Fluidoak |
Gainazal-tentsioa Tantak: Tate-ren legea Gainazalen kurbadurak eragindako presioa Gainazal-tentsioa xaboi ponpa batean (I)
Burbuilaren metodoa Fenomeno kapilarrak Ponpa bati eusten dion sokaren forma |
Oinarri fisikoak | |
Kapitulu honetan xaboi-ponpa baten gainazal-tentsioa neurtzeko esperimentu bat aurkezten da. Esperimentuak bi atal ditu: 1.- Bolumen ezaguneko xiringa batez xaboi-ponpa bat sortzen da, r0 erradioduna. 2.- Xaboi-ponpa hori tutu kapilar baten muturrarekin ukitzen da. Ponparen airea tutu kapilarretik irteten da, eta ponpa uzkurtuz doa, guztiz desagertzen den arte. Oinarri fisikoakPonpari airea hornitzeko xiringa zilindriko bat erabiltzen dugu (erradioa 1 cm eta luzera 20 cm): Xiringaren enboloa amaieraraino eramatean, ponparen r0 erradioa honela kalkulatzen da: Eta ateratzen da: r0= 2.47 cm. Ondoren, burbuila hori tutu kapilar baten muturrean konektatzen da (tutu kapilarrak R erradioa eta L luzera ditu, goiko irudiak erakusten duen bezala). Airea tututik irteten da, erregimen laminarraz, eta bere biskositatearen arabera, kaudala edo emaria Poiseuille-ren legeaz kalkulatzen da: G emaria da, edo fluidoaren bolumena denbora unitateko, Dp tutuaren muturren arteko presio-diferentzia eta h fluidoaren biskositatea. Bestalde, Young-Laplace-ren formulak burbuila baten barruko eta kanpoko presio-diferentzia ematen du, eta izan ere, kasu honetan, tutu kapilarraren muturren artekoa da: Dp=4g /r Burbuilaren r erradioa denborarekin gutxituz doa, aireak tutu kapilarretik ihes egiten duelako: G= −dV/dt eta V=4pr3/3 . Beraz, burbuilaren erradioa denboraren menpe kalkulatzeko, honako ekuazioa ebatzi beharko dugu: Integrazio-mugak honakoak dira: hasieran, t=0 aldiunean, burbuilaren erradioak r0 balio du eta t aldiunean, berriz, r. Honela idatz daiteke ponpa desagertzeko behar den denbora (r=0 ordezkatuz): Beraz, ponpa desagertzeko t denbora neurtuz, xaboi-disoluzioaren gainazal-tentsioa kalkula daiteke: g . Adibidea Kalkula bedi xaboi-disoluzio baten gainazal-tentsioa, jakinda burbuilak hasieran r0=2.47 cm-ko erradioa daukala eta desagertzeko t=57.8 s. behar dituela. Tutu kapilarraren neurriak honakoak dira: R=0.1 cm eta L=10 cm. Airearen biskositatea ere ezaguna izan behar da: h =1.72ˇ10-5 kg/(mˇs). Datuok goiko adierazpen matematikoan ordezkatuz:
Saiakuntza
|
Rämme G. Surface tension from deflating a soap bubble. Phys. Educ. 32 (3) May 1997. pp 191-194.