5. eta 6. laborategi-saioak: Linea-kontrolerako protokoloen Analisia

 

 

Saioaren Helburua: Eskolan ikusitako linea-kontrolerako prokokoloen eraginkortasuna aztertu.

Iraupena: 4 ordu, 2 orduko saiotan.

Deskribapena: EXCEL erabiliz, eskolan ikusitako protokoloen eraginkortasuna neurtzeko formulak (eta beste batzuk) programatuko ditugu eta protokolo desberdinak eta egoera desberdinak kontuan hartuta, aztertuko dugu eraginkortasunaren bilakaera, zenbait grafika eginez.
 
 
 

Enuntziatua 

 

1. Laborategi-saioaren helburua

Laborategi-saio honen helburua hurrengo atalean proposatzen diren ondoko prokoloei buruzko ariketak burutzea izango da:

Errorerik gabe:

Erroreak kontuan hartuta:

Ariketak bukatu eta gero txosten moduko bat prestatu beharko da emandako erantzunak eta EXCEL-en egindako grafika eta taulak jasotzen dituena.

 

 

2. Ariketak

  1. Aztertu ezazu "Bidali eta Itxoin" eta "Leiho Labainkorrak" protokoloen eraginkortasuna, erroreak alde batera utzita. Adierazi ezazu zein den portaerarik eraginkorrena daukana (Leiho labainkorrak teknikan leihoaren tamaina kontuan hartuta). Portaera antzerakoak aurkituz gero, kontrol-bit gutxiago sartzen dituena aukeratuko dugu. Aztertuko ditugun egoerak ondoko hauek dira:
    1. Modem baten bitarteko lotura bat(33600 b/s, 100 ms-ko hedakuntzako atzerapena, 2000 bit-eko trama). 
    2. Satelite-lotura bat (2 Mb/s, 2 s-ko hedakuntzako atzerapena, 10000 byte-eko trama).
    3. ATM-lotura bat (4 Km-ko zuntz optikoa, 155,52 Mb/s, 53 byte-ko trama).
OHARRA: Leiho labainkorrak teknikan ondoko baloreak erabiliko ditugu leihoaren tamaina ezartzeko garaian: 7, 15, 31, 63, 127, 255.
  1. Orain gauza bera egin beharko dugu baina kasu honetan erroreak suerta daitezkeela kontuan hartuta. Gogoratu Leiho labainkorrak protokoloan bi teknika desberdin erabiltzen direla birtransmisiorako.
    1. Modem baten bitarteko lotura bat(33600 b/s, 100 ms-ko hedakuntzako atzerapena, 2000 bit-eko trama, , BER = 10-4). 
    2. Satelite-lotura bat (2 Mb/s, 2 s-ko hedakuntzako atzerapena, 10000 byte-eko trama, BER = 10-6).
    3. ATM-lotura bat (4 Km-ko zuntz optikoa, 155,52 Mb/s, 53 byte-ko trama, BER = 10-7).
  1. Bigarren ariketaren modem-aren kasuaren analisia zabalduko dugu hedakuntzako atzerapen desberdinak erabiliz (10 eta 500 ms-en arteko baloreak). Honetarako leiho labainkorrak teknika bakarrik erabiliko dugu, blokekako birtransmisioa eta proposatutako leihoaren tamainekin (7, 15, 31, 63, 127, 255).
  1. Bigarren ariketaren ATM-aren kasuan nolako eragina duen errore-tasak aztertu beharko duzu. Probatu balore desberdinak 10-7-tik 10-2-ra aldatzen joanez.
  1. Satelite-loturaren kasurako, aldiz, tramaren tamainuaren eragina aztertuko dugu, 10-tik y 100.000 byte-etara joanez.

 

 

3. Lotura-mailako Protokoloen Eraginkortasuna

Erreferentzia: Comunicaciones y redes de computadoresWilliam Stallings. Prentice Hall Argitaletxe.

Definizioak

Ttt: Trama transmititzeko Denbora – s 

“a” baloreak zenbat trama sartzen diren transmisio-bidean esaten digu

Bidali eta Itxoin

Leiho Labainkorrak

Leihoaren tamaina: N


Informazio-trama batean errore bat egoteko probabilitatea P izanik (ACK-etan inoiz ez) eta denboragailuen galdutako denbora kontuan hartu gabe. 
OHARRA: Konturatu zaitez P errorerik egoteko probabilitatea dela baina tramako (trama batean) eta, berriz, askotan erabiltzen dugun neurria biteko dela (BER = Bit Error Rate).

Bidali eta Itxoin:

Leiho Labainkorrak, hautatutako birtransmisioa:


Leiho labainkorrar, blokekako birtransmisioa:

Leihoaren tamainari buruzko kontuan hartzeko oharrak

Eskolan ikusi dugun bezala, k bit baldin baditugu tramak zenbakitzeko, leihoaren tamaina izango da:

Hedapan-abiaburari buruzko kontuan hartzeko oharrak

Bitarteko ez zuzenduak (irratia, mikrouhinak) erabiltzen direnean, seinalearen hedapen-abiadura argiaren abiadura (300.000 Km/s), gutxi gora-behera, izaten da. Berriz, bitarteko zuzenduak (kableak, zuntzak) baldin badira honen 2/3 erabiltzen da, hau da, 200.000 Km/s.

 
1. saioa (lab 5): Formulak kalkulatzeko kalkulu-orria prestatu

 

EXCEL-eko funtzioak programatuko ditugu bidali eta itxoin, leiho labainkorrak blokekako birtransmisioarekin eta leiho labainkorrak hautatutako birtransmisioarekin izeneko protokoloen eraginkortasuna kalkulatzeko. Honetarako har dezakezu adibide hau oinarritzat.
 
 
 

2. saioa (lab 6): Analisia burutu

Proposatutako ariketak burutu. Emandako adibidean lehenengo ariketaren erantzun batzuk aurkituko dituzu.