Oinarrizko ekuazioa Arkímedesen printzipioa Fluidoen dinamika Gainazal tentsioa
Bibliografia |
||
Fisika orokorreko kurtso batean Fluidoak aztertzeko (edo Jariakinak) bi atal nagusi sailkatzen dira:
Mekanikatik abiatuta, fluidoen estatikak ez du printzipio fisiko ezberdinik, adibidez, fluido batek egiten duen bultzada kalkulatzeko, ohiko indar-diagramak erabiltzen dira. Fluidoen higidura deskribatzeko ere, eredu sinpleak erabiltzen dira, soilik presioa, dentsitatea eta abiadura kontutan hartzen dutenak. Ikusiko denez, Bernoulli-ren ekuazioa energiaren kontserbazio printzipioa da, baina fluido idealetan aplikatuta. Fisika Ikastaro interaktibo honek, Fisika orokorreko bi atal nagusi horiek ez ezik, fluido errealak ere aztertzen ditu (biskositatea edo likatasuna ere kontutan hartuta), eta baita fluidoen gainazal-tentsioak garrantzia duen fenomenoak ere. Ikasleek zenbait zailtasun izaten dituzte fluidoen estatikaren eta fluidoen dinamikaren ariketak ebazterakoan, eta nire ikuspegitik zailtasun horiek bi oinarri izaten dituzte:
Dena den, fluidoen dinamika orokorra mekanikaren atalik zailenetakoa da, ikusi besterik ez dago, erreka zurrunbilotsu bateko uraren, sute baten gaineko kearen edota atmosferako aire-masen mugimenduak. |