Oszilazioak |
Higidura Harmoniko Sinplea (H.H.S)
|
Deskribapena | |
Aurreko orrian, bi HHS-ren gainezartzea aztertu dugu, norabide eta maiztasun berekoak direnean, eta lortu dugu kalkulatzea HHS erresultantearen anplitudea eta hasierako fase erresultantea. Oraingoan, prozedura bera erabiliz, aztertuko dugu nola gainezartzen diren bi HHS, norabide berean baina maiztasun ezberdinekoak. DeskribapenaHar ditzagun bi HHS maiztasun angeluar ezberdinekoak baina hasierako fase berekoak. x1=A1·sin(w1·t) Interpreta ditzagun HHS biak bektore birakorren ereduaren arabera:
Bi anplitudeak berdinak direnenean, A1=A2, orduan HHS erresultantea modu sinplean adieraz daiteke: x= x1+ x2=A1·sin(w1·t)+A1·sin(w2·t) Ekuazio horretan ikusten da HHS erresultantearen maiztasun angeluarra w=(w1+w2)/2 dela (bien batezbestekoa) eta A anplitudea, berriz, ez dela konstantea, denboraren menpe aldatzen dela: Ondoko irudiak erakusten du, gorriz, A anplitude modulatua eta urdinez, HHS erresultantea, x, izan ere, biren gainezartzea. Adibideak: Zenbait fenomeno fisikotan, partikula baten higidura lortzen da maiztasun angeluar ezberdineko bi HHS gainezarrita, w1 eta w2. Esate baterako, honako esperimentuetan bi oszilazio-modu normal ezberdinen gainezartzeak erakusten dira: Demagun diapasoi ezberdin bi ditugula, eta bakoitzak maiztasun jakin bateko soinu bat edo "nota" bat sortzen duela. Bi diapasoiek sortutako bibrazioak airean zehar hedatzen dira eta gure belarriko tinpanora iristen dira. Tinpanoaren higidura erresultantea bi HHS-ren gainezartzea izango da, biak norabide berekoak baina maiztasun ezberdinekoak. Diapasoi biak aldi berean abiatzen badira, intentsitate berdinekin igortzen badute eta belarritik distantzia berdinera badaude, orduan gainezartzen diren bi HHS-ek anplitude bera eta hasierako fase bera izango dute. Gainezarritako bi HHS-en maiztasunak oso antzekoak direnean, belarriak ez ditu bi notak bereizten, baizik eta nota bakar bat sentitzen du (bi maiztasunen batezbesteko maiztasunarekin) eta anplitude modulatuarekin. SaiakuntzaAukeran idatz daitezke:
Hasi botoia sakatu. Leihatilaren ezkerraldean hiru partikula ikusten dira mugitzen:
Leihatila osoan, grafikoki adierazten dira hiru partikuletako bakoitzaren x posizioak denboraren menpe.
|