Dinamika |
Marruskadura-indarra Irristatzearen marruskadura Koefiziente zinetikoa neurtzen (I)
Koefiziente zinetikoa neurtzen (III) Marruskadura-indarra plano inklinatuan Bloke bat arrastatzeko angelu egokiena Koefiziente estatikoa neurtzen Habe bat, euskarri mugikor bitan etzanda Xafla bat, gurpil birakor bitan etzanda. Bloke bi elkarren gainean |
Deskribapena | |||
Orri honetan, simulazioaren bitartez, bestelako praktika bat aztertzen da marruskadura-koefizientea neurtzeko. Demagun bi bloke: A eta B soka batez lotuta, irudiak erakusten duen bezala, eta polea batetik pasatzen (sokaren eta polearen masak arbuiagarritzat joko ditugu). A blokeak h altuera jaitsi duenean xafla batean jotzen du eta gelditu egiten da, beraz ez du B bloketik gehiago tiratuko. Hortik aurrera B blokeak plano horizontalean irristatzen segituko du baina azkenean gelditu egiten da x distantzia ibili ondoren.
DeskribapenaPraktikak atal bi ditu: Bi blokeak mugitzen direnean sokarekin lotutaOndorengo irudian blokeek jasandako indarrak adierazten dira (bektore urdinez) eta azelerazioa (bektore gorriz). A blokeak bi indar jasaten ditu:
B blokeak lau indar jasaten ditu:
Ekuazio biko sistema horretatik a azelerazioa bakanduz: Eta pausagunetik abiatzen badira, h distantzia desplazatu ondoren honako abiadura dute bloke biek: B blokea bakarrik mugitzen denean plano horizontaleanSokak ez du gehiago B blokea tiratzen. O izenaz markatu da posizio hori. B blokea x distantzia irristatzen ibili ondoren gelditu egiten da. Atal horretan B blokeak jasaten dituen indarrak hiru dira:
Eta higidura zuzen eta uniformeki azeleratuaren ekuazioetatik: Denbora eliminatuz: Orduan, x eta h distantziak ezagututa eta bloke bien mA eta mB masak, marruskadura zinetikoaren koefizientea kalkula daiteke: μk. Masa biak berdinak badira, mA=mB , orduan μk marruskadura-koefizientea neurtzeko h eta x distantziak soilik neurtu behar dira: Adibidea
Egiaztatzea: Lehen atalean, bloke biak elkarri lotuta desplazatzen direnean honako azelerazioa dute: B blokearen abiadura O puntutik pasatzean, alegia sokak jadanik tiratzeari uzten dionean: v=3.19 m/s eta O punturaino iristeko pausagunetik abiatuta t=0.63 s. tardatzen du. Bigaren atalean, B blokeak v=3.19 m/s-ko abiadura du hasierako abiaduratzat, eta plano horizontalean irristatzen ari da. Bere azelerazioa hau da: a’= -μkg= -0.692·9.8= -6.78 m/s2 ezkerrerantz. Gelditu arte pasatzen den denbora t=0.47 s, eta desplazatu den distantzia x=0.75 m B blokea guztira 1.75 m desplazatu da eta denbora totala: 0.63+0.47=1.10 s.
SaiakuntzaBerria botoia sakatzean programa interaktiboak marruskadura-koefiziente zinetikoa aleatorioki asmatzen du blokearen eta plano horizontalaren artean. Idatzi behar da:
Hasi botoia sakatu. Blokeak irristatzen egiten duen x desplazamendua neurtzen da, hau da, sokak tiratzen ez dion zatian, (100 cm-tik aurrera) eta marruskaduraren koefiziente zinetikoa kalkulatzen da. Kalkulua burutu ondoren, Erantzuna botoia sakatuz, emaitza kalkulatua egiazta dezakegu. Indarrak laukia aktibatuz B blokeak jasaten dituen indarrak erakusten dira. |
Eagleson H. V., An experimental method for determining coeffcients of sliding friction. Am. J. Phys. 13 (1945), pp. 43-44
Reidl C. The coefficient of kinetic friction. The Physics Teacher. September 1990, pp. 402