Elektromagnetismoa |
Partikula kargatuen mugimendua Kargak jasandako indarrak Bohr-en atomoa Osziloskopioa Haziak banatzea Motore ionikoa Azeleragailu lineala Karga/masa erlazioa neurtzea
Masen espektrometroa Ziklotroia E eta B elkarren perpendikularrak |
Tantaren erradioa neurtzea eremu elektrikorik ezean Tantaren karga neurtzea eremu elektrikoa konektatuta dagoelarik |
|||||||||||||||||||||||||||||
Thomson-en esperimentuan, XIX mendean, elektroien karga/masa erlazioa lortu zen, eta bere neurketetan, itxuraz, karga kuantizatuta zegoela ematen zuen, eta karga elektrikoaren oinarrizko kantitate minimo bat egon zitekeela. Hala ere, oraindik bazen fisikari asko izpi katodikoak edo anodikoak uhinak zirela uste zutenak. Horregatik Thomson-en esperimentua argumentu pisutsua zen, baina ez zen guztiz erabakigarria elektroia existitzen zela frogatzeko. Elektroiaren karga neurtzea Millikan izeneko fisikari amerikar batek 1909-an gauzatu zuen.
Millikan-ek egiaztatu zuen, tantatxo askoren kargak neurtuz, tantatxo guztien kargak beti zirela kantitate minimo baten multiploak: kantitate minimo hori zen: 1.6·10-19 C.; alegia ez dela inoiz ateratzen karga hori baino txikiagorik ezta karga horren zatikirik, beraz, karga kuantizatuta dago, eta kantitate horri oinarrizko karga-kantitatea edo elektroiaren karga deritzo. Beirazko hagatxo bat igurztean elektrizatzen den antzera, beste sustantzia batzuk ere berdin jokatzen dute. Olio-tantatxoak atomizatzaile (edo spray) batean sortzen dira, igurztean elektrizatzen dira, eta zulotxo batetik pasatzen dira kondentsadore baten xafla horizontal bien tartera. Mikroskopio batekin xaflen tartean behatzen da eta tantatxoen mugimendua aztertzen da.
Tantaren erradioa neurtzea eremu elektrikorik ezeanTantak pisuaren eraginez erortzen dira baina, grabitatearen aurka, airearen marruskadura agertzen da eta abiadura limite konstanteaz erortzen dira. Abiadura limite hori neurtzen tantaren erradioa eta masa kalkula daitezke. Airearen Arkimedes-bultzada arbuiatzen da olioaren dentsitatea 800 kg/m3 ingurukoa delako, airearena baino askoz handiagoa, 1.29 kg/m3.
Tantaren karga neurtzea eremu elektrikoa konektatuta dagoelarik Kondentsadoreko xafletan potentzial-diferentzia bat aplikatzen bada, xafla bien tartean eremu elektrikoa sortzen da. Tantaren q karga positiboa bada eta E eremu elektrikoa goranzkoa bada, eremu elektrikoak tanta kargatua gorantz igoarazten du abiadura konstantez. Ondorengo irudian gorantz mugitzen ari den tanta batek jasaten dituen indar guztiak erakusten dira. Abiadura hori neurtzen tantaren karga kalkula daiteke.
Esperimentua burutzeko behar diren datuak:
SaiakuntzaIdatzi:
Tanta berria botoia klikatu. Kronometroa martxan jartzeko Hasi botoia sakatu, eta geldiarazteko botoi bera baina Gelditu izena daukanean. Eremu elektrikoa konektatzeko Konektatua botoia sakatu, eta deskonektatzeko botoi bera baina Deskonektatua izena daukanean.
Zenbait tanta ezberdin frogatu, behera eta gora mugitzen, errazagoak dira astiro mugitzen direnak, bere desplazamendua eta abiadura zehaztasun handiagoz neurtu ahal izateko. 1 Adibidea: Demagun eremu elektrikoa aukeratzen dugula E= 2·105 N/C.
2 Adibidea: Demagun eremu elektrikoa aukeratzen dugula E= 2·105 N/C.
Paper batean, eta tanta bakoitzarentzat, ondorengoa bezalako taula bat bete.
|