Uhinak |
Akustika
Soinuaren abiadura hagatxo batean Soinuaren abiadura gas batean Helmholtz-en erresonadorea Fourier-en analisia Doppler efektua (I) Doppler efektua (II) Doppler efektua (III) |
Hodi irekiak | |||||||
Ikusi ditugu lehenago, uhinen gai honetan bertan, soka baten bibrazio moduak; ba orain ikusiko ditugu hodi bateko airearen bibrazio-moduak edo uhin geldikorrak, bai hodiaren mutur biak irekita daudenean zein mutur batetik itxita daudenean.
Hodi irekiak
Hodia irekia bada, aireak bibratzean, hodiaren bi muturretan anplitude maximoa izango du. Goiko irudiak erakusten ditu lehenengo hiru bibrazio-moduak. Bi nodo kontsekutiboren arteko distantzia uhin-luzera erdia denez (l /2) eta hodiaren luzera L bada, orduan: L=l /2, L=l , L=3l /2, ... eta orokorrean L=nl /2, eta n=1, 2, 3... zenbaki osoa da. Bestalde, badakigu uhin-luzera l =vs /f (soinuaren abiadura zati maiztasuna dela). Beraz, hona hemen bibrazio-modu ezberdinen maiztasunak:
Hodi itxiak
Hodiaren muturretako bat itxia bada, mutur hori nodoa izan behar da, alegia, airearen bibrazioak anplitude nulua dauka mutur horretan. Beste muturra, airea sartzeko, irekia da eta bertan antinodoa sortuko da. Goiko irudiak erakusten ditu lehen hiru bibrazio modu posiblea. Nodo baten eta hurbileko antinodo baten arteko distantzia uhin-luzeraren laurdena denez (l /4) eta hodiaren luzera L bada, orduan: L=l /4, L=3l /4, L=5l /4... Orokorrean, L=(2n+1)·l /4 , eta n=0, 1, 2, 3, ... zenbaki osoa da. Hona hemen bibrazio-modu ezberdinen maiztasunak:
Bernoulli-ren legeakHodien bibrazio-moduen maiztasunetarako lortu ditugun formulek Bernoulli-ren legeak azaltzen dituzte. Hodi batek sortzen duen soinuaren maiztasunak honako ezaugarriak ditu:
SaiakuntzaMutur bietatik irekitako hodia Aktiba ezazu Bi muturretatik irekita botoia. Egiazta bedi hodiaren luzera L=1 m bada eta soinuaren abiadura vs =340 m/s bada, orduan oinarrizko maiztasuna hau dela: f0=170 Hz. Hurrengoa>> botoia sakatuz, gainontzeko bibrazio-moduak ere ikusten dira, alegia, goiko ordenako harmonikoak, eta denek dituzte oinarrizko maiztasunaren maiztasun multiploak: 340 Hz, 510 Hz, etab. Mutur bakarretik irekitako hodia Aktiba ezazu Mutur bakarretik irekita botoia. Egiazta bedi hodiaren luzera L=1 m bada eta soinuaren abiadura vs =340 m/s bada, orduan oinarrizko maiztasuna hau dela: f0=85 Hz (hodi irekiaren erdia). Hurrengoa>> botoia sakatuz, gainontzeko bibrazio-moduak ere ikusten dira, alegia, goiko ordenako harmonikoak, eta denek dituzte oinarrizko maiztasunaren maiztasun multiplo bakoitiak: 255 Hz, 425 Hz, etab. |