Zinematika |
Higidura zuzena Higidura zuzena Gorputzak erortzean duten higidura Erregresio lineala Higidura zuzen eta uniformea
|
Deskribapena | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Praktika simulatu honen helburua gurditxo baten azelerazioa neurtzea da. Gurdia karril batetik mugitzen da indar konstante batek bultzatuta. Deskribapena
Saiakuntza honetan, gurdia jatorrian eta pausagunean kokatzen da eta indar konstantea bere ibilbide osoan aplikatzen da. Bere higidura uniformeki azeleratua da. Gainerako zehaztapenak, aurreko saiakuntzaren berdinak dira.
Honela, kronometroak neurtzen duena da gurditxoak gezi batetik bestera tardatzen duen denbora.
Gurditxoa abiatzeko Hasi botoia sakatu.
Oinarri fisikoakHigidura zuzen eta uniformeki azeleratuaren ekuazioetan gurdiaren abiadura denborarekiko funtzio lineala da baina posizioa ordea ez. Horregatik erregresio linealaren metodoa bakarrik aplika dakioke abiadurari. Baina, saiakuntza honetan, aurrekoan bezalaxe, denbora-desplazamendua datuak neurtzen dira soilik. Hortaz, denbora-abiadura taula bat lortu beharko da denbora-desplazamendu datuen taulatik abiatuta. Higidura uniformeki azeleratua bada, frogatuko denez, gurdiaren batezbesteko abiadura, <v> , t1 eta t2 aldiuneen artean da, justu bitarteko aldiuneko abiadura, alegia (t1+t2)/2 aldiunekoa. Hala frogatuko da:
Gurdiaren batezbesteko abiadura t1 eta t2 aldiuneen artean, hau da: Baina bestalde, bigarren posizioa x2 adieraz daiteke, hasierako x1 posizioaren eta hasierako v1 abiaduraren menpe: Hortaz batezbesteko abiadura honela berridatz daiteke: Baina geratu dena justu da gurdiaren abiadura t1 eta t2-ren bitarteko aldiunean. Hori bera berridatziz:
Beraz, gurdiaren batezbesteko abiadura, <v> , t1 eta t2 aldiuneen tartean da, justu erdiko aldiuneko abiadura, alegia (t1+t2)/2 aldiunekoa. Hortaz, denbora-desplazamendua datuen taula batetik abiatuta, denbora-abiadura taula bat lortzeko honako prozedura jarraitu beharko da:
Adibidea:
Saiakuntza |
Ondoren, Bidali botoia sakatu datuok (denbora,
desplazamendua) beheragoko applet-era bidaltzeko. Oharra: Bidali botoia sakatzean, datuak (denbora-desplazamendua) beheragoko applet-ean agertzen dira, baina jada denbora-abiadura bikote bilakatuta oinarri fisikoetan azaldu den prozedurarekin. Gezi gorria zenbait posizio ezberdinetan kokatu (5, 10, 15 , 20, 25 cm eta abar) eta neur bitez kronometroarekin gurdiak tardatzen dituen denborak. Datuok applet-ak berez idazten ditu ezkerreko aldean.
Taula honetatik abiatuta, eta higidura zuzen eta uniformeki azeleratuaren ezaugarrietatik, denbora-abiadura taula lortzen da.
EmaitzakBidali botoia sakatzean, lehenengo applet-ak datu guztiak (denbora-desplazamendua bikoteak) prozesatzen ditu eta denbora-abiadura datu-bikoteak kalkulatzen ditu. Ondoren, jadanik bilakatuta, bigarren applet-era bidaltzen ditu grafikoki adierazteko eta erregresio linealeko kalkuluen bitartez azelerazioa kalkulatzeko. Nahi bada, datuak eskuz ere idatz daitezke applet-aren ezkerreko aldean. Datu-bikote bakoitza (denbora, abiadura ordenean) ilara batean eta bien artean koma bat, parentesirik ez. Programak grafikoa ere irudikatzen du: puntu esperimentalak eta doiketa-zuzena. Gainera kalkulatzen du a maldaren balioa (azelerazioa), jatorriko balioa b (hasierako abiadura), eta euren bien erroreak: Da eta Db. Kalkulu guzti horiek erregresio lineala izeneko orrian azaltzen dira. Saiakuntza amaitzean, lortutako azelerazioa eta zehaztasuna modu egokian adierazi behar dira. Horretarako ikus bedi Neurketak eta Unitateak kapituluko neurketa bat eta bere errorea adierazteko arauak. Azelerazioaren emaitza:
|