]> Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Siguiente Anterior

Enplegua Energia Berriztagarrien sektorean

Espainiako Energia Berriztagarrien Eragin Makroekonomikoari buruzko Azterlana, 2009 izeneko txostenean baieztatzen den bezala. Energia Berriztagarrien Ekoizleen Elkartea | APPA

Ingurunearekiko errespeturako gizarte-eskakizun handiagoak, gure ekonomiaren mendekotasun maila altua murrizteko premiak eta energiaren azken kontsumo gordinarekin alderatuta energia berriztagarrien erabilera 2020an % 20raino areagotzearen inguruan eta, urte berean, negutegi efektuko gasen isurketak 1990koekin alderatuta % 20 murriztearen inguruan Europar Batasunak ezarritako energia-politikek energia berriztagarriak modu esanguratsuan sartzea eragin du Espainian.

“Enplegu berdea ekonomia iraunkorrean txostenak” honako hau dio:
http://www.fundacion-biodiversidad.es/inicio/noticias/noticias/113286

Sektoreak, gaur egun, hainbat jarduera egiten dituzten 3.091 enpresa dituztela kalkulatzen da, esaterako, osagaien fabrikazioa, ekipamenduen muntaketa, instalazioa eta mantentzea, berokuntza eta girotzea, proiektuen diseinua edo energia-sorkuntza. Lan honetan jasotako datuen arabera, eguzki-energia fotovoltaikoa eta termikoa dira sektoreko enpresen jarduera nagusiak (4.62 irudia).

4.62 irudia. Jardueren banaketa energia berriztagarrien enpresetan.

Energia eolikoa, % 26,3
Eguzki-energia termikoa, % 62,7
Eguzki-energia termoelektrikoa, % 19,7
Eguzki-energia fotovoltaikoa, % 72,3
Biomasaren aprobetxamendu energetikoa, % 32,5
Biogasaren ekoizpena, % 7,4
Bioerregaien ekoizpena, % 6,1
Energia berriztagarrien beste iturri batzuk, % 17,1

4.63 irudia. Energia berriztagarrien enpresen banaketa enpresaren tamainaren arabera.

langile bat, % 11 
2tik 50 langilera bitartean, % 75 
51tik 100 langilera bitartean, % 2
100 langiletik gora, % 2
ED/EE, % 10

Ekonomia berdeko beste jarduera batzuetan gertatzen den bezala, energia berriztagarrien sektoreak enpresa-egitura polarizatua du enpresa-tamainaren ikuspegitik (4.63 irudia).

Alde batetik, tamaina handiko enpresa gutxi batzuk daude, batez ere haize- edo eguzki-ekipamenduak eta osagaiak fabrikatzen dituztenak eta iturri berriztagarrien bitartez energia elektrikoa ekoizten dutenak, estatuan eta, zenbait kasutan, nazioartean ezarrita daudenak.
Bestalde, tamaina txikiko enpresa ugari daude, potentzia txikiko ekipamenduak mantentzen eta instalatzen dihardutenak (estalkiak, etxeetako instalazioak, eraikinetan ekipamenduak, etab.).

Lehen kolektiboak enpresarien % 2 soilik hartzen duen arren, sektoreko enpleguari egiten dion ekarpena % 54tik gorakoa da. Enpresa txikiek, aldiz, kolektiboaren hiru laurden hartzen dituzte eta enpleguaren % 36,4 sortzen dute. 
51 eta 100 langile arteko enpresek enpleguaren % 9 hartzen dute. Autonomoek, berriz, enpresen % 11 izan arren, langileen % 0,5 inguru okupatzen dute. (4.64 irudia).

4.64 irudia. Energia berriztagarrien sektoreko enpleguaren banaketa, enpresaren tamainaren arabera.

Energia berriztagarrien sektoreko langile kopurua 109.368koa da Espainian. Kataluniako Autonomia Erkidegoa eta Madrilgo Erkidegoa dira sektoreko enplegu gehien hartzen dutenak (totalaren % 19 bakoitzak).

Enpleguaren azken hiru urteotako eboluzioa, ordea, aldatu egin da sektorearen jardueraren arabera. Eguzki-energia termikoko ekipamenduen osagaien ekoizpenarekin, diseinuarekin eta instalazioarekin zerikusia duten jarduerek eragin handia izan dute eraikuntza-sektorearen iazko uzkurduragatik, sektore horren mende baitago neurri handi batean. Eguzki-energia fotovoltaikoarekin zerikusia duen jarduerak ere nolabaiteko uzkurdura izan du politika-aldaketagatik.

4.66 irudia. Energia berriztagarrien sektoreko enpleguaren banaketa, autonomia erkidegokoa.

Lehendik dauden teknologiak sartu edo ezartzearekin batera, Espainiak ere teknologia berrien garapenaren aldeko apustua egin du, lehiarako abantaila naturalen baliabideak (eguzki-energia, energia eolikoa, itsas energia, nekazaritza-energia, etab.). Teknologia berri horiek negozio-zoko eta, ondorioz, enplegu-zoko berri bihurtuko dira aurki.

Ikus daitekeen bezala, enplegua sortzeko potentziala handia da oraindik. Baieztapen hori indartuz, testuinguru horretan esan behar da eragile politiko-instituzional, ekonomiko eta sozialek adierazten dutela sektore horrek, epe labur eta ertainean, enplegua sortzeko potentzial handia duela. 2020an enpleguko sektorea 228.435 langilekoa izango litzateke (4.41 taula). Datozen 10 urteetan sektoreko enplegua % 100 baino gehiago haztea esan nahiko luke horrek.

4.41 taula. Enpleguaren aurreikuspena 2020rako energia berriztagarrien sektorean, ISTAS azterlanaren arabera (eszenategi kontserbadorea).

Iturria: Energia berriztagarriak eta enplegu-sorkuntza Espainian, oraina eta geroa 2007(ISTAS).

Bestalde, sektorean egindako lan eta jarduerek unibertsitateko prestakuntza-mailako langileak eskatzen dituzte (enplegatuen % 50ek prestakuntza-maila hori dute) edo lanbide heziketako ikasketak dituztenak (% 29). Sektoreko langileen % 20k soilik dute oinarrizko prestakuntza-maila. Prestakuntza-mailen araberako banaketa horrek ekonomia berdearen multzoaren trebakuntza- eta prestakuntza-eskakizunen batez bestekoaren gainetik jartzen dute energia berriztagarrien sektorea, eta estatuko ekonomia osoaren eskakizunen oso gainetik.

Egungo prestakuntza-mailak kontratazio berrietarako aurreikusitakoekin alderatzeak prestakuntza-eskakizun handiagoetaranzko eboluzioa erakusten du, hain zuzen ere unibertsitateko eta lanbide heziketako titulua dutenak prestakuntza-profil baxuagoa dutenen aurrean (titulaziorik gabe edo oinarrizko titulazioarekin) (4.79 irudia).

Energia berriztagarrien eboluzioa eta garapena aurrerapen teknologikoek eta berrikuntzak zehaztu dituzte. Errendimendu hobeak lortzea, I+G jardueratik abiatuta teknologia berriak garatzea, kostuak murriztea eta beste hainbat indar eragile dira sektore horretako berrikuntza-prozesuaren bultzatzaileak. Etengabeko bilaketa horren ondorioz, sektoreko ezagutza-eskakizunak oso handiak dira. 

Energia berriztagarrien sektoreko heldutasun-maila teknologikoa, oro har, altua da, batik bat, teknologia eolikorako, minihidraulikorako, eguzki-energia termikorako eta biomasatik eratorritako produktuen errekuntza-sistemetarako. Energia berriztagarrien sektorearen dinamismoa lehiakortasun-faktorea da Espainiarako, Espainiako merkatua ez ezik, kanpoko merkatua ere muturreko teknologiaz hornitzen duten enpresei esker, energia berriztagarrien iturrien aprobetxamenduan munduko erreferente bihurtu baita. 

Siguiente Anterior