BISITAREN ONDOREN EGITEKO ARIKETAK
13. JARDUERA: URAREN ZIKLOA ETXEAN
Ea badakizun erantzuten galdera hauek:
  - Uraren aldaketa nola gertatzen da sukaldean?
- Ze hiru egoera aipatuko zenituzke?

Egin itzazu ondorengo hiru esperimentuak etxean zure gurasoen edo anai-arreben laguntzaz.

 
  1. Kubitera bat hartu, urez bete eta izozkailuan sartu. Ordubetera izozkailura itzuli eta begiratu zer gertatu den.
 
 

2. Izotza hozkailutik atera eta utzi plater batean. Zer gertatzen zaio izotzari denbora bat igaro eta gero?

3. Berotu ura zure ama edo aitaren laguntzaz. Asko berotu ezkero zer gertatzen zaio urari?

 
 
14. JARDUERA: IZOTZAREKIN JOLASTEN
Etxean egindako izotz puskak eskolara ekartzeko eskatuko bagenizue, zer gertatuko litzateke bidean? Zer egingo zenukete etxetik eskolara bidean izotza urtu ez dadin?
 
15. JARDUERA: EGURALDIAREN JOLASA
Materiala: kartulinak, margoak, guraizeak eta kola.

Gelaren antolamendua: Gelan hiru txoko egingo dira: lehenegoa "uraren txokoa", bigarrena "lurrinaren txokoa" eta hirugarrena "izotzaren txokoa". Txoko honen dekorazioa irakasle eta ikasleen artean egingo da, baina garrantzitsua da txoko bakoitzaren izena garbi adierazita egotea.

 

Ikasleen banaketa: Jolas honetan bi ikasle izango dira pertsonaia nagusiak: bata beroa, eta bestea hotza. Hau adierazteko txartel urdina bat (hotza) eta txartel gorri bat (beroa) erabil daitezke. Gainontzeko ikaskideak, zenbaki kopuru berdintsuan, hiru txokotan banatuko ditugu.

Jolasaren arauak: Ikasleak hiru txokoetan banatuta daudelarik, hotza eta beroa errepresentatzen duten ikasleak gelaren erdian kokatuko dira. Honela, irakaslea koordinatzailea izanik, berak emango ditu mezuak, hala nola: "beroa izotzara joan". Kasu honetan beroa izotz txokoan sartzen denean bertan daudenek zer gertatuko litzatekeen pentsatu beharko dute, hau da, izotza urtu egingo litzatekeela. Ikasleak horretaz ohartzean, izotz txokotik ur txokora pasatuko dira. Azkena iristen denak edo konfunditzen denak beroaren rola hartu beharko du. Irakasleak zehaztuko du nor izan den, eta ikasle hau bere lekura doan bitartean beste ikasleek lekuz aldatzeko aukera izango dute, baina txoko bakoitzean ikasle kopuru berdina egon beharko da. Beroaren rola hartu duenaren ikaslea bere toki berrira heltzean, hotzaren rola duen ikaslea irtengo da, eta horrela txandaka.

 
16. JARDUERA: URAREN ZIKLOA NATURAN

Ondorengo galderari erantzun.
- Naturan non aurki daitezke lurrina, ura eta izotza?

 
 
 
17. JARDUERA: EKOSISTEMA ->ANIMALIEN BIZILEKUAK
Animalia bakoitza bere bizilekuarekin lotu:
 
Gamelua
  Itsasoa
Hartz zuria
  Ipar poloa
Lehoia
  Basamortua
Izurdea
  Oihana
Gizakia
   
Irakaslearentzat oharra: Irakasleak kontutan hartu hartu behar du gizakia ekosistema desberdinetara moldatu dela, hau dela eta, jarduera honetan gizakia animalia bat izateaz gain itsasoan ezik, beste ekosistema desberdinekin erlazionatu daitekeela kontsideratzen dugu.
 
18. JARDUERA: URAREN KUTSADURA
Ideien zurrunbiloa: Ze zabor mota aurki dezakezu ibai kutsatu batean? Zer egingo zenuke hori ekiditeko? Asmatu kutsaduraren aurkako bertso bat honako errimak jarraituz: natura, onura, ura eta kutsadura

Aurkitu ezazu hizki zopa honetan uraren kutsadura sortzen duten hainbat gauza eta ondoren komentario txiki bat egin ezazu:

M
K
K
I
R
C
M
A
L
I
X
M
K
K
V
A
A
A
L
E
J
N
D
I
S
C
N
Q
A
P
X
H
P
O
M
E
R
K
U
R
I
O
A
R
I
M
C
S
P
K
C
S
I
K
O
D
E
S
W
Q
O
C
A
M
K
I
T
D
C
A
L
O
M
T
C
E
B
S
W
N
I
M
J
E
L
P
E
C
W
M
C
E
A
H
P
H
B
I
V
O
F
D
Z
E
W
X
Z
O
X
I
B
P
O
K
R
E
M
C
A
A
L
I
G
F
L
V
J
E
P
U
F
J
R
C
I
K
B
C
I
A
Z
A
X
T
O
T
P
L
O
R
T
D
S
O
K
A
B
E
J
R
K
K
X
M
I
H
E
F
T
D
R
A
M
E
K
O
X
U
U
J
I
G
F
D
C
E
Q
R
O
E
M
L
K
D
V
I
K
O
L
E
S
A
C
Z
A
E
S
I
K
U
G
A
B
E
I
M
B
E
C
A
I
K
L
O
E
R
M
A
I
N
J
F
A
I
M
D
O
U
V
A
K
P
O
G
E
C
A
K
O
L
I
T
R
E
V
A

Aurkitu beharreko 6 hitzak:

- Produktu kimikoak: Fabrikek eta industriek uretara isurtzen dituzten azido, xaboi eta abarek gure ibai erreka,...etan kutsadura larriak sortzen dituzte, bertako animalia eta landareak kutsatuz eta batzuetan heriotza probokatuz ere sortaraziz.

- Petrolioa: Sarritan itsasontziek petroleoa isurtzen dute itsasoaren goiko partean petroleo kapa bat sortuz. Honek itsasoan dagoen bizitza arriskuan jartzen du.

- Zaborrak: Uretara botatzen dugun zaborra ura zikindu eta kutsatu egiten du bertako bizidunentzat ondorio larriak sortuz. Beraz, ahalegin bat egin behar dugu inolako zikinkeriarik uretara bota ez dezagun.

- Xaboiak: Entrepresek eta guk geuk botatzen ditugun xaboiak ura kutsatu egiten dute. Xaboiak produktu kimikoez eginak daudenez ondorio berdinak sortzen dituzte.

- Merkurioa: Merkurioa, uretan dauden bizidunentzat oso kaltegarria den elementu kimiko bat da.

- Pilak: Etxean sarri erabiltzen ditugun pila hauek oso kutsagarriak dira ingurunearentzat, batez ere botoi pilak.

Esan behar da honelako produktu guztiak uretan bizi diren bizidunei kalte izugarriak egiteaz gain, gainontzeko ingurune osoari ere kalteak sortzen dizkietela. Bizidunok eta natura bera urez osatuta gaude zati handi batean, beraz, ura kutsaturik badago, gainontzeko guztia ere kutsaturik egongo da.

 
ZEHAR LERROAK
19. JARDUERA: URAREN KONTSUMOA
Erantzun galdera hauei:

- Uraren erabilera egokia egiten al dela pentsatzen duzu? Zergatik?

- Nola egingo zenuke zure etxean uraren erabilera egokiago bat egiteko eta gutxiago gastatzeko?

- Guztion artean honako taula bete uraren erabilera arrazionalago bat egiteko ekintzak pentsatuz: