José Ignacio San Martín Díaz, Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan zuzendari berria.

director

Argazkian ezkerretik eskubira agertzen direnak: Víctor Aperribay, Oihana Aristondo, José Ignacio San Martín, Eneritz Onaindia eta José María Arrieta.

 

José Ignacio San Martín Díaz (Bakedano, Nafarroa, 1958), UPV/EHUko Industria Ingeniaritzan Doktorea, Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan zuzendari izateko hautatua izan da, eta Angel Franco, aurreko zuzendaria, ordezkatuko du. 

Bere bizitza profesionalean, zuzendari berriak, Eibarko Unibertsitate Eskolarekin, zehazki, Ingeniaritza Elektrikoa Sailarekin, harreman zuzena izan du. Ikerketa alorrari dogokionean, berriz, GISEL (Sistema Elektrikoaren Ikerketa Taldea) taldeko kide da, Inmaculada Zamora Belver irakasleak zuzentzen duena. Gainera, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak sustatutako hainbat proiektuetan parte hartu du eta zuzendu ditu. Sorkuntza Banatuko Teknologiak, Energia Berriztagarriak eta Mikrosorkuntza gaiekin erlazionatutako proiektuak izan dira, oro har. Eta hainbat liburu, artikulu eta txosten ditu argitaratuak.

Bere karguan, zuzendari berriak, ondoren zehazten den taldearekin  lan egingo du:

Zuzendaritza talde berriaren helburu nagusia, Energia Berriztagarrien Gradua sendotzea izango da. Zentzu horretan, ikuspuntu estrategiko batetik, sorkuntza, bilketa, garraioa eta sistema elektrikoan parte hartzen duten energia banaketaren ezagutza, garapen  eta aplikazioa bultzatuko da. Horretarako, harremana indartuko da, Energia Berriztagarrien esparruan, beste Eskola eta Fakultate, Teknologia Zentru, Enpresa eta Erakundeekin, formakuntza, ikerketa, transferentzia, berrikuntza eta ezagutza zabaltzeko asmoz.