Fluidoak |
Gainazal-tentsioa Tantak: Tate-ren legea Gainazalen kurbadurak eragindako presioa
Gainazal-tentsioa xaboi-ponpa batean (II) Burbuilaren metodoa Fenomeno kapilarrak Ponpa bati eusten dion sokaren forma |
Oinarri fisikoak | |||||
Badira zenbait metodo likidoen gainazal-tentsioak neurtzeko. Kapitulu honetan simulatzen den metodoak aurreko kapituluan ikusitako Laplace-ren ekuazioa hartzen du oinarri. Oinarri fisikoakBurbuila esferiko baten barruko eta kanpoko aldeen artean presio ezberdina dago. Presio-diferentzia (Dp) aurreko kapituluan ikusitako Laplace-ren ekuazioak adierazten du matematikoki. Esperimentua egiteko dispositiboa xiringa bat da, manometro batean eta hodi zilindriko batean konektatuta, irudiak erakusten duen bezala. Manometroa hodi inklinatu bat da, dentsitate ezaguneko olioa dauka, eta pascaletan graduatua dago. Hodiaren muturra, hasieran, xaboizko disoluzio batean bustitzen da eta atera. Hodiaren muturrean burbuila bat osatzen joango da xiringarekin airea hornitzen diogun heinean. Aldi berean, manometroan ikusten da presioak gora egiten duela eta maximo bat atzematen duela, izan ere, burbuilak esfera-erdiaren forma eta hodiaren erradio bera daukanean. Presio maximoa atzeman ondoren, airea hornitzen jarraitzen badugu, burbuilaren erradioa hazi egiten da eta presio-diferentzia, burbuilaren barruko eta kanpoko aldeen artean, gutxituz doa erradioarekin, Laplace-ren legeak adierazten duen bezala. Xiringaren aire guztia (V) burbuilan sartu denean, burbuilaren R erradioak honako erlazioa betetzen du: Gure kasuan xiringaren bolumena, V= 5 cm3.
Burbuilaren eboluzioaren ereduaBurbuilaren eboluzioaren eredua irudian erakusten da. Xiringarekin airea hornitzen diogun heinean honelako formak hartzen ditu burbuilak:
Burbuilaren R erradioa kalkulatu ondoren, barruko eta kanpoko presioen arteko diferentzia kalkula daiteke, Dp, izan ere, manometroak markatzen duena, Laplace-ren formularen bitartez. SaiakuntzaPrograma interaktiboak ausazko zenbaki bat asmatzen du gainazal-tentsiorako, honako tartearen barruan: 0.015 eta 0.035 N/m. Aukeran idatz daiteke:
Berria botoian klikatu.
Manometroan, presio-diferentzia nola aldatzen den beha dezakegu, Dp. Presio-diferentzia maximoa atzematen denean, orduan, burbuilaren R erradioa eta hodiaren r erradioa berdinak dira (egoera hori oso azkar atzematen da): Eta hortik gainazal-tentsioa kalkula daiteke, g . Gainazal-tentsioa amaierako egoeran ere kalkula daiteke, alegia, xiringaren aire-bolumen guztia hornitu denean: V=5 cm3. Orduan burbuilaren R erradioa kalkula daiteke eta hortik gainazal-tentsioa. Azken kalkulu hori egiteko kaskete esferikoaren bolumena arbuiatu dugu (ikus bedi azken irudia), alegia, suposatzen da hodiaren erradioa txikia dela burbuilarenaren aldean. Kalkulu guztiak egin ondoren, Erantzuna botoiari klikatuz emaitzak egiazta daitezke. |
Saguarekin desplaza ezazu xiringako gezitxo gorria.
Román F.L., Faro J., Velasco S. A simple experiment for measuring the surface tension of soap solutions. Am. J. Phys. 69 (8) August 2001 pp. 920-921.