Fluidoak |
Fluidoen estatika Arkimedesen printzipioa Solidoen eta likidoen dentsitateak nola neurtu
Hagatxo bat orekan partzialki murgilduta Gorputz bat fluido ideal batean zehar mugitzen Burbuila bat fluido likatsu batean mugitzen Hondoratutako barku bat azalera ekartzea Buia baten oszilazioak Esfera baten oszilazioak Descartesen deabrutxoa |
||
Gorputz solido bat murgilduta dago bi likido nahastezinetan, esaterako, ura eta olioa, ondorengo irudiak erakusten duen bezala. Gorputz horren dentsitatea kalkulatuko dugu bi metodo ezberdin erabilita. Olioaren dentsitatea 0.8 g/cm3 da eta urarena, berriz, 1.0 g/cm3 . Horregatik, olioa uraren gainean kokatzen da ontzi berean elkartzen direnean. Bloke bat jarriko dugu flotatzen. Bere dentsitatea ausazko zenbaki bat izango da olioaren eta uraren dentsitateen artean, alegia, 0.8 baino handiagoa eta 1.0 baino txikiagoa, horrela bien artean flotatuko du. Arkimedesen printzipioaIrudiak erakusten duen bezala, ezagutzen bada gorputzaren zein zati dagoen uretan (x) eta zein zati dagoen oliotan (h−x) gorputzaren dentsitatea kalkula daiteke. Arkimedes-en printzipioaren arabera, gorputza orekan badago, bere pisua eta bi bultzaden batura berdinak izango dira: Blokearen pisua = uraren bultzada + olioaren bultzada ρShg=ρ2Sxg+ρ1S(h−x)g x da blokeak uretan duen zatia, h bere altuera eta S sekzioa. Orokorrean ere, gorputz bat uraren gainazalean flotatzen ari denean, bi fluidotan ari da: bata ura ρ2=1000 kg/m3 eta bestea airea ρ1=1.29 kg/m3. Normalean, airearen dentsitatea arbuiatzen da (ρ2=0) eta lehengo kapituluko formula bera geratzen da. Adibidea Demagun h=20 cm-ko altueradun bloke bat. Berria botoiari klik egitean ikusten da blokeak 13 cm dituela oliotan eta 7 cm uretan. Orduan: ρ·20=0.8·13+1.0·7 Formula horretatik solidoaren dentsitatea kalkula daiteke: 0.87 g/cm3. Balio hori egiaztatzeko, klik egin ezazu Erantzuna botoian. Fluidoen estatikaren oinarrizko ekuazioaManometro batekin, murgildutako blokearen gainaldeko p1 eta azpialdeko p2 presioak neurtuko ditugu. Gainaldean olioa dago, y sakoneran. Beraz, p1 presioa honakoa da: atmosferikoa, p0 , gehi olio-zutabearen y altuera p1=p0+ρ1gy Azpialdean, ura dago. Beraz, p2 presioa honakoa da: atmosferikoa, p0 , gehi olio-zutabearen altuera (y+h−x), gehi ur-zutabearen altuera (x): p2=p0+ρ1g(y+h−x)+ρ2gx Fluidoek blokeari egiten dizkioten presio-indarrak kalkulatzeko, presioa biderkatu behar da aldearen S azaleraz. Irudian ikusten denez, blokea orekan badago, jasaten dituen indarrek honako baldintza bete behar dute: p1S+mg=p2S Ekuazio horretan p1 eta p2 balioak ordezkatuz, eta kontutan izanda blokearen masa m=r·hS dela, x-ren balioa kalkula daiteke: Emaitza hori eta Arkimedesen printzipioa aplikatuz lortu duguna berdinak dira. Adibidea Blokeak 20 cm-ko altuera du. Datuak: uraren dentsitatea, 1000 kg/m3, olioaren dentsitatea, 800 kg/m3, merkurioaren dentsitatea, 13550 kg/m3 . Blokearen gaineko aldea gainazaletik 22 cm-ra dago, beraz olio-zutabeari dagokion presioa:
Blokearen azpiko aldea gainazaletik 42 cm-ra dago (35 cm olio eta 7 cm ur), beraz, bi fluidoek eragiten duten presioa:
Orekan, blokeak jasaten dituen indarrek hauxe bete behar dute: Eta hortik ateratzen da, rs=870 kg/m3 edo 0.87 g/cm3 SaiakuntzaAukeran idatz daiteke Blokearen altuera, 10, 15, 20 edo 25 cm. Berria botoian klik eginez, programak blokearen dentsitate bat ausaz asmatzen du, olioarena baino handiagoa eta urarena baino txikiagoa, horrela bietan murgilduta flotatuko du. 1.-Arkimedes-en printzipioa aplikatuz.
2.- Fluidoen estatikaren oinarrizko ekuazioa aplikatuz:
Har itzazu kontutan bi fluidoen dentsitateak (ura 1000 kg/m3, olioa 800 kg/m3) eta manometroko merkurioarena (13550 kg/m3), eta kalkula ezazu bloke solidoaren dentsitatea. Bi metodoez lortutako emaitzak egiaztatzeko, klik egin ezazu Erantzuna laukian. |
Berria botoian klik egin eta desplaza ezazu saguarekin gezi gorria.