]> Eibarko Campusa
Anterior

Eibarko Unibertsitate Laborala

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Eibarko campusaren ikuspegi panoramikoa

Eibarko lehengo Unibertsitate Laboraleko “campusa” UPV/EHUren mendeko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Hezkuntza Esparruak osatzen dute. Esparrua, bestalde, Uni Eibar-Ermua BHI Irakaskuntza Ertainen Zentroak eta Egoitza Zentroak osatzen dute.

Unibertsitate Laboralaren inaugurazioa 1968-1969 ikasturtean izan zen.

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Eibarko Zentro Tekniko Laborala Unibertsitate Laboralen sistemaren barruan zegoen, hain zuzen ere, gisa horretako zentroen zerrendako hamaikagarrena zen eta Euskal Autonomia Erkidegoko bakarra.
1968ko azaroaren 14an, eraikuntza-lanen ondoriozko ezinbesteko atzerapenarekin, Zentroko eskola eta jarduera akademikoak hasi ziren.
Jesús Romeo Gorría Lan Ministroak inauguratu zuen Zentroa 1968ko abenduaren 17an.

Eibarko Zentro Tekniko Laborala hirigunetik kanpo dago, Bilbo-Donostia errepideko 65,5 kilometroan, hau da, Gipuzkoa eta Bizkaia probintzien arteko mugan.

Eraikinak eta instalazioak

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Zentroak, gutxi gorabehera, 38.000 metro karratuko azalera zuen eta, une hartan, hiru eraikin independente zituen. Zuzendaritza, Ikasketa Buruzagitza, Idazkaritza Nagusia eta Administrazioa eraikin nagusiko behe solairuan zeuden. Eraikin nagusiak zortzi solairu zituen eta 10.000 metro karratuko azalera. Solairu horietatik lau gela eta laborategitarakoak ziren eta beste bi logela eta erizaintzarakoak.

Beste eraikin batek, “Y” formakoak eta hiru hexagono erregularrez osatutakoak hiru solairu zituen. Lehenengoan ikasleen areto-klubak zeuden, eta haietako bat kapera eta ekitaldi-areto moduan erabiltzen zen behin-behinekoz. Hozkailuak eta janari-biltegia ere lehen solairuan zeuden. Bigarren solairuan sukaldea eta jangelak zeuden. Jangelek 700 ikaslerentzako edukiera eta kanpoaldearen ikuspegi ederrak zituzten. Ikasleek jangelaren autozerbitzu-sistema bat dute antolatuta. Hirugarren solairuan kafetegia eta terraza handiak zeuden. 

Hirugarren solairuak hainbat tailer eta gimnasio polikiroldegia hartzen ditu. Beste instalazio osagarri batzuk ere baditu, esaterako, aldagelak eta gela osagarriak.

Laugarren egoitza-eraikin bat ere aurreikusita zegoen, barneko 900 ikasleri ostatu emateko, kanpoko berrehun ikasleekin eta periferiako erdi pentsiodunekin batera mila eta ehun ikasleko kupoa osatuko zutenak, Zentrorako egokitzat jotako kopurua. 

Prestakuntza

El alto nivel industrial de la zona hacía necesaria la formación de técnicos cualificados, especialmente en las industrias claves de la región, por lo que las enseñanzas que se eligieron para este Centro fueron:

Contaba con 23 aulas, al objeto de que el número de alumnos en cada una de ellas no exceda de cuarenta. Estas aulas están preparadas de acuerdo con la peculiaridad de la enseñanza y materias que en ellas se imparten.
Había nueve laboratorios y varios talleres, dotados con el material necesario para la sólida formación y adiestramiento práctico del alumnado.
Aparte de los laboratorios destinados a Electrónica y Electricidad, estaban los laboratorios de Física y Química, imprescindibles en esta clase de Centros.

Eremuko industria-maila altuak beharrezkoa egiten zuen teknikari kualifikatuak prestatzea, batez ere eskualdeko gako-industrietan. Horregatik, honako irakaskuntza hauek aukeratu ziren Zentrorako:

23 gela zituen, gela bakoitzeko ikasle kopurua berrogeitik gorakoa izan ez zedin. Gelak bertan ematen diren irakaskuntzaren eta irakasgaien arabera daude prestatuta.
Bederatzi laborategi eta hainbat tailer zeuden, ikaslearen prestakuntza sendorako eta trebakuntza praktikorako behar zen materialez hornituta.
Elektronika eta Elektrizitaterako laborategiez aparte, Fisika eta Kimikako laborategiak zeuden, gisa horretako Zentroetan ezinbestekoa direnak.

Ikasleen jatorria

Ondorengo taulan ikus daiteke 1968-1969 ikasturteko ikasleen jatorria.

Probintziak

Ikasle kopurua

Probintziak

Ikasle kopurua

Araba

5

Lleida

4

A1bacete

4

Logroño

3

Alacant

7

Lugo

1

Almeria

2

Madril

15

Avila

3

Málaga

2

Badajoz

7

Melilla

1

Balearrak

1

Murtzia

8

Bartzelona

1

Nafarroa

3

Burgos

16

Oviedo

3

Caceres

3

Palentzia

1

Cadiz

7

Salamanca

3

Caste1lon

2

Santander

7

Ciudad Real

3

Sevilla

3

Ceuta

2

Sidi-Ifni

1

Kordoba

5

Soria

1

Cuenca

1

Tarragona.

7

Granada

2

Teruel

5

Guadalajara

3

Toledo

1

Gipuzkoa

39

Balentzia

9

Huesca

4

Valladolid

4

Jaen

10

Bizkaia

17

Las Palmas

2

Zaragoza

12

Leon

4

GUZTIRA

244

1968-1969 Ikasturte akademikoko memoriatik hartutako datuak

Anterior