Dinamika |
Higidura zirkularra Higidura zirkularra Auto baten egonkortasuna
Biraka ari den likido baten gainazala Grabitate artifiziala |
Oinarri fisikoak | |||||||||||||||
Erreguladore zentrifugoa ondoko irudian erakusten da: lau hagatxo dira, denak artikulatuak eta luzera berekoak, l, eta masa txikikoak. B puntua finkoa da eta multzo osoak ardatz bertikalaren inguruan biratzen du. Ardatz bertikalean bertan bloke bat dago, m' masaduna, gora eta behera irrist egin dezakeena marruskadurarik gabe, eta k konstantedun malguki batean lotuta. A artikulazioetan bola bana kokatzen da, m masadunak. Sistema osoa pausagunean dagoenean C puntua O posizioan dago, eta OB distantzia 2l da, alegia hagatxo guztiak bertikal daude.
Oinarri fisikoakDinamikaren ekuazioak formulatuko ditugu, A artikulazioetako bola bientzat eta ardatzean irristatzen duen m' blokearentzat:
Hona hemen bolaren dinamika deskribatzen duten ekuazioak: T1cosθ+T2cosθ=man
Aurki dezagun q angeluaren eta x luzapenaren arteko erlazio geometrikoa
Aipaturiko ekuazioak erabiliz x-ren balioa kalkula daiteke. Hona hemen emaitza:
BO ardatzaren gainean erregela bat kokatuz, blokearen posizioa zuzenki neur daiteke, alegia x luzapena. Adibidea: Erreguladore zentrifugoaren datuak ondokoak badira, kalkula bedi malgukiaren x luzapena:
SaiakuntzaHautatzeko datuak:
Programak finkotzat hartzen dituen datuak:
Hasi botoia sakatu. Erreguladore zentrifugoa biraka hasten da, eta malgukiaren luzapena gezi batek erregelaren gainean erakusten du. Bektoreak laukia aktibatzen bada, indar guztiak erakusten dira, bai bolek zein bloke irristatzaileak jasaten dituztenak. Egiazta bedi programa interaktiboak emandako emaitza (malgukiaren luzapena), eta guk lortu dugun emaitza berdinak direla, alegia bolen higidura zirkularraren eta bloke irristatzailearen orekaren dinamikaren ekuazioak zuzenak direla. |
||||||||||||||||