]> Garapen Iraunkorrari buruzko. Jardunaldia

Garapen Iraunkorrari buruzko I. Jardunaldia

Egungo egoera aztertzeko xedez, Eibarko Ingeniaritza Eskolak, Debegesa eta
Guascorrekin lankidetzan, Iraunkortasunari buruzko lehen jardunaldia antolatu du gaian adituak direnen presentziarekin.

Baliabide energetikoen kudeaketa gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari da. Bai klima-aldaketa, bai nazioarteko komunitateak gai horren inguruan egiten dituen adierazpenak eta baliabide horiek xahutzearen inguruko sentsibilitate sozial gero eta handiagoak agerian uzten dute horiek kudeatzeko modua hartzen ari den garrantzia.

Laguntzaileak

Colaboran

Programa

9:00etan. Iraunkortasuna Debabarrenan
Aitziber Cortazar Altuna, Debegesako Garapen Iraunkor Saileko teknikaria

9:30ean. EBren energia-arloko politikak eta ekimenak klima-aldaketaren erronkaren aurrean.
Gonzalo Molina Igartua, UPV/EHUko Makina eta Motorren Saileko irakaslea.

12:00etan. Erregai fosilen aroaren amaiera eta horren ondorioak
Roberto Bermejo Gómez de Segura, UPV/EHUko I. mailako Ekonomia Aplikatuko Saileko irakaslea.

9:00etan. Energia Mikrosorkuntzako Sistema aurreratuak
José Ignacio San Martin Díaz, UPV/EHUko Ingeniaritza Elektriko Saileko irakaslea

9:45ean. Diesel motorrekin eta gas naturalarekin energia elektrikoa sortzea.
Iker Azpitarte, Guascor Taldea

11:15ean. Elektrizitatearen eta erregai fosilaren alternatiba energetikoa.
Roberto Bermejo Gómez de Segura, UPV/EHUko I. mailako Ekonomia Aplikatuko Saileko irakaslea.

12,30. Mahaingurua: Energia Berriztagarrien arloko esperientziak

13,00etan. Garapen Iraunkorrari buruzko I. Jardunaldiaren amaiera.

 

Garapen Iraunkorrari buruzko II. Jardunaldia

Eibarko Ingeniaritza Eskolak Garapen Iraunkorrari buruzko bigarren jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 3an eta 4an. Ospe handiko adituek Energia Berriztagarrien esparruko intereseko eta gaurkotasuneko txostenak aurkeztuko dituzte. Alderdi tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoez gain, Armeria Eskolako eta Ingeniaritza Eskolako hezkuntza-proiektuak landuko dira.

Gaur egun, energiaren eskuragarritasunak eta erabilerak gizateria osoari eragiten diote eta, ondorio sozioekonomiko eta ingurumeneko hain nabarmenak izanik, gure gizartearen etorkizuneko arazo garrantzitsuenetako gisa eratzen dute. Energiaren ekoizpena, garraioa, banaketa, metaketa eta zentzuzko erabilera eta ondoriozko ingurumen-inpaktua gizarte aurreratuen arreta-guneak dira.

Erronka horiei erantzuna emateko, prestakuntza zientifiko-tekniko sendoa duten titulatuak behar dira, energiaren hainbat esparrutan ezagutza espezializatuak dituztenak eta energia-sektorearen egungo eta etorkizuneko egiturarako baliabide erabilgarrien zentzuzko erabilera kudeatzeko gaitzen dituztenak, aldi berean ingurumenaren gaineko eragina minimizatuz.

Laguntzaileak

Programa

9,00etan Iraunkortasuna Debabarrenan
Aitziber Cortazar Altuna, Debegesako Garapen Iraunkorreko Saileko teknikaria, Eibar

9,30ean Energia Berriztagarrietako prestakuntza, etorkizunerako apustua
José Luis Novoa Lage, Armeria Eskolako zuzendaria
Angel Franco García, Eibarko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria

10,30ean Energia Berriztagarri emergenteak
Cristóbal Villasante, Teknikerreko Energia Berriztagarrien Unitateko arduraduna

12,30ean Gobernuek sustatzen dituzten energia berriztagarrien garapen-ereduaren analisi kritikoa .
Roberto Bermejo Gómez de Segura. Profesor UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko Saileko irakaslea

9,00 Arkitektura bioklimatikoa.
Enrique González, CENER-eko Garapen Estrategiko eta Negozio Saileko Product Manager

10,00 Ibilgailu elektrikoa eta energia berriztagarriak. Konbinaketa ezin hobea.
Juan Valera García, Tecnaliako teknikaria. Tecnalia-Automoción

11,30ean Tenperatura handiko eguzki-energia termikoa.
Susana López, Teknikerreko Energia Berriztagarrien Unitateko ikertzailea

12,30ean Mahaingurua: Energia Berriztagarrien arloko esperientzia

13,30ean Garapen Iraunkorrari buruzko II. Jardunaldiaren amaiera