Zinematika |
Higidura zuzena Higidura zuzena Gorputzak erortzean duten higidura Erregresio lineala
Higidura zuzen eta unif. azeleratua |
Deskribapena | |||||||||||||
Praktika simulatu honen helburua gurditxo baten abiadura neurtzea da. Gurdia karril batetik eta marruskadurarik gabe mugitzen da. Deskribapena
Hasieran, gurditxoa abiatzeko, irudiko pisua-polea-soka sistemarekin azeleratu egiten da. Pisua aldatu egin daiteke Berria botoia sakatzen den bakoitzean.
Pisu ezberdinak ipintzen, gurditxoak jasandako indarra aldatzen da eta hortaz, bere azelerazioa aldatzen da baina abiatzeko tartean bakarrik, alegia, betiere jatorritik pasa baino lehen. Hortik aurrera atzemandako abiadura hori konstante mantentzen da bere ibilbide osoan.
Honela, kronometroak neurtzen duena da gurditxoak gezi batetik bestera tardatzen duen denbora.
Gurditxoa abiatzeko Hasi botoia sakatu.
Oinarri fisikoakGurditxoa higidura zuzen eta uniformeaz mugitzen bada, bere x posizioa eta t denbora honela erlazionatzen dira: x=x0+vt Abiadura berarekin, zenbait x distantzia ezberdin errepikatuz hainbat t ezberdin lortuko dira. Grafiko batean, x distantziak ordenatuen ardatzean ipinita, eta t denbora abszisen ardatzean, gehien hurbiltzen den zuzenaren maldak v abiadura ematen du. SaiakuntzaKronometroarekin zenbait denbora ezberdin neurtu behar dira: horretarako gezi gorria koka bedi posizio ezberdinetan: 5, 10, 15 , 20, 25 cm, eta abar. Idatz bitez lortutako emaitzak denbora-desplazamendu taula batean. Applet-ean taula hori ezkerraldean dago eta berez idazten da.
|
Ondoren, Bidali botoia sakatu datuok beheragoko
applet-era bidaltzeko. Bertan grafikoki adieraziko dira eta erregresio
linealeko kalkuluak burutuko dira.EmaitzakBidali botoia sakatu ondoren, datuok beheragoko applet-era bidaltzen dira grafikoki adierazteko eta erregresio linealeko kalkuluen bitartez abiadura kalkulatzeko. Nahi bada, datuak eskuz ere idatz daitezke applet-aren ezkerreko aldean. Datu-bikote bakoitza (denbora, desplazamendua ordenean) ilara batean eta bien artean koma bat, parentesirik ez. Programak grafikoa ere irudikatzen du: puntu esperimentalak eta doiketa-zuzena. Gainera kalkulatzen du a maldaren balioa (abiadura), jatorriko balioa b (hasierako posizioa), eta euren bien erroreak: Da eta Db. Kalkulu guzti horiek erregresio lineala izeneko orrian azaltzen dira. Saiakuntza amaitzean, lortutako abiadura eta zehaztasuna modu egokian adierazi behar dira, eta horretarako ikus bedi Neurketak eta Unitateak kapituluko neurketa bat eta bere errorea adierazteko arauak. Abiaduraren emaitza:
|