]> Eibarko campusa
Siguiente

Eibarko IITUE

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola 1968ko azaroan jarri zen martxan Eibarko Zentro Tekniko Laborala izenarekin. 1972ko ekainaren 21ean Zentroa Eibarko Unibertsitate Laborala bihurtu zen(BOE 1972-07-31) Hezkuntza Erreformaren Hezkuntza eta Finantzaketako Lege Orokorraren erregimen akademikoan. 1973-74 ikasturtean, Industria Ingeniaritza Tekniko Elektrikoa ematen hasi ziren (Industria Elektronikako espezialitatea) eta 1975-76 ikasturtean atera zen lehen promozioa.

1996-97 ikasturtean, Mekanikako Industria Ingeniaritza Teknikoko Makineriaren Eraikuntza ataleko ikasketak hasi ziren. 

1997-98 ikasturtetik aurrera 1995 Plana jarri zen martxan, hiru urteko iraupena zuena, Karrera amaierako proiektua barne. Honako titulazio hauek ematen dira: Industria Ingeniaritza Teknikoa, Industria Elektronikako espezialitatea, eta Industria Ingeniaritza Teknikoa, Mekanikako espezialitatea. 2001-2002 ikasturtean titulazio hori euskaraz ematen hasi zen.

Hasieran, IITUEko ikasle gehienak beste probintzia batzuetakoak ziren eta lehengo Unibertsitate Laboraleko campusean egoten ziren. UPV/EHUn sartu zenetik joera aldatu egin zen eta, gaur egun, ikasle gehienak Bizkaia eta Gipuzkoakoak dira.  

Eibarko IITUEk harreman estua du Eibarko eta Ermuko udalekin, Tekniker ikerketa-zentroarekin, DEBEGESArekin (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) eta Debabarrena eskualdeko enpresekin.

Ermuko udalarekin InnTegra Europako proiektuan parte hartzen ari da, Frantzia eta Portugalgo beste elkarte, enpresa eta ikastetxe batzuekin batera.

Gelak eta lan-guneak

Gelak egokiak dira tamaina ertaineko taldeentzat, maisu-irakaskuntzarako, gelako praktiketarako, ordenagailuko praktiketarako eta mintegietarako, hau da, irakaskuntzako eta ikaskuntzako metodologia erabilienetarako.
Gelak eta mintegiak: Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak 18 gela ditu, 1.592 m2-ko azalera dutenak. 7 gela handi daude, bakoitza 90-100 ikaslerentzako edukierarekin, beste bi 60-70 ikaslerentzako edukierarekin eta mintegitarako 9 gela, 20-40 ikaslerentzako edukierarekin. Gela txiki horiek ikasleen talde-lana errazten duten mahaiak eta aulkiak dituzte. Gela handiek pantaila eta erretroproiektorea dituzte eta batzuek gero eta gutxiago erabiltzen den gardentasunen proiektorea.

Seigarren solairuan 272 m2-ko gela handi bat dago, batik bat azterketak egiteko erabiltzen dena, eta hirugarren solairuan 108 m2-ko ikasketa-gela bat.

Gela plaza-kop. Gela plaza-kop. Gela plaza-kop. Gela plaza-kop.
1.1 90 2.1 90 3.1 20 4.1 20
1.2 99 2.2 99 3.2 20    
1.3 99 2.3 90 3.3 20    
1.4 99 2.4 66        
    2.5 66        
    2.6 36        
    2.7 36        
    2.8 36        
    2.9 36        
    2.10 36        

Ikasleek laborategietan egiten dituzte Karrera Amaierako Proiektuak baina bosgarren solairuan ordenagailuz hornitutako bost gela dituzte, Proiektu Gelak deiturikoak

Liburutegia

Liburutegiak 363 m2-ko azalera eta 56 eserleku ditu, eta bi pertsonak zaintzen dute. 
Liburutegiaren funts gehienak irakaskuntzari laguntzeko materialak osatutakoak dira. Horrekin, irakasleek euren irakasgaietarako gomendatutako oinarrizko eta sakontzeko bibliografia guztia estali nahi izaten da. Beste liburu eta aldizkari tekniko batzuk irakasleen jarduerekin zerikusia dutenak dira. 

Zentroko liburutegia unibertsitateko liburutegiaren sukurtsal bat baino ez da, katalogo informatizatuaren bitartez (Papyrus) eta zentroen arteko maileguaren bitartez funts guztietarako sarbidea duena.

Irakasleentzako, bestalde, Espainiako zein atzerriko liburutegietako dokumentuak lortzeko zerbitzua dago Ibaetako campusean (Zuzenbideko Fakultatea). Bestalde, informazioaren teknologietan egindako aurrerapenei esker, liburutegia ez da bakarrik gordetzen dituen funtsen bilduma, bitartekari-lana egiten baitu kanpoko informazioaren (Internet) eta erabiltzailearen artean. Hori web-orrian gauzatzen da (http://www.biblioteka.ehu.es ), beste instituzio batzuen katalogoetarako eta aldizkari eta liburu elektroniko, datu-base, alerta-zerbitzu eta abarretarako sarbide-atari gisa funtzionatzen duenean.

Laborategia, tailerrak eta eremu esperimentalak

Eibarko IITUE, oro har, ondo hornituta dago Industria Ingeniaritza Teknikoko Mekanikako eta Industria Elektronikako titulazioak emateko. Parte garrantzitsu bat Energia Berriztagarrietako Ingeniaritza Graduko titulaziorako aprobetxa daiteke. Baina Graduko titulazio berri bat ezartzeko laborategiko praktikak egiteko baliabide materialak behar dira irakasgai berrietarako eta gaur egun ematen diren batzuen ekipamendua osatzeko. 

Bestalde, titulazio horren barruan garrantzi handiagoa hartu duten beste irakasgai batzuetako laborategietako ekipamendua osatu behar da, esaterako, Termodinamika, Bero-transferentzia eta Fluidoen mekanika irakasgaietakoak. Beste alderdi garrantzitsu bat simulazioko softwarea da, Matlab-
Simulink , Cype eta antzeko programak eskuratzea.

Honako hauek dira ekipamendua eskuratzeko gaur egungo moduak:

Eibarko IITUEk honako laborategi hauek ditu:

- Sotoan daude:

- Lehen solairuan:

- Hirugarren solairuan:

- Laugarren solairuan:

- Bosgarren solairuan:

Teknologia berriak

Eskolan egiten diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak, informazioaren eta ezagutzaren kudeaketa, zentroaren kudeaketa eta ikerketa errazteko erabiltzen diren tresna keta programak dira teknologia berriak.

Instalazioak

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako instalazioek Eibarko lehengo Unibertsitate Laboralaren erdiko eraikina okupatzen dute
Otaola etorbideko 29 zenbakian kokatutakoa. Zortzi solairuko eraikina da, gutxi gorabehera 8.700 m2-ko azalera eraikia duena. Eraikina 1968an eraiki zen eta bi aldiz zaharberritu da:

Informazioaren teknologien erabilera sustatzeko UPV/EHUk aurreikusitako plangintzaren barruan, 2005ean Zentroaren WIFI konexioa egin zen.

Zentroaren administrazioa eta zuzendaritza lehen solairuan daude eta honako hauek dira haien esparruak:

Atezaindegia: ohiko altzariez gain (mahaiak, aulkiak eta armairuak), ordenagailu bat du gelak, laborategiak eta eremu komunak kudeatzeko, faxa eta zentrorako sarbidea kontrolatzeko ekipamendua. Jendearentzako arreta leihatila handi baten bitartez egiten da. Atezaindegiaren azalera 24 m2-koa da eta normalean bi pertsona egoten dira.

Idazkaritza: bost lanpostu ditu (mahaiak, aulkiak, armairuak, artxibategiak, etab.) eta ordenagailu bat lanpostu bakoitzean. Baita inprimagailu partekatuak eta fotokopiagailu bat ere. Eremu itxi bat du, Artxibategi Orokor gisa eta bulegoko materialen biltegi gisa erabiltzen dena.

Zuzendaritza: bulego bakoitzak oinarrizko altzariak, ordenagailua eta telefonoa ditu eta bulego bat dago zuzendaritza-taldeko kide bakoitzeko (Zuzendaria, Administratzailea, Ikasketen Antolamendurako Zuzendariordea, Kanpo Harremanetarako Zuzendariordea, Irakaskuntzaren Kalitate eta berrikuntzako Zuzendariordea, Irakaskuntzako Idazkaria), eta beste bulego bat Zuzendaritzako Idazkariarentzat.

Irakasleak: Irakasleak azken solairuan daude, 18 m2-ko 24 bulegotan banatuta, bi postu bulegoko. Irakasle bakoitzak mahai handi bat du, tutoretzetara joaten diren ikasleentzako aulkiekin, armairuarekin, ordenagailuarekin eta telefonoarekin hornituta. Irakasleek bi gela handi dituzte bilerak egiteko, lehen eta bosgarren solairuan. Lehen solairukoak bideokonferentziak egiteko zerbitzua du. 

Beheko solairuan, bestalde, mahai, aulki, harraska (ur-berogailuarekin), sukaldeko armairu, hozkailu, mikrouhin eta telebistarekin hornitutako lokal bat dago irakasleek eta irakasle ez diren langileek erabiltzeko.

Konferentzia-aretoa beheko solairuan dago eta 92 lagunentzako edukiera du. Honako ekipamendu honekin hornituta dago: ordenagailua proiektorearekin eta pantailarekin, DVD bideoa, soinu estereoa, mahaiko eta haririk gabeko mikrofonoak eta bideokonferentzia.

Badira beste esparru batzuk ere: material-biltegiak, erreprografia-aretoa, ikasleen ordezkaritzaren bulegoa, zentroko laborategi batzuetatik kendutako lehengo materialaren erakusketa-aretoa, etab. 

Desgaitasuna duten pertsonak:

"Desgaitasuna duten pertsonak", UPV/EHUko Estatutuetako II. tituluko V. kapituluaren arabera, Eibarko IITUEko eraikin, instalazio eta gela guztiak irisgarriak dira pertsona guztientzat. Kanpoaldetik irisgarria den beheko solairua gainerako solairu guztiekin komunikatzen duen igogailu handi bat dago. Gelek eta komunek ate handiak dituzte, beraz, ez dago desgaitasunagatiko mugarik berdintasunezko baldintzetan sartzeko, desplazatzeko, egoteko, komunikatzeko, informazioa jasotzeko eta antzeko beste eskubide batzuei dagokienez.

Siguiente