KONPUTAZIO-ZIENTZIEN METODO MATEMATIKOAK 12-13 (KZMM)
UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO - EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA, UPV-EHU

                                                                                       

Irakasleak:  Ana Zelaia, irakaskuntza teorikoaren arduraduna. Iņaki Inza, irakaskuntza praktikoaren arduraduna.
Bulegoak:  Ana Zelaia (324 bulegoa), Iņaki Inza (346 bulegoa). Biak, Informatika Fakultateko hirugarrren solairuan.
 

Gai teorikoen materiala:

Pasa den kurtsoko azterketen enuntziatuak: maiatza   ekaina

Irakasgaiaren programa, hemen

Laborategietarako praktikak: enuntziatuak.    
→ → Laborategietara asistentzia ezinbestekoa da irakasgaia gainditzeko. Helburua lan praktikoak gai teorikoekin bateratzea denez, laborategiren batera etortzea posible ez denean, ezinbestekoa da Iņakirekin gaia aldez aurretik agertzea eta komentatzea, beste organizazio bat topatzeko lan praktikoak entregatzeko. Laborategien martxa ikusita (asistentzia eta jarrera), laborategia bukatu eta gero jasoko dut laborategiko praktika, edo epe luzeago batetan jasoko dut (beti moodle bidez): epeak laborategian bertan eta moodle-n agertuko ditut.

Laborategien antolakuntza eta helburuak:
   -
laborategiak, bikoizketarik gabe, astelehenetan 15:00-tik 17:25-tara, Informatika Fakultateko E6 laborategian izango dira.
   - laborategi bakoitzaren hasieran sarrera bat egingo dut eta laborategi horretarako galderak (galdera bat edo bi) eta hauek burutzeko herramientak aurkeztu. Denbora emango dizuet aurkeztutako galderak burutzeko laborategian bertan. Laborategi bakoitzean egiten duzuten lanaren jarraipena hor bertan egingo dut, eta egun horretan bertan (edo epe motz bat emanez, hurrengo egunetan) eskatuko dizuet entregatzea egun hori arteko laborategiko lana. Lan praktikoen gaiak teoriaren erritmoarekin joango dira.
   - lan praktikoen entrega eta defentsa indibiduala izango da. Lan eta galdera guztiak egitea derrigorrezkoa da irakasgaia gainditzeko: elkarrizketa pertsonalak izango ditut lan praktikoen emaitzen inguruan ikasle guztiekin. Lan praktiko baten galdera guztiak erantzun eta landu beharko dira gainditzeko.
   - lan praktikoak moodle plataformaren bidez igoko dituzute. Lan praktiko bakoitzaren entregatze epea laborategietan eta moodle plataformaren bidez agertuko dizuet.