Dinamika |
Partikula-multzoak Partikula-multzo baten dinamika
Blokea irristatzen aldapa mugikor batean Pendulua plataforma mugikor batean Partikula-bikotearen problema klasikoa Partikulak eta MZ nola mugitzen diren (I) Partikulak eta MZ nola mugitzen diren (II) Salto egitearen eredua Kutxa bati tiraka |
Txalupak eta txalupa-zainak osatutako multzoa | |
Fisikako egoera askotan partikula bi edo gehiago daude elkarri bultzaka baina isolatuta; egoera ospetsuenetakoa eta sinpleenetakoa da orri honetan deskribatzen dena: Txalupak eta txalupa-zainak osatutako multzoaTxalupak eta txalupa-zainak osatutako bikotea multzo isolatua da, kanpo indarren erresultantea nulua bada (pisuak eta erreakzioak anulatzen dira). Txaluparen mutur batek portuko horma, edo kaia, ukitzen du eta txalupa-zaina justu aurkako ertzean dago. Txalupa-zaina kairantz ibiltzen hasten bada, harrigarria dirudien arren, txalupa kaitik urrundu egiten zaio .
Txalupa-zaina kairantz ibiltzen hasten denean multzo osoaren masa-zentroa ez da mugitzen, sistema isolatua delako, eta masa-zentroa hasieratik pausagunean dagoelako. Aurreko irudia aztertuta, erraz deduzi daiteke txalupa-zaina zenbat distantzia desplazatu den kaiarekiko: 2·(L-xc) eta txalupa: 2·xc-L.
SaiakuntzaKasu ezberdin bi azter daitezke:
Aukeran idatz daitezke:
M.Z. mugitzen laukia aktibatzen bada masa zentroak 25 cm/s-ko abiadura konstantea du, uneoro, multzo isolatua delako. Lauki hori aktibatzen ez bada, orduan masa zentroa geldi egongo da uneoro. Hasi botoia sakatu. Multzoaren masa zentroaren posizioa lerro urdin eta bertikal batez adierazten da, eta partikula bakoitzarena ordea (euren zentroetan kokatuta), marratxo gorri banarekin adierazten da. 1 adibidea: Esaterako, aukera ditzagun honako datuok:
Multzoaren masa zentroa X ardatzaren jatorrian kokatzen da: xc=0. Txalupa-zaina ibiltzen hasten bada txaluparen gainean 50 cm eskumarantz, txalupa ezkerrerantz desplazatuko da xb distantzia. Desplazamendu hori kalkula daiteke masa-zentroaren definizioa erabiliz: Aktiba dezagun orain m.z. mugitzen laukia. Masa zentroaren abiadura konstantea da, esan bezala, vc=25 cm/s. Txalupa-zainaren abiadura txaluparekiko 50 cm/s da. Txaluparen abiadura kalkula daiteke m.z-ren abiaduraren definizioa erabiliz: 2 adibidea: Aukera ditzagun orain beste honako datuak:
Txalupa-zaina eskumarantz desplazatzen bada, txalupa ezkerrerantz mugitzen da, eta alderantziz, baina desplazamenduak berdinak dira. Masa-zentroa ordea, geldi mantentzen da etengabe. Aktiba dezagun orain m.z. mugitzen laukia. Masa-zentroaren abiadura konstantea da, esan bezala, vc=25 cm/s. Txalupa-zainaren abiadura txaluparekiko 50 cm/s da:
|
||