Elektromagnetismoa |
Kondentsadoreak Kondentsadore lau eta paraleloa Carnot-en zikloaren eredu elektrikoa Kondentsadore zilindrikoa
Dielektriko batek jasandako indarra (I) Dielektriko batek jasandako indarra (II) Kondentsadore bat kargatzen eta deskargatzen Bala baten abiadura neurtzea Kondentsadoreen elkarketak |
Dielektrikoaren efektua kondentsadore batean | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Dielektrikoaren efektua kondentsadore bateanKondentsadore gehienek bere xaflen artean sustantzia ez eroale edo dielektriko bat izan ohi dute. Kondentsadore tipiko batek xafla metaliko kiribilduak ditu eta euren artean papera, argizariz inpregnatuta. Kondentsadore osoa plastikozko estalki batekin inguratzen da. Honelako kondentsadoreen kapazitatea zenbait mikrofaradekoa izaten da. Historiako lehen kondentsadorea Leyden-eko botila izan zen, beirazko botila arrunt bat, barnealdean eta kanpoaldean metalezko paper orri bana itsatsita. Kondentsadore elektrolitikoek dielektrikotzat oxido ez eroale bat erabiltzen dute metalezko xafla baten eta disoluzio eroale baten artean. Honelako kondentsadoreek, neurri txikikoak izan arren, 100 eta 1000 mF bitarteko kapazitateak izan ditzakete. Xaflen artean kokatzen den dielektriko solido batek hiru funtzio ditu aldiberean:
Demagun kondentsadore lau eta paralelo bat, bere bi xafletan +Q eta Q kargak ditu, berdinak eta kontrakoak. Bi xaflen artean hutsa badago eta potentzial diferentzia V0 bada, hona hemen kondentsadorearen kapazitatea eta metatutako energia: Dielektriko bat sartzerakoan potentzial-diferentzia gutxitzen dela ikusten da, V balio bateraino. Kondentsadorearen kapazitatea dielektrikoarekin honakoa da: hemengo k konstante dielektrikoa da. Eta kondentsadorearen energia dielektrikoarekin: Kondentsadore baten energia txikiagoa da dielektrikoarekin hutsarekin baino.
Iturria: "Manual de física elemental", Koshkin N. I, Shirkévich M. G., Edt. Mir, 124-125 orr.
Karga induzituen teoria molekularraKondentsadore kargatu baten barnean dielektrikoa sartzean potentzial-diferentzia jaitsi egiten da. Jaitsiera horren zergatia kualitatiboki honela esplika daiteke: Dielektriko ezberdinen molekulak bi multzotan bana daitezke: polarrak eta ez polarrak. Adibidez, H2, N2, O2 ... bezalako molekulak ez polarrak dira. Molekula hauek simetrikoak dira eta karga positiboen distribuzioaren zentroa eta karga negatiboen zentroa toki berean daude. Bestalde, N2O eta H2O bezalako molekulak ez dira simetrikoak eta karga-distribuzioen zentroak ez daude toki berean. Eremu elektriko baten eraginez, molekula ez polar baten kargak ere desplazatu egiten dira, ezkerreko irudiak erakusten duen bezala, positiboak eremuaren noranzko berean eta karga negatiboak ordea, eremu elektrikoaren aurkako noranzkoan. Oreka-posizio berrian kanpoko indar elektrikoa eta barneko indar berreskuratzailea elkarrekin konpentsatzen dira (karga-mota biak malguki batez lotuta baleude bezala). Honela, molekula ez polarrek ere dipoloak osa ditzakete, dipolo induzituak alegia. Dielektriko batek molekula polarrak edo dipolo permanenteak baditu, eremu elektrikorik ezean orientazio aleatorioa daukate, eskumako irudian erakusten den bezala, baina eremu elektriko baten eraginez neurri batean orientatu egiten dira. Zenbat eta indartsuagoa izan eremu elektrikoa, handiagoa da lerrokatzen diren dipolo-kopurua.
Dielektrikoaren molekulak, bai polarrak direnean zein ez polarrak direnean, eremu elektrikoaren efektu netoa beheko irudian erakusten da. Kondentsadorearen xafla positiboaren ondoan karga negatiboa dago induzituta eta kondentsadorearen xafla negatiboaren ondoan karga positibo induzitua dago. Eskumako irudian ikusten den bezala, eta induzitutako kargen eraginez, eremu elektrikoa txikiagoa da dielektrikoarekin (E) kondentsadorea hutsik dagoenean baino (E0). Xafla positibotik irteten diren eremu-lerro batzuk dielektrikoa zeharkatu eta xafla negatibora iristen dira, baina beste batzuk karga induzitu negatiboetan bukatzen dira. Bai eremu elektrikoa eta baita potentzial-diferentzia ere konstante dielektrikoarekiko alderantziz proportzionalak dira: k= є/є0 E= E0/k Adibidea: Kondentsadore lau eta paralelo bat 10 V-ko bateria batera konektatzen da. Hona kondentsadorearen ezaugarriak:
Kondentsadoreak paraleloanDemagun kondentsadore bi ditugula, berdinak, paraleloan eta biak karga berberarekin, q. Bietako batean dielektriko bat sartzen badugu, k konstante dielektrikoduna, bere kapazitatea handitzen da eta bere xaflen arteko potentzial-diferentzia gutxitzen da. Kondentsadore bien zeinu bereko xaflak konektatzen badira karga bananduko da berriz ere potentzialak berdintzen diren arte. Beheko irudian analogia hidraulikoa erakusten da: 2q=q1+q2
Ekuazio-sistema honetatik karga biak atera daitezke: q1 eta q2. |