]> Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren astea

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren astea

2009ko azaroaren 11n, 12an eta 13an Donostian egin zen Zientziaren Astean Eibarko IITUEko ikerketa-talde batek Energia Berriztagarriekin zerikusia duen stand bat aurkeztu zuen honako epigrafe honekin:
“Gozatu … energia berriztagarriekin”.

Bertaratutakoek aukera izan zuten energia berriztagarrietarako teknologien ezaugarriak ezagutzeko ahozko azalpenen, posterren, bideoen, powerpointeko aurkezpenen eta abarren bitartez.

Bertaratutakoek modu praktikoan egiaztatu ahal izan zuten bizikleta estatiko baten pedalei eragitean energia elektriko baliagarria sor daitekeela. Energia horren aplikazioak xede honetarako erabili ziren:

a) Bat-bateko kontsumoa:

b) Hidrogeno gisa biltegiratu, 7 W eta 1,8 V-ko elektrolizagailu baten bitartez, 4 A-ko gehienezko korrontearekin,
hidrogenoa eta oxigenoa biltegiratzeko 65 ml-ko deposituekin eta hidrogenoa ekoizteko 28 ml/min-ko gehienezko erritmoarekin.

Ikasle gazte bat bizikletaren pedalei eragiten ari da, eta kontsumo txikiko lanparak elikatzeko energia elektrikoa sortzen du.

Goizeko saioetan bigarren hezkuntzako ikasle asko egon ziren. Ikasleek energia berriztagarrien mundura hurbiltzeko interesa erakutsi zuten, eta baita pedalei eraginda energia elektrikoa sor dezaketela eta CO2 isuriak murrizteko euren ekarpena egin dezaketela egiaztatzeko ere.

Arratsaldeko saioetan askotariko esparruetako jendea izan zen, guztiak klima-aldaketaren ondoriozko arazoengatik kontzientziatutakoak. Atzerritik etorritako bekadunek hidrogenoaren teknologiagatiko eta errekuntzako motorrarekin edo motor elektrikoekin, PEM motako erregai-pilen bidez, garraioan dituzten aplikazioengatiko interesa erakutsi zuten. Ikertzaileek ere presentzia handia izan zuten eta horrek aukera eman zigun gure lan-esperientziak partekatzeko eta energia berriztagarrien orainari eta geroari buruz daukagun ikuspegia adierazteko. Talde horiekin honako ikerketa-proposamen hauek aztertu ziren:

Irakaslea energia elektrikoa sortzeko eta biltegiratzeko prozesua azaltzen, hidrogenoa bektore energetikoa erabilita eta, ondoren, PEM motako erregai-piletan erabilita.

Laburbilduta, Eibarko IITUEk aurkeztutako Energia Berriztagarrien standak harrera bikaina izan zuen ikuslegoaren aldetik, garapen iraunkorrerako lagundu dezaketen teknologiengatiko interes handia erakutsi baitzuen.

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren 2009ko Aste honetan parte hartu dugun irakasleok eskerrak eman nahi dizkiogu bertaratu den jende guztiari, erakutsi duen berotasunagatik eta aitorpenagatik eta izan duen parte-hartzeagatik.

José Javier San Martín, José Ignacio San Martín, Victor Aperribay, Iñaki Martin

Ikasle-taldea azalpenak entzuten