Fluidoak |
Gainazal-tentsioa
Gainazalen kurbadurak eragindako presioa Gainazal-tentsioa xaboi-ponpa batean (I) Gainazal-tentsioa xaboi-ponpa batean (II) Burbuilaren metodoa Fenomeno kapilarrak Ponpa bati eusten dion sokaren forma |
Oinarri fisikoak | |
Likidoen tantak nola osatzen diren aztertuta, gainazal tentsio erlatiboa neurtzeko metodo sinple bat asma daiteke. Oinarri fisikoak
Horixe da Tate-ren legea: tantaren P pisua proportzionala da tutuaren r erradioarekin eta likidoaren g gainazal-tentsioarekin. Lege hori aplikatuz, gainazal-tentsioaren neurketa erlatiboak egin daitezke, alegia, esaterako, uraren gainazal-tentsioa ezagututa, beste likido batena neur daiteke. Hasteko, bete dezagun "kuentagotas" bat uraz. Bere gainazal-tentsioa ezaguna da, g, eta utz ditzagun n tanta tututik behera erortzen balantza baten platertxoaren gainera. Neur dezagun bere masa, m. Ondoren, bete dezagun kuentagotas bera baina beste likido batekin, gainazal-tentsio ezezaguna duena g. Utz ditzagun erortzen tanta-kopuru bera, n, balantzaren platertxora, eta neur dezagun bere masa, m’. Tate-ren legearen arabera: Erreferentziatzat ur destilatua erabiltzen badugu, bere gainazal-tentsioa hau da: 0.0728 N/m Adibidea:
Beraz, olioaren gainazal-tentsioa: Eta hortik ateratzen da: 0.033 N/m. SaiakuntzaOndorengo applet-ak tanta-kopuru txiki baten pisua neurtzeko balantza bat erabiltzen du, miligramoak neurtzeko gai.
Urarekin hasiko gara Ura botoia aktibatuz. Hasi botoian klik eginez, ur-tantak erortzen hasten dira kuentagotas-etik balantzaren platertxoaren gainera. Gelditu botoian klik egin n tanta zenbatu ditugunean (kuentagotasaren muturrean tanta-kontagailu bat dago). Saguarekin balantzako hiru gezitxoak desplazatu, orekatuta, guztiz horizontal geratu arte. Pisua paperean idatzi: m. Ondoren, Beste likidoa aktibatu eta zerrendako likido bat aukeratu: olioa, alkohola edo glizerina. Hasi botoian klik eginez, kuentagotasetik tantak erortzen hasten dira (likidoaren kolorea aldatu da). Urarekin zenbatutako tanta-kopuru bera neurtu eta Gelditu botoian klik egin. Balantzako hiru gezitxoak desplazatuz, tanten masa neurtu, m. Tate-ren legea aplikatuz, likidoaren gainazal-tentsioa kalkula dezakegu, g . Azkenik, emaitza egiaztatzeko, programak likido horren gainazal-tentsioa ematen du Erantzuna botoian klik eginez. |
Saguarekin desplaza itzazu balantzako hiru gezitxoak.