Elektromagnetismoa |
Materialak Material dielektrikoak Paramagnetismoa
|
![]() |
|||||||||||||||
HitzaurreaParamagnetismoa azaltzean ez da suposatu atomoen espinek elkarren artean ere interakzioa dutela. Ferromagnetismorako ordea, horixe suposatuko dugu, alegia espin konkretu batek bere auzokoekin interakziorik baduela. Weiss-en ereduan inguruko atomoen espinen efektua barne-eremu magnetiko batez ordezkatzen da. Espinen arteko interakzioan energia gutxieneneko egoera lortzen da, espin guztiak paralelo lerrokatzen direnean, hau da, denek norabide eta noranzko bera dutenean. Tenperatura handitzen doan heinean gero eta espin gehiagok aldatzen dute bere norabidea, eta momentu magnetiko totala, eta batezbestekoa, gutxitzen doaz. Tenperatura igotzen segituz, badago tenperatura kritiko bat, Tc, zeinen gainetik espinek osatzen duten multzoa material paramagnetiko baten gisako portaera duena. Orri honetako programa interaktiboak Metropolis-en algoritmoa erabiltzen du, eta honako ataletan bana daiteke:
Applet-ean adierazten den leihatila, espinak erakusteko, laukizuzena da, baina simulazioko kalkuluetan erabilitako geometria toroidala da, alegia, goiko ilara beheko ilararen ondoan dago eta ezkerreko zutabea eskumako zutabearen alboan, mugarik gabe. SaiakuntzaIdatzi:
Hasi botoia sakatu. Denbora pixka bat itxoin, iterazio-kopuru totala handitzen doan heinean (pantailaren goiko eta ezkerreko aldean adierazten da), eta azkenean espinen sistema oreka termiko egoerara iristen da. Neurketa bat burutzeko sakatu bedi Hasiera botoia; zenbatzaile batek, Partziala izenekoak, batezbestean kontutan hatutako konfigurazio-kopurua zenbatzen du, botoi bera berriro sakatzen den arte, baina orain amaitu izena du.
Amaitu botoia sakatu denean, ezkerreko testu-zutabean datu bikotea idazten da: tenperatura eta batezbesteko magnetizazioa espineko (zero eta bat bitarteko zenbaki bat). Esate baterako, oso tenperatura baxuetan espin guztiek orientazio berbera dutenean magnetizazioa bat da. Ostera, tenperatura altuetan espin guztiak zoriz orientatuta daude eta magnetizazioaren balioa oso txikia da, ia nulua. Ezabatu botoia sakatzean ezkerreko testu-zutabeko datuak garbitzen dira. Gelditu botoia sakatzean simulazioa une batez gelditzen da, eta berriro jarraitzen du botoi bera sakatzean, baina orain jarraitu izena du. Simulazioa zehazkiago aztertzeko pausoka ere geldiaraz daiteke, botoi bera behin eta berriz sakatuz. Jarraitu botoiarekin simulazioak berriro erritmo normala hartzen du. Komenigarria da ondoko taula bezalakoak osatu eta betetzea:
|