
Ateak Zabaltzeko Eguna 2012
Jarduera horrek aukera ematen dio unibertsitate aurreko edozein ikasleri unibertsitate-zentroak bisitatzeko. Irakasleek Graduei buruzko informazioa emango dute eta ondoren bisita gidatua egingo da instalazioetan.
Eibarko IITUEn honako jarduera hauek antolatzen dira:
- Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduari buruzko informazio-saioak.
- Bisitak zentroko gela eta laborategietara.
- Aukeran, bisita Egoitza Zentrora.
Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak Teknologia Proiektuen V. ProiektEIBAR Lehiaketa antolatu du egun horretarako. Lehiaketaren xedea arlo zientifiko-teknologikoan proiektuak edo lanak sustatzea da eta hezkuntza ez-unibertsitarioaren barruan teknologia-arloa indartzea.
2012ko martxoaren 10eko, larunbata, programa
10:00etan. Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduari buruzko informazio-saioa (gaztelaniaz)
11:00etan. Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduari buruzko informazio-saioa (euskaraz)
10:30ean. Zientziaren eta Teknologiaren Azoka
13:00etan. ProiektEIBAR V. Lehiaketako sarien banaketa
Jardunaldiari buruzko bideoa
Iker Azpeitia, Eibarko IITUEko irakasleak egindako argazkiak eta bideoa