Dinamika |
Marruskadura-indarra Irristatzearen marruskadura Koefiziente zinetikoa neurtzen (I) Koefiziente zinetikoa neurtzen (II)
Marruskadura-indarra plano inklinatuan Bloke bat arrastatzeko angelu egokiena Koefiziente estatikoa neurtzen Habe bat, euskarri mugikor bitan etzanda Xafla bat, gurpil birakor bitan etzanda. Bloke bi elkarren gainean |
Irristatzean marruskadurarik ez dagoenean Marruskadura-koefiziente zinetikoa eta grabitatearen azelerazioa neurtzen |
|||||
Orri honetan, marruskadura aztertzeko praktika bat simulatuko da. Simulazioan gorputz bat plano inklinatu batean gora eta behera mugituko da. Desplazamenduak eta denborak neurtzen, kalkulatu nahi da, μ marruskadura-koefiziente zinetikoa eta g grabitatearen azelerazioa.
Marruskadurarik ez dagoeneanDemagun hasteko, plano inklinatuak θ angelua duela eta ez duela marruskadurarik: μ=0.
Plano inklinatuaren norabide perpendikularrean oreka dago: N=mgcosθ Eta plano inklinatuaren norabide paraleloan Newton-en bigarren legea aplikatzen da: ma= mgsinθ, Gorputza A puntuan pausagunean badago eta bertatik abiatzen bada, higiduraren ekuazioak honakoak dira: v= gsinθ
·t Ezagutzen badira, lehenik, plano inklinatuak horizontalarekiko osatzen duen θ angelua, eta baita ere gorputza A eta B puntuen artean desplazatzen den x distantzia eta t denbora, grabitatearen g azelerazioa kalkula daiteke:
Marruskadura badagoeneanNormalean, plano inklinatuak marruskadura izaten du, horregatik bi neurketa egingo dira: bata gorputza gorantz irristatzen duenean eta bestea beherantz irristatzen duenean.
Marruskadura-koefiziente zinetikoa eta grabitatearen azelerazioa neurtzenEsperimentuaren zailtasunetako bat da, gorputzaren posizioa eta abiadura zehaztasunez neurtzea. Beheranzkoan, denbora zenbatzen hasten da gorputza pausagunetik eta A posiziotik askatzen denean. Goranzkoan ere zaila izaten da gorputza non gelditzen den zehaztasunez neurtzea, eta une zehatz horretan kronometroa gelditzea. Zailtasun horiek saihesteko, bestelako prozedura bat jarraituko dugu eta plano inklinatuan zehar hiru detektagailu kokatuko dira; hiru detektagailuok kronometro bi abiatu eta geldiarazten dituzte.
Gorputza maldan gora igotzen da a2 azelerazioaz eta A puntuan v2 abiadura dauka, oraingoz ezezaguna. A puntua hasierako posiziotzat hartuko da eta bi kronometroez neurtuko dira B punturaino iristeko tardatzen duen tB denbora eta C punturaino iristeko tardatzen duen tC denbora. Kasu honetan hasierako abiadurak eta azelerazioak aurkako zeinuak dituzte.
Bi ekuazioetatik v2 abiadura elimina daiteke eta a2 kalkulatu: (lehengo adierazpen bera baina zeinua aldatuta)
Azelerazio biak kalkulatu ondoren, a1 eta a2, marruskadura-koefiziente zinetikoa, μ, eta g grabitatearen azelerazioa lehen lortutako ekuazioez kalkula daitezke:
AdibideaPlano inklinatuaren angelua: θ=20º
Emaitzak
SaiakuntzaBerria botoia sakatzen denean programak zenbaki aleatorio bat asmatzen du, μ marruskadura-koefizientea adierazteko, 0.1 eta 0.6 artean. Aukeran alda daitezke berriz:
Hasteko beherantz egin dezagun. Hasi botoia sakatu. Blokea maldan behera mugitzen ikusten da. Bi kronometroek denborak neurtzen dituzte: lehenak A puntutik B punturaino iristeko tardatzen duen tB denbora eta bigarrenak A puntutik C punturaino iristeko tardatzen duen tC denbora osoa.
Planoaren gainean distantzia neurtzen duen erregela alderantzikatu egiten da. Detektagailuek tokia aldatzen dute: oraingoan A detektagailua behekoa da eta C detektagailua goikoa. Hasi botoia sakatu. Blokea maldan gora jaurtitzen da. Bi kronometroek denborak neurtzen dituzte: lehenak A puntutik B punturaino iristeko tardatzen duen denbora eta bigarrenak A puntutik C punturaino iristeko tardatzen duen tC denbora osoa. Indarrak laukia aktibatuz gero, blokeak jasaten dituen indarrak bektore gisa adierazten dira, bai goranzkoan zein beheranzkoan. |
Venable D. D., Batra A.P., Hubsch T., Modifying the inclined-plane experiment. The Physics Teacher, 39, April 2001, pp. 215-217