Luzerak neurtzeko tresna: kalibrea

prev.gif (1164 bytes)home.gif (1282 bytes)next.gif (1210 bytes)

Neurketak eta unitateak
Unitateen sistema
internazionala
Magnitude
fisikoen ikurrak
Erroreak neurketetan
marca.gif (847 bytes)Kalibrea
Laukizuzen baten
azalera neurtzea
java.gif (886 bytes) Kalibrearen simulazioa
 

Kalibrea oso tresna garrantzitsua da edozein laborategi zein tailerretan, berarekin lodierak eta diametroak neur daitezke, barnekoak zein kanpokoak baina erregela arrunt batekin baino zehatzago. Izatez kalibrea erregela arrunt bat da baina nonius bat dauka.

Noniusa zehaztasuna areagotzeko sistema bat da, luzerak edo angeluak neurtzen dituen edozein aparatutan. Erregela normal bat n zatiki berdinetan graduatua dago, eta noniusa beste erregela graduatu bat da, baina noniusaren n zatikik erregela nagusiaren n-1 zatikiren luzera dute. Noniusa erregela nagusiaren alboan irristatuz mugitzen da.

Erregela nagusiaren zatiki baten luzera D bada, orduan noniusaren zatiki baten luzera hau da: d=D(n-1)/n.

Neurketaren prezisioa edo zehaztasuna da, erregelaren zatiki baten luzera ken noniusaren zatikiaren luzera, eta honakoa balio du:

 

Hortaz, erregelaren zatiki bakoitzak milimetro bat neurtzen badu, eta erregelaren bederatzi zatikik (milimetrok) noniusaren hamar zatiki neurtzen badute, orduan prezisioa edo zehaztasuna 1/10 mm da (nonius hamartarra).

Ondoko irudian, kalibrea erakusten da eta bere parteen izenak. Ondorengo programa interaktiboan gorriz markatutako zatia, alegia noniusa, zehatzago aztertzen da, neurketak egiten ikasteko.

                 
 

Kalibrearen simulazioa

Neur ditzagun pieza baten neurriak prezisio edo zehaztasun ezberdineko kalibre birekin: ikusten denez, lehenengo kalibrearen noniusak 10 zatiki ditu, beraz bere zehaztasuna milimetro-hamarrena da (0.1mm), eta bigarrenarena bikoitza: milimetro-hogeirena (0.05mm).

Berria botoia sakatzerakoan neurketa berri bat gauzatzen da eta pantailan erakusten da: segidan kalibrea interpreta ezazu eta laukian idatz ezazu irakurritako neurketa. Idatzitakoa onartzeko saka ezazu Onartu eta irakurri erantzuna: ohar batek esango dizu neurketa asmatu ote duzun ala ez, eta ezezkoan, hamarren kopuru egokia idatzi ote duzun.

Ez baduzu asmatzen, saka ezazu Laguntza botoia eta gezi bi agertuko dira: bata gorria, erregela nagusiaren neurketa adierazteko eta bestea urdina, noniusaren neurketa adierazteko, hamarrena alegia.

Zenbaki osoaren eta hamartarren artean puntua onartzen da (.) komaren ordez (,).

CalibreApplet aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

 

CalibreApplet1 aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.