]> Diploma-banaketa Eibarko IITUEn

Diploma-banaketa Eibarko IITUEn

Urriaren 14an, ostirala, 11:30ean, UPV/EHUko Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako 66 titulatu berriei (44 Mekanika espezialitatean eta 22 Industria Elektronika espezialitatean) diplomak banatzeko ekitaldia egin zen San Andres Aretoan.

Juan Ángel Balbás, DEBEGESAko zuzendariak eman zion hasiera ekitaldiari, 'Energia Berriztagarria, Debabarrenarako aukera bat' izeneko 2011/12 ikasturteko hasierako irakasgaiarekin.

Ondoren, honako hauek esku hartu zuten:

Angel Franco, UPV/EHUko Eibarko IITUEko zuzendariak
Mariano Barrón, Segurtasun eta Larrialdietako Kudeaketa Graduko zuzendari akademikoak 
José María Cornago, Egoitza Zentroko zuzendariak
José Ramón Lasarte, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Teknikoen Eskolako errektoreordeak 
Miguel de los Toyos, Eibarko alkateak
Cristina Uriarte, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak

Ekitaldian parte hartu zuten agintarien esku-hartzeez gain, omenaldia egin zitzaion José María Arrieta Albizuri, Zentroan 25 urte eman dituelako lanean.

Ikasketak amaitu dituzten ikasleei diplomak banatu ondoren, aperitiboa zerbitzatu zen.

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Energia Berriztagarria, Debabarrenerako aukera bat

Juan Ángel Balbás, DEBEGESAko zuzendari orokorra

Gipuzkoako Campuseko errektoreorde andrea, Eibarko Alkate jauna, Unibertsitate-Eskolako Zuzendari jauna, eta
lagunak, egun on.

Pozgarria da niretzat gaur zuen artean egotea. Ezer baino lehen, nire esker ona agertu nahi diot Unibertsitate
Eskolako zuzendariari, egin didan gonbidapenagatik.

Gradu berri honi buruz, bi hitz esan nahi nituzke.

Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko titulu berri honek ematen digun aukerari buruzko gogoeta batzuk partekatu nahi ditut zuekin. 

Baieztapen batekin hasi nahiko nuke, erabateko ustearekin: datozen 20-30 urteetan interes, ikerketa eta garapen handiak eta teknologia ugari sortuko dituzten funtsezko bi esparru egongo dira gizaterian: janarien eta energiaren esparruak, hain zuzen ere. 

Energiari dagokionez, Alemanian eta Japonian egin dituzten adierazpenek, bigarrenean ezbehar nuklear larria jasan ondoren, argi eta garbi uzten zuten herrialde horiek zentral nuklearren bizitza baliagarria ez luzatzea, zentral horiek pixkanaka-pixkanaka ixten joatea eta, ondorioz, energia nuklearraren energia alternatiboak bilatzea erabaki dutela. Espainian, gaur egun, guztira kontsumitzen den energia elektrikoaren % 20,2 da energia nuklearra (2010eko datuak) eta energia-eredua berrikusteko premia planteatzen hasi dira. Ez da nire asmoa nuklearraren gaia jorratzea. Sarrera gisa eta, egungo eredua desmuntatzen badugu, energia sortzeko, metatzeko, banatzeko eta kontsumitzeko (batik bat energia elektriko gisa) modu berriak hazi eta hedatzeko aukera ematen duen beste eredu alternatibo bat modu paraleloan eraikitzen joan behar dugula agerian uzteko aitzakia gisa erabiliko dut. Uste dut nirekin ados egongo zaretela energiarik gabe ezin dugula bizi esaten badut.

Baina uste dut asko falta dela oraindik gaur egungo eredua ordezteko adina energia sortzeko modu alternatibo, jasangarri eta gutxi edo batere kutsatzen ez duena finkatuta ikusteko. Energia-eredu nuklearra, erregai fosiletatik ateratakoa (ez dezagun ahaztu pertsona eta salgaien garraioa munduko energia-kontsumoaren % 40 dela gutxi gorabehera) eta antzekoak alde batera uzteko adierazpenak eredu guztiz desberdin baten estrategietaranzko ibilbide luze baten atariko adierazpenak baino ez direla, eta ibilbide luze horretan herrialde guztiok asko dugula jokoan, bai bizi-kalitateari dagokionez eta bai ekonomiari dagokionez. 

Lehen esan dut energia berriztagarriak teknologia ugari eta produktu ugari sortuko duela, eta uste dut orain ikusten dela zergatik.

Europar Batasuna, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza, Europar Batasuneko gainerako herrialdeetako gobernuekin batera, energia sortu, banatu eta kontsumitzeko egungo eredutik, pixkanaka-pixkanaka, energia berriztagarriek garrantzi nabarmen handiagoa duten eredurantz aldatzeko Bide-orri eta Estrategien aldeko apustua ari dira egiten, trantsizio hori gauzatzen lagunduko duten eta ahalbidetuko duten bitarteko iturriekin, esaterako, gasarekin. Gure Autonomia Erkidegoan bi dokumentu maila ari dira egiten: 3E2020, energia-estrategiei buruzkoa, eta PCTI 2015, energian eragina duten plan teknologikoei buruzkoa. Energia-arloan iraultza teknologia egiteko premia aipatzen da Europar Batasunean.

Energia berriztagarriei dagokienez, denoi iruditzen zaigu aspalditik ari garela horiei buruzko kontuak entzuten. Izan ere, bai aprobetxamendu fotovoltaikoak eta bai termikoak hamarkada asko daramatzate merkatuan, eta baita eolikoak ere, hau zerbait berriagoa bada ere.

Energia berriztagarriak biomasa, airea, eguzkia, itsasoa, geotermia eta ura ditu jatorri gisa. Baina denok onartzen dugu erabiltzen diren teknologiak hasierako fasean daudela oraindik. Energia horiek mix elektrikoari egiten dioten ekarpena oso txikia da oraindik, baina erabilerari buruzko kontzientzia soziala handitzen ari da eta horrek eskaera sortuko du.

Sorkuntza-ereduaren aldaketak beste eredu bat bideratuko du energiaren banaketan, ekoizpena eta kontsumoa optimizatzea eragingo duten elkarrekin konektatutako sare txiki eta adimentsuen mikrosorkuntzen aniztasuneko testuinguruan.

Bestalde, energia berriztagarriei atxikitako garapen teknologikoak aurre egin beharreko erronka garrantzitsuena energia metatzearena da une honetan. 

Egoera horrekin batera, mugikortasuna ere ûpertsona eta salgaien garraioa- (lehen esan dugun bezala, munduko energia-kontsumoaren % 40 eragiten duena) eraldatzen ari da. Gasolina- eta gasolio-kontsumoak murrizteko lasterketa duela hainbat urte hasi zen eta, orain, motor askoz efizienteagoak eta duela 8 edo 10 urtekoen erdi inguruko kontsumoak daude. Baina energia berriztagarriek erronka bat eta aukera bat dituzte mugikortasunean, fabrikatzaileek ibilgailu elektrikoen inguruan abiatu duten lehian adierazten dena. Horren ondorioz, berriz ere epe laburrean, energiaren metatzearekin, motor elektriko eta sorgailuen errendimenduarekin, aprobetxamendu zinematikoarekin eta, azken batean, energia berriztagarridun mugikortasun-unitate probatu edo kolektiboarekin zerikusia duten produktu-ikerketa eta -garapen ugari aurreikusten dira. Baina modu iragankorrean produktu-garapen asko sortuko da karbonoa atxikitzeko eta metatzeko (CO2 bahitzea deiturikoa)

Beste bektore bat, energia gaur egun ez bezala sortu eta erabiltzeko premiari lotutakoa, energia aurrezteko modua izango da, beharrezko aurrezpen hori ahalbidetzen duten produktuak garatuta. Jasangarritasun-irizpidea, itxura batean, oso ondo uztartuko da energia sortu eta kontsumitzeko modu berriekin.

Energia-aurrezpena eta energia berriztagarria txanpon beraren bi aurpegi izango dira, biak ibilbide luzekoak produktu-premiei dagokienez. Europar Batasunak, 2020rako bide-orrian, bere 8 ekimenetako batean zehazten du.

Zer asmo ditugu Debabarrenan energia berriztagarriei dagokienez?

Lehen esan dudan bezala, energiaren esparrua teknologia eta produktu gehien garatuko duen esparruetako bat denez, hartutako ezagutza gehiago eta apustu ekonomikoa eta enpresen apustua ere eskatuko ditu.
Egin nahi den iraultza horren aurrean, eskualdeak ondo kokatuta egon nahi du energia berriztagarrien esparruan balioa sortzeko. Horretarako, industriaren, enpresarien, teknikarien eta profesionalen premia dugu.

Modelo kolaboratzailearen bitartez merkatu horretan kokapen ona izateko aukera emango diguten produktuen garapenaren alde apustu egiteko eta horiek lortzeko behar adinako tamaina lor dezakegu. Baina horretarako balio-kate osoa garatzea behar dugu: ikerketa, produktu-garapena eta marka, fabrikazioa eta salmenta. Eskualdeko historia berritik ikasi nahi dugu eta produktu propioarekin itzuli merkatura, gure eskualdean, gure herrialdean garatutako teknologiarekin. 

Beharbada zuetako oso gutxik jakingo dute Debabarrenan fabrikatzen zirela estatuko josteko makinen 3 marka garrantzitsuenetako bi, bizikletak, motozikletak, armak, etxetresna elektriko txikiak, bihurkinak, giltza ingelesak, sarrailak, bulegoko altzariak, grapagailuak, makina erremintak eta marka propiodun produktuen abar luze bat, duela gutxi arte merkatuan egon direnak eta batzuk oraindik merkatuan jarraitzen dutenak. Lehen posible izan bazen, zergatik ez orain? Teknologia txikiko produktuetan ezin dugu beste ekonomia batzuekin lehiatu baina bai teknologia sofistikatuagoko produktuetan.

Lehen esan dudan bezala, energia berriztagarrien erabilera masiboranzko ibilbidea luzea izango da, baina kokapena hartu behar dugu oraintxe bertan. Talentua, ezagutza metatua, kultura eta merkaturako hurbilketa sortzen joan behar dugu, eta oraintxe eta gure ahalmenaz konbentzituta hasi behar dugu horretan.
Duela gutxi sortu da enpresa bat, Debabarrenako hainbat enpresa partaide dituena eta energia berriztagarrien esparruan produktua sortzea xede duena. Hori hasiera besterik ez izatea espero dut. Jarduera horien xede merkatua globala da eta, horregatik, aukera askoz handiagoa da. 

Produktua lortzeko asmo horrekin batera, etorkizun zirraragarria duen sektore batean balioa sortzeko ondo prestatutako pertsonak izateko premia ere badago. Energia Berriztagarrien Ingeniarien lehen promozioa izango zarete, eta eskualde honetan harro gaude horretaz eta gure Unibertsitate Eskolaz.

Baina orain, ikasturte hasieran, zuen prestakuntzak gure itxaropenak bete ditzan ezinbesteko eskakizun batzuk bete behar direla esan nahi dizuet:

Amaitzeko, bizitzak une honetan eskaintzen dizuen aukeragatik sentitzen dudan inbidia sanoa adierazi nahi dizuet, hain zuzen ere, aukeratu duzuen prestakuntzari dagokionez eta energia berriztagarrietan aurreikus daitekeen garapenari dagokionez. Etorkizun guztia duzue aurretik eta energiaren munduak folio huts batzuk emango dizkizue haren etorkizuna zuen garapen teknologikoekin, zuen produktuekin, zuen patenteekin, zuen enpresekin eta zuen ezagutza teknikoarekin idatz dezazuen.

Ezin dut amaitu Eskolako zuzendaritza eta irakasle-talde osoa zoriondu gabe,  Energia Berriztagarrien Graduko lehen titulua hemen, Debabarrenan, izateko egin duzuen lan bikainagatik. Eguneroko lanari gehitu beharreko ahalegin handia izan da baina merezi izan du. Atea ireki diezue titulu berriei eta baita enpresa-ingurunearekiko eta Eskola honi eta eskualde honi berritasun gehiago ekarriko dizkien merkatu-errealitatearekiko harreman-eredu berri bati ere. 

Hemendik aurrera ibilbide berria hasten da zuontzat eta, bihotzez, onena opa dizuet.
Eskerrik asko.