Fluidoak |
Fluidoen estatika Oinarrizko ekuazioa Paradoxa hidrostatikoa
Prentsa hidraulikoa Presio atmosferikoa neurtzeko bi metodo Huts-ponpa U itxurako hodi bi Azelerometroak Histeresi zikloa |
Oinarri fisikoak | |
Aplikazio interesgarri bat da (fluidoen estatikaren oinarrizko ekuazioarena) U itxurako hodi batean bi likido nahastezin sartu eta adar bakoitzeko altuera-diferentzia neurtuz, bi likidoetako baten dentsitatea ezaguna bada, bestearena kalkula daiteke. Oinarri fisikoakEsperimentu honetan fluidoen estatikaren oinarrizko ekuazioa aplikatuko dugu:
Bi presio horiek berdinak izan behar dute, pA=pB, eta hauxe lortzen da: Ekuazio horrek erakusten duenez, U txurako hodian bi likidoek atzematen dituzten bi altueren arteko erlazioa da bi likidoen dentsitateen arteko erlazioaren alderantzizkoa. Saiakuntza1.-Berria botoia klikatzen denean programa interaktiboak ausazko zenbaki bat asmatzen du, 0.5 eta 4.5 artean, eta hori izango da likido ezezagunaren dentsitatea (likido horia), eta esperimentu honetan lortu nahi duguna. 2.- Hasi botoia klikatuz, likido ezezaguna eskumako adarrean sartzen da, alegia, onil itxura duen muturrean (inbutu itxura), apurka apurka. 3.- Edozein momentutan programa Gelditu daiteke eta neurketak egin. Likido gehiago betetzeko, botoi bera klikatu behar da, baina orain Jarraitu izena dauka. 4.- Hodiak dituen eskala graduatuko marratxoetara zehatz-mehatz hurbiltzeko, Pausoka botoia klikatu. 5.-Bi likidoetako bat eskalatik irteten denean, programa gelditu egiten da. Adibidea Likido ezezaguna horiz adierazten da, ura (ezaguna) urdin argiz eta bi likidoen arteko muga marratxo gorri batez.
Dentsitateen arteko erlaziotik likido ezezagunaren dentsitatea kalkulatzen da, r2 : Lortu dugun emaitza hori egiaztatzeko, Erantzuna botoia klikatu, ea programak asmatutako bera den. |