Elektromagnetismoa |
Eremu magnetikoa
Korronte-balantza Espira batek jasandako indarra eta momentua Galbanometroa Barlow-ren gurpila Korronte zuzena Espira Solenoidea eta toroidea Iman baten oszilazioak (I) Iman baten oszilazioak (II) |
Korrontearen Intentsitatea | |
Korrontearen IntentsitateaKorrontearen intentsitatea honela definitzen da: eroale baten S sekzio transbertsala zeharkatzen duen karga kopurua denbora unitateko. Masa-fluxua eta karga-fluxua edo intentsitatearen esangura fisikoa motore ionikoa aztertzean ikusi genuen.
S sekzio transbertsalean zehar pasatzen den Q karga totala, t denbora-tartean, zilindro baten barnean dago, S sekzioa eta vt luzera dituena. Karga totala hau da: Q = (partikula kopurua bolumen unitateko, n)·(partikula bakoitzaren karga q)· (zilindroaren bolumena Svt) Q=n·qS·v·t Karga zatitzen bada denbora tartearen iraupenaz, korronte elektrikoaren intentsitatea lortzen da: i=nqvS Beraz, intentsitatea karga-fluxua da edo gainazal bat zeharkatzen duen karga totala denbora unitateko, eta biderkagai hauen menpe adieraz daiteke:
Hagatxo eroale batek jasandako indarraAurretik ikusi ditugu masen espektrometroa edo ziklotroia, eta bertan aztertzen da eremu magnetikoak egindako indarra partikula kargatu higikor bati. Irudian B eremu magnetikoa erakusten da, eta +q kargadun partikula higikor bat v abiaduraz higitzen ari dena; Orduan eremu magnetikoak karga higikorrari egindako indarra hau da:
Kalkula dezagun orain, eroalearen L luzeran dauden partikula guztiengan egindako indar totala. Partikula kopurua nSL da, eta beraz indarra: Adierazpeneko bektore unitarioak, ut=v/v, abiaduraren norabide eta noranzko bera dauka, partikula kargatuak positibotzat hartuta. Eroalea ez bada zuzena, edo eremu magnetikoa ez bada uniformea, dl luzeradun korronte-elementu batek jasaten duen indarra kalkulatu behar da:
SaiakuntzaEremu magnetiko batek korronte elektriko bati eragiten dion indarra erakusteko, ondoko tresna eraiki daiteke: iman indartsu bat, 500 gauss-eko eremua sortzen duena, edo 0.05 T. Imanaren ipar-poloaren gainean errail metaliko bi itsasten dira, kobrezkoak. Errailen gainean, mutur bat errail bakoitzaren gainean, kobrezko hagatxo higikor bat, L = 15 cm-ko luzeraduna. Korronte elektrikoa konektatzen da errail bietan, i=60 A. Horrela, hagatxoko korrontea eta eremua perpendikularrak dira, beraz eremuak hagatxoari egindako indarra: Fm=iBL=0.05·60·0.15=0.45 N Hagatxoaren masa 1.35 g. bada, indar honek ematen dion azelerazioa 333.3 m/s2 da. Honelako azelerazio handiekin, pentsa liteke tresna hau kanioi elektromagnetiko gisa erabili daitekeela, hagatxoak jaurtitzen dituena. Errailen luzera 50 cm-koa bada, hagatxoaren abiadura errailen amaieran: Applet-ean idatzi beharreko datuak:
Hasi botoia klikatu. Hagatxoaren higidura behatu. Applet-aren goialdean bere posizioa eta abiadura adierazten dira, denboraren menpe. Geldi botoia klikatuz higidura gelditzen da, eta ondoko bektoreak adierazita agertzen dira: B eremu magnetikoa, korrontearen noranzkoa, eta hagatxoaren gaineko F indarra. Hagatxoaren higidura jarraitzeko botoi bera klikatu, baina orain Jarraitu izena du. |