GERO EGITEKO ARIKETAK
KOLOREAK
32. JARDUERA: OBJEKTUEN KOLOREA
Gorputz zuriek heltzen zaien argi guztia islatzen dute, gorputz beltzek, aldiz, kolore guztiak bereganatzen dituzte.
Objektuen kolorea: marrazkian ikus dezakezuen bezala, argi zuriak kolore guztiak ditu. Objektuek kolore batzuk hartzen dituzte, eta beste batzuk isladatu materialaren arabera.
 
Zein kolore ez dute hartzen ondorengo objektuek?
Zergatik kaktusak kolore berdea dauka?
 
  Kaktusak izpi berdea hartzen duelako.
  Kaktusak izpi guztiak hartzen ditu, berdea izan ezik, eta horregatik ikusten dugu kolore berdekoa.
  Argiak ez du zerikusirik kaktusaren kolorearekin.
 
33. JARDUERA: ORTZADARRA
Zer da ortzadarra? Nola sortzen da?
Zeintzuk dira ortzadarraren koloreak?
Ortzadarraz gain, non ikus ditzakegu kolore hauek?
 
34. JARDUERA: GOAZEN ORTZADARRA EGITERA!!!!
Ortzadarra egiteko behar diren materialak:
- Kristalezko edalontzi bat
- Ura
- Orri zuri bat
 

Prozedura:
1. Bete urez edalontzia eta ipini eguzkiaren argitan.
2. Hartu orri zuri bat eta ipini edalontziaren ondoan.
3. Alahegindu ortzadarra ahalik eta garbien egiten

Beste era batzuk ere badaude ortzadarra sortzeko. Adibidez egun eguzkitsu batean ura zerurantz ureztodi batekin botatzean sortu genezake.

 
35. JARDUERA: NEWTONEN DISKOA
Gogoratzen al zara kolore primarioekin? Ze berezitasun zuten? Gogorazten al zara argi zuria nola deskonposatzen den? Egin dezagun esperientzia bat hori frogatzeko:
 
1.- Zirkunferentzia duen orria kartulina batean itsatsi.

2.- Zirkunferentziaren zati bakoitza ortzadarraren koloreekin margotu.

3.- Zirkunferentzia moztu.

4.- Zirkunferentziaren erdian zentimetro bateko zulotxo bat egin eta moztu.

5.- Sartu arkatz bat diskoaren erditik eta ondo itsatsi zelorekin.

6.- Newtonen diskoa prest dago esperimentua egiteko!! Biratu diskoa ahal duzun abiadura handienean, baina ahalegindu arkatza horizontalki tokiz asko ez mugitzen.

 
Zer gertatzen da? Zergatik?
Newtonen diskoa: fitxa hau irakasleak, nahi dituen froga guztiak egiteko erabil dezake.
Esperientzia gehiago egin dezakezu diskoan kolore primarioak binaka konbinatuz. Ea igartzen duzun ze kolore irtengo den: Adibidez berdea eta gorria
 
Ikusi dugunez, kolore beltza duten objektuak kolore guztiak hartzen dituzte. Hau dela eta egun eguzkitsu batean beltzez jazten bagara bero gehiago izaten dugu. Era berean, bero handia egiten duten tokietan etxeak zuriz margotzen dituzte. Zergatik?
 
ISPILUAK
36. JARDUERA: ZER IKUSTEN DUZU?
- Zergatik ikusten dugu gure aurpegia ispilu batetan?
- Ispiluetako irudia eta irudi erreala berdinak al dira? Sagar bat hartzen badugu Eskuineko eskuarekin, ispiluko irudiak non izango du sagarra?
 
37. JARDUERA: GOILAREAREN ESPERIMENTUA
Hartu zopa goilare bat eta begiratu zure aurpegiaren isladapena alde batetik eta bestetik eta erantzun ondorengo galderei:
 

- Ispiluetan bezala isladatzen la zara?

- Berdinak al dira alde batetako eta besteko isladak? Zergatik gertatzen da hau?

 
Fenomeno honi isladapena esaten zaio. Argi izpi bat gorputz batekin topo egitean bi gauza gertatzen dira: zati bat barneratu egiten da eta besteak errebotatu egiten du, eta errebote honi deitzen zaio isladapena.

Sortzen den gorputzaren irudia islatzen den materialaren ezaugarri desberdinen arabera aldatu egiten da. Adibidez, zenbat eta objektu lauagoa izan, irudia gehiago ikusiko da, adibidez ispiluak oso lauak dira, eta harriak ordez, ez dira lauak. Bestalde, argiak objektuarekin jotzen duen angelua ere kontuan izan behar da. Irudia berdina izango da 90 graduko angeluarekin jotzen duenean. Angelua kamutsa bada irudia luzatu egiten da. Angelua zorrotza bi gauza gerta daitezke irudiaren eta islatzen duen objektuaren arteko distantziaren arabera: alde batetik alderantziz ikustea, eta bestetik borobiltzea.

  • Nolakoak dira goilarean argiaren angeluak
38. JARDUERA: ISPILU MOTAK
Ispilu motak:
- Lauak

- Kurbatuak:

  • Konkaboa
  • Konbexua
Bi ispilu mota daude, ispilu batzuk lauak dira, eta beste batzuk kurbatuak. Ispilu lauek gorputzaren irudi erreala islatzen dute. Gogoratzen al zarete kutxaespazioan zeuden ispilu lauekin?

Ispilu kurbatuek berriz, gorputzaren irudia deformatu edo aldatzen dute. Alde batetik ispilu kurbatu konkaboa daukagu eta beste alde batetik ispilu kurbatu konbexua . Ispilu kurbatu konbexu hauek oso ohikoak dira arropa dendetan. Bertan gorputzaren irudi meheagoa eta luzeagoa islatzen dute, eta honela lirainagoak ikusten gara, arropa horiek erostera bultzatu nahirik. Hau ongi dagoela uste al duzu? Zergatik? Eztabaidatu klasean.

 
39. JARDUERA: LASTOTXO HAUTSIA
Hautsita al dago lastotxoa?
 

Materiala:
- Lastotxo bat edo erregela bat
- Ura
- Beirazko edalontzi bat

Prozedura:

1. Bete ezazu edalontzia urez erdira arte
2. Sartu lastotxoa edo erregela barruan
3. Lastotxoa zuzen al dago? Zergatik?

 
40. JARDUERA: EGINGO AL DUGU KALEIDOSKOPIO BAT?
Ba al dakizue zer den kaleidoskopio bat?

Museoan ikusi zenuten bezala, ispilu bat baino gehiago konbinatuz izugarrizko efektu politak eratzen dira. Froga dezagun kaleidoskopio bat eginez.

Materiala:

 
- Kartulina beltza
- 25 x 10-eko hiru ispilu zati
- Itsats - xingola
- kola
- Tipula papera
- Forma eta kolore desberdinetako kristalezko aleak (hondartzetan bildu dezakezue), edo kolore esberdinetako kanikak.
- Artaziak

Prozedura:

1. Ispilu zatiak kartoi mehe beltzean itsatsi, ispilu batetik bestera zentimetro erdiko tartea utziz, gutxi gora behera, gero tolestu ahal izateko.

2. Kartoi zatiaren bi aldeak elkartu, prisma bat osatuz, eta ispiluak barruko aldean utziz.

3. Prismaren alde bat tipula paperaz estali. Gero, beste zulotik forma eta kolore desberdinetako kristalezko aleak edo kanikak sartu.

4. Prismaren beste aldea kartoi mehe beltzez estali eta zulo txiki bat egin triangeluaren erdian.

5. Kaleidoskopioa argi iturri batetarantz zuzendu, eta zulotik begiratu, prismari bueltak ematen dizkiogun bitartean.

6. Kontu izan prisma mugitzerakoan, barruko ispiluak puskatu ez daitezen barruko beirazko zatiekin.

Ze desberdintasun dago ispilu eta lupa baten artean? Zein da bakoitzaren erabilera eguneroko bizitzan?
 
41. JARDUERA: ALICE ISPILUAN BARRENA
Irakurri ondoren agertzen den testu zatia, ispiluaren aurrean.
"Alice ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena". Lewis Carroll. Pamiela.1990.

Zergatik anbulantziek alderantziz idatzita eramaten dute izena?
 
LENTEAK ETA LUPAK GURE EGUNEROKO BIZITZAN
42. JARDUERA: UR TANTA BATEKIN LUPA BAT EGIN
Ur tanta batekin lupa bat egin al daikete?

Materiala:

 
- Ur botila baten tapoia
- Iltze bat
- Egunkari bat
- Ura
Prozedura:

1. Iltzearekin tapoia zulatu.

2. Tapoiko zulora ur tanta bat bota, eta egunkari orriaren gainean jarri.

3. Begiratu egunkariko testuari.

4. Nola ikusten dituzu hizkiak? Zergatik?

 
ITZALAK
43. JARDUERA: UR TANTA BATEKIN LUPA BAT EGIN
Begiratu itzal hauei. Okerrik ikusten al duzu?
 
44. JARDUERA: ANTZERKI TXINOA
Izara baten atzean antzerki bat errepresentatu hitzak erabili gabe, soilik mugimenduak. Akzioak errepresentatu, bakarka, binaka, irudiak egin. Nahi duzuen materiala erabili.

Materiala:

- Izara bat
- Proiektorea edo linterna.

 
45. JARDUERA: ITZALEN TAMAINA
Ahalik eta itzalik handiena eta txikiena boligrafo batekin egin. Itzala noiz ikusten da garbiago?

Materiala:

- Proiektorea edo linterna
- Izara bat
- Boligrafo edo arkatz bat

Objektuen itzalak aldatu egiten dira. Hauetako zein bi gauzen arabera aldatzen dira?

 
  Urruti - gertu
  Materiala: gardentasuna
  Pisua
Konparatu egun eguzkitsu batetako itzalak eta egun hodeitsu batetakoak.
Kartulinari forma desberdinak eman eta txinatar itzalak egin, itzalei buruz ikasi duzun guztia kontuan hartuz.
 
ZEHAR LERROAK
46. JARDUERA: BEGIEN OSASUNA
Begiei esker, inguruan ditugun gauzen forma, tamaina eta kolorea ikus ditzakegu. Idatzi zure begiak zaintzeko jarraitu beharreko 3 aholku.
 
47. JARDUERA: ZEIN DA KOLORERIK POLITENA?
Zein da kolorerik politena? Denok bat al zatozte?
Hitz egin honi buruz, esan zergatik gustatzen zaizun, zer gogorarazten dizun... eta besteenak entzun eta konparatu.
 
48. JARDUERA: KOLOREAK EA SENTIMENDUAK
Koloreen esanahia.

Ba al dute zerikusirik koloreek eta sentimenduek? Mundu guztian berdin ematen al da?

Triste zaudenean ze kolore jazten duzu?

Eta pozik zaudenean?

Zein da amodioaren kolorea?

Beste koloreak zer sentipenekin erlazionatzen dituzu?