Ikasgai honen ebaluazioa , hausnarketa prozesu gisa ulertzen da. Ikasleak bere buruaren kontzientzia hartzen du eta lortu beharreko helmugak ezagutu behar ditu. Irakaslea berriz, prestakuntzazko helburuak lortzeko orientatzen duen gidaria bihurtzen da. Zentzu honetan, Ikaskuntzari Bideratutako Ebaluazioa (IBE) (Learning-Oriented Assessment) proposatzen da. Hau eman dadin, ez da nahikoa ebaluatzeko erabiltzen diren tresnak eta prozedurak bakarrik aldatzea, beste hainbat alderdi ere aldatu beharko dira. Benetako IBEa eman dadin, hona hemen bete beharreko baldintzak:
- Ebaluaziorako egingo diren ariketak, ikaskuntzarako ere balioko duten ariketak izango dira.
- Feedback -en (atzera-elikadura) ordez, Feedforward -a (aurrera-elikadura) proposatzen da. Ikasleei informazioa eskaini behar zaie ez bakarrik jakiteko non dauden, bere lana eta ikaskuntza hobetzeko baizik.
- Ikaslea inplikatu egin behar da bere lanaren ebaluazioan, hau da autoebaluazioak bere lekua izan behar du.
Kalifikazioa, hautatutako ikaskuntza motaren arabera egingo da:
1.-Eskola teoriko, praktiko eta DILANen parte hartzen duen ikaslea.
DILANek, 20tik, 4 puntuko balioa izango du ikasgai bakoitzean eta moduluko irakasle taldearen artean izango da ebaluatua nahiz eta arduraduna talde bakoitzaren irakasle-tutorea izan.
Ikasgairako gelditzen diren 16 puntu horiek horrela banatuko dira:
- 6 puntu praktikak
- 10 puntu teoriari buruzko azterketak (ikasgai honetan, aukera anitzeko proba objektiboa)
Edozein kasuetan, ikasgai bakoitzean DILANerako diren klaseetara joatea derrigorrezkoa da.
Eskola praktiko eta teorikoetan, %80 asistentzia eskatuko da. Bestalde, bertan eskatuko diren praktikak eta ariketak egitea ezinbestekoa izango da.
Ikasgaia gainditzeko, bi atalak gainditu behar dira nahitaez 20tik 10 puntu lortuz. Ikasgaian (atal teorikoa gehi praktikoa), 16etik, gutxienez 6,5 atera beharko da eta 2 puntu DILANen.
Azken kalifikazioa lortzeko, ikasgaian gehi moduluko DILANen lortutako kalifikazioak batuko dira eta zati 2 egingo da.
2.-Eskoletara etortzen ez eta DILANen parte hartzen ez duen ikaslea.
Kasu honetan, ikasgaiaren atal teorikoa azterketa (objektiboa, irekia eta mistoa) baten bitartez izango da ebaluatua eta kalifikazioaren oinarria izango da, egin beharreko praktikak azken kalifikazioa konpentsatzeko erabiliko direlarik. Irakasleak, horrela nahi badu, eskatu ahal izango du praktika horien ahozko aurkezpena.
3.-Moduluko ikasgai guztietan matrikulatua ez dagoen ikaslea
Kasu honetan, DILANa egin behar ez duten ikasleen egoera denez, 2. puntuan jarritakoak balio du.