Elektromagnetismoa |
Eremu magnetikoa Korronte zuzen batek jasandako indarra
Espira batek jasandako indarra eta momentua Galbanometroa Barlow-ren gurpila Korronte zuzena Espira Solenoidea eta toroidea Iman baten oszilazioak (I) Iman baten oszilazioak (II) |
Oinarri fisikoak | |
Balantza baten beso batean hagatxo bat eskegitzen da. Hagatxoa eroalea da, 20 cm-ko luzera du eta iman baten polo bien artean kokatuta dago. Hagatxoa, balantzan bertan, pisatu egiten da bateria konektatu baino lehen. Bateria konektatu ondoren, berriro pisatu behar da. Pisu bien arteko diferentzia da, hain zuzen, eremu magnetikoak hagatxoko korronteari egindako indarra. "Esperimentu" honen helburuak hauexek dira: 1.-Eremu magnetiko baten norabide eta noranzkoa ezagututa, eta korronte zuzen batena, lehenak bigarrenari egindako indarraren norabidea determinatzea. 2.-Indar hori neurtzea, eremu magnetikoaren eta korrontearen intentsitatearen aldaketen arabera.
Oinarri fisikoak
Hagatxoa baterian konektatu ondoren Hagatxotik korronte bat zirkulatzen ari da, i intentsitateduna. Eremu magnetikoak egiten duen indarra honakoa da: Hemen B, eremu magnetikoa da, L, eroalearen luzera, eta ut korrontearen noranzkoa duen bektore unitarioa. Eremua eta korronte-elementua perpendikularrak direnean, indarraren modulua hau da: Fm=iLB. Eta indar magnetikoaren noranzkoa, Fm , irudian erakusten dena kasu ezberdinetarako: |
Hagatxoa, hiru indar hauek jasaten ari da: hagatxoaren
pisua, eremu magnetikoaren indarra, Fm,,
eta balantzaren besoak gorantz egiten diona: F2 ,
baina orekan dagoenean: F2+Fm=mg Eremu magnetikoaren indarra, Fm, pisuaren alde ala kontra ere jarri daiteke, imanaren poloak aldatuz zein korrontearen noranzkoa trukatuz.
SaiakuntzaBerria botoia klikatzen den bakoitzean programak zenbaki aleatorio bat asmatzen du, 700 eta 900 bitartekoa, eta hagatxoaren masatzat hartuko dena, miligramotan, baina ezezaguna. Hagatxoa pisatzeko, saguarekin, balantzaren kurtsoreak mugitu, urdina, gorria eta beltza, balantza horizontal jarri arte. Adibidea: Hagatxoa pisatu dugu eta hauxe lortu: F1=862 mg Kontroletako laukitxoetan zenbakizko balioak idatzi:
Zenbakizko balioak positiboak zein negatiboak izan daitezke: Konektatu botoia klikatu, eta bateria hagatxoaren muturretan konektatzen da. Adibidea:
Egiazta ezazu, eremu magnetikoak egiten dion indarra hagatxoaren korronteari, gorantz dela: indar hau gezi urdin batez adierazi da. Honen eraginez, balantzak oreka galtzen du. Balantzaren kurtsoreak mugi itzazu, urdina, gorria eta beltza, F2=780 mg. jarri arte. Hortaz:
Froga itzazu beste zenbakizko balio batzuk, eremu magnetikoarentzat (positiboak zein negatiboak), eta korrontearen intentsitatearentzat (positiboak zein negatiboak).
|