Elektromagnetismoa |
Eremu elektrikoa Coulomb-en legea Franklin-en motorea Karga puntual baten eremu eta potentziala Karga-bikote baten eremu eta potentziala
Zuzenki kargatua. Gauss-en legea. Kelvin-Thomson-en eredu atomikoa Faraday-ren kubeta. Eroaleak Van de Graaff-en generadorea Eroaleak (II) Eroale batean induzitutako karga Esfera eroalea eremu uniforme batean Pendulu batez kondentsadore bat deskargatzen Irudien metodoa |
![]() |
|||
Dipolo elektrikoa oso ohiko karga-distribuzioa da, eta geroago, dielektrikoei buruzko gaian ikusiko dugun bezala, oso sarritan agertzen da. Dipolo elektrikoa karga-bikote bat da: bata +Q positiboa eta bestea -Q negatiboa, karga biak berdinak baina aurkakoak eta elkarrengandik d distantziara. Dipolo elektrikoa
r1 eta r2 berridatziz r eta q -ren menpe, hain zuzen P puntuaren posizioa, baina koordenatu polarretan: d distantzia txikia bada r distantziarekin konparatuta, hurbilketa on bat lor daiteke seriezko garapena erabiliz: Eta hurbilketa honekin r/r1 eta r/r2 adierazten badira: Eta garapen honetan d2/r2 baino ordena handiagoko terminoak arbuiatzen baditugu: Orduan P puntuko potentziala honela adierazten da r eta θ -ren menpe:
Azpimarratzekoa da, dipolo batek bere inguruan eragiten duen V potentziala r distantziaren karratuarekin alderantziz proportzionala dela, baina karga puntual batek berriz bere inguruan eragiten duena r distantzia beraren alderantziz proportzionala dela. Eremu elektrikoaren osagaiakE-ren osagaiak, koordenatu polarretan, V-ren gradiente-tik kalkula daitezke, hau ere koordenatu polarretan adierazi ezkero:
Dipoloaren momentu dipolar bektorea honela definitzen da: p bektore bat, bere modulua p=Qd da, dipoloaren Q karga bider d separazioa, eta karga negatibotik hasita positiborantz doana. SaiakuntzaIdatzi behar da
Berria botoia sakatu. Programak dipolo baten eremu-lerroak irudikatzen ditu (zuriz) eta lerro ekipotentzialak (urdinez) Ekipotentzialak irudikatzeko, energia potentzialaren lerro batetik hurrengora hartu den diferentzia 10 unitate arbitrario dira. Eremu-lerroak eta ekipotentzialak berdinak dira bi kargako sistema applet-ean karga biak berdinak eta kontrakoak hartzen direnean. |
KuadripoloaKuadripola hiru kargaz osatutako multzoa da: +2Q karga bat jatorrian eta –Q karga bi (-d, 0) eta (+d, 0) posizioetan.
Baldin r>>d bada, hurbilketa eginez, r/r1 eta r/r2 adierazpenak berridatz ditzakegu: Eta potentziala berridatz daiteke r eta θ-ren menpe.
Azpimarragarria da kuadripoloak sortutako potentziala r distantziaren kuboaren alderantziz proportzionala dela, dipoloarentzat ordea, distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala da eta karga puntualak sortzen duena distantzia beraren alderantziz proportzionala. Kuadripoloak sortutako E eremu elektrikoaren osagai polarrak beraz:
SaiakuntzakKuadripolo baten eremu-lerroak erakusten dira (zuriz) eta lerro ekipotentzialak (urdinez). Ekipotentzialak irudikatzeko, energia potentzialaren lerro batetik hurrengora hartu den diferentzia 10 unitate arbitrario dira. |