
Ateak Zabaltzeko Eguna
Jarduera horrek aukera ematen dio unibertsitate aurreko edozein ikasleri unibertsitate-zentroak bisitatzeko. Irakasleek Graduei buruzko informazioa emango dute eta ondoren bisita gidatua egingo da instalazioetan.
Unibertsitate-zentro bakoitzean honako jarduera hauek antolatzen dira:
- Zentroko Graduei buruzko informazio-saioak.
- Bisitak zentroko gela eta laborategietara.
Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak Teknologia Proiektuen IV. ProiektEIBAR Lehiaketa antolatu du egun horretarako. Lehiaketaren xedea arlo zientifiko-teknologikoan proiektuak edo lanak sustatzea da eta hezkuntza ez-unibertsitarioaren barruan teknologia-arloa indartzea.
Graduei buruzko informazioa
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
- Industria Elektronikoaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Energia Berriztagarrien Ingeniaritzakok Gradua
Ateak Zabaltzeko Eguna, 2011ko martxoa
Bertaratu zirenek aukera izan zuten eskolako instalazioak ezagutzeko eta Zentroan emango diren Ingeniaritzako Graduko titulazio berriei buruzko (Industria Elektronikoa eta Automatika, Mekanikoa eta Energia Berriztagarriena) informazioa lehen eskutik jasotzeko. Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko titulazio berriaz interesatutako jende asko bertaratu zen. Jardunaldi horren barruan Zientziaren eta Teknologiaren IV. Azoka egin zen. Irakasleek hainbat standetan erakutsi zituzten aipaturiko titulazioetako ekipamenduak eta sistemak.
2009 eta 2010eko Ateak Zabaltzeko Egunak, bideoak
Ateak Zabaltzeko Eguna, 2008ko martxoa
