Elektromagnetismoa |
Kondentsadoreak Kondentsadore lau eta paraleloa Carnot-en zikloaren eredu elektrikoa
Kondentsadorea dielektriko batekin. Dielektriko batek jasandako indarra (I) Dielektriko batek jasandako indarra (II) Kondentsadore bat kargatzen eta deskargatzen Bala baten abiadura neurtzea Kondentsadoreen elkarketak |
Kondentsadore zilindriko baten kapazitatea | |
Kondentsadore zilindriko baten kapazitateaDemagun kondentsadore zilindriko bat, a barne-erradioa, b kanpo-erradioa eta L luzera dituena, eta barneko xaflan +Q eta kanpokoan -Q kargak dituela. Gauss-en legea aplikatuz, kondentsadorearen barnealdean eta kanpoaldean Eremu elektrikoa nulua dela frogatzen da, eta xaflen arteko tartean, a<r<b, eremu elektrikoa kalkulatzeko honako prozedura jarraitu behar da: Gauss-en teorema aplikatzeko, zuzenki kargatuaren kasuan aplikatzen den antzera, honako urratsak bete behar dira: 1.-Karga-distribuzioaren simetriaren arabera eremu elektrikoaren norabidea sumatu:
2.-Gainazal itxi egoki bat aukeratu fluxua kalkulatzeko:
3. Gainazal itxiaren barnean dagoen karga kalkulatu:
4.-Gauss-en teorema aplikatu eta eremu elektrikoaren modulua lortu: Orain erraza da frogatzea, Gauss-en teorema erabilita, eremua nulua dela r<a eta r>b eskualdeetan.
Irudian erakusten da E eremuaren moduluaren adierazpen grafikoa r distantzia erradialaren menpe:
Beraz kapazitatea: Kapazitatea kondentsadorearen geometriaren menpekoa da soilik (bere xafla bien erradioak a eta b, eta luzera L). Barneko xafla ez badago guztiz kanpoko xaflaren barnean sartuta, baizik eta bakarrik x distantzia, orduan kondentsadorearen kapazitatea luzera horren proportzionala izango da: Kondentsadorearen energia
Elektrometro zilindrikoaKondentsadoreko barneko zilindroak jasaten duen indarra , barrurantz da eta V konstante mantentzen bada: Indarra konstantea da eta x-en independentea.
SaiakuntzaOndorengo applet-ean elektrometro bat erakusten da, tentsio elektriko ezezagun bat neurtzeko balio duen tresna. Xafla zilindriko bi ditu, a eta b erradiodunak eta ardazkideak. Potentziala kalkulatzeko F indarra neurtu behar da (kondentsadore zilindrikoaren a barne-erradioa eta b kanpo-erradioa ezagunak izan behar dira). Berria botoia klikatzerakoan, generadore ezezagun baten V tentsioari balio aleatorio bat ematen zaio. Konektatu botoia klikatzerakoan, generadore ezezagun hori kondentsadorearen xafletara konektatzen da. Eremu elektrikoak barneko zilindroa beherantz erakartzen du eta balantza desorekatu egiten da. F erakarpen-indarra neurtzeko balantza berriro orekatu behar da. Kurtsoreak mugituz saguarekin, miligramoak adierazten duten kolore urdin, gorri eta beltzezko gezitxoak, balantza orekatzen da eta indarra neurtzen da. Adibidez: Balantza orekatzean kurtsoreak saguarekin mugitu ditugu eta 57.7 mg-tan orekatu da. Kondentsadorearen barne- eta kanpo-erradioak 45 mm eta 50 mm dira hurrenez hurren. Indarraren formulan datu guztiak idazten badira unitate egokietan:
Kalkuluek emandako zenbakizko erantzun hau programa interaktiboak ematen duenarekin egiazta dezakegu, Erantzuna botoia sakatuz. |