Elektromagnetismoa |
Partikula kargatuen mugimendua Kargak jasandako indarrak Bohr-en atomoa Osziloskopioa Haziak banatzea Motore ionikoa Azeleragailu lineala
Oinarrizko karga- unitatea neurtzea Masen espektrometroa Ziklotroia E eta B elkarren perpendikularrak |
Elektroi-sortaren abiadura neurtzea | |
Programa honetan, Thomsonek XIX mendearen amaieran burutu zuen esperimentu ospetsuaren prozedura nagusia errepikatzen saiatuko gara. Esperimentuak atal bi ditu:
Elektroi-sorta baten abiadura neurtzea Espazioko eskualde batean eremu elektriko bat eta eremu magnetiko bat elkarren perpendikularrak badira, eta aldi berean elektroien abiaduraren perpendikularrak, abiaduren selektore bat osatzen dute: espazio horretan abiadura jakin bateko elektroiak ez dira desbideratzen eta beste guztiak ordea bai. Horretarako eremu elektrikoa eta magnetikoa zehazki hautatu behar dira.
Elektroiak ez dira desbideratzen indar biak berdinak badira eta aurkako noranzkoaz: Beraz, selektorea zeharkatuko dute zuzen eta desbideratu gabe, v= E/B abiadura duten elektroiek soilik. Elektroiaren karga/masa erlazioa neurtzea Elektroi-sortaren ibilbidea kondentsadore baten xaflen artean, osziloskopioaren orrian zehazki aztertzen da, baina higiduraren ekuazioak berridatziko ditugu: Mugimendua kondentsadorearen xaflen artean Eremu magnetikoa itzaltzen badugu, elektroiari indar elektrikoak bakarrik eragiten dio: F=qE , indar konstantea kondentsadorearen barruan eta elektroien abiaduraren perpendikularra. Erabili behar diren ekuazioak azelerazio konstantedun higidura parabolikoarenak dira: Eta kondentsadorearen luzera L bada, elektroia xaflen artetik irtetean, y desbideratze bertikala izango du: Mugimendua kondentsadoretik kanpo Elektroia kondentsadorearen xaflen artetik irten denean, D distantziara dagoen pantailaraino higidura zuzen eta uniformea jarraituko du, eta pantailan izango duen d desbideratze bertikal totala: Hemen vy eta vx elektroiaren abiadura-bektorearen osagaiak dira, justu elektroia kondentsadorearen xaflen artetik irteten den aldiunean, x=L.
SaiakuntzaPrograma interaktiboak zenbaki aleatorio bat sortzen du elektroien v0 abiadura adierazteko. Elektroien abiadura neurtzea Idatzi:
Lehenik Abiadura botoia aukeratu eta Ibilbidea botoia sakatu. Ibilbidea ez bada zuzena eremu elektrikoaren edota magnetikoaren balioak aldatu beharko dira. Errepikatu behin eta berriz ibilbide zuzena lortu arte (elektroiak justu erdian jo behar du). Ezabatu botoia klikatu, lehen atal honetan lortutako ibilbide guztien arrastoak garbitzeko. Adibidea: Idatz ditzagun:
Sakatu Ibilbidea botoia eta demagun justu elektroiak zuzen eta desbideratu gabe erdian jotzen dutela. Elektroiaren abiadura E eremu elektrikoaren eta B eremu magnetikoaren arteko zatidura izango da, alegia v= E/B . Kontutan izan eremu elektrikoa bider 10000 egin dela eta eremu magnetikoa gauss-etan idatzi dela (0.0001 T). Beraz elektroien abiadura: Bila itzazu beste eremu elektriko eta eremu magnetiko batzuk, elektroien desbideratze nulua ere ematen dutenak, alegia E/B erlazioa konstante mantendu ezkero ibilbide zuzena lortuko da berriz ere. Elektroiaren karga/masa erlazioa neurtzea Lehen atalean elektroien abiadura kalkulatu ondoren, Karga/masa botoia markatu eta eremu magnetikoa itzaliko da. Idatzi:
Ibilbidea botoia klikatu eta neurtu pantailan d desbideratzea milimetrotan. Lehen atalean elektroiaren v0 abiadura kalkulatu denez, kondentsadorearen luzera ezaguna denez, L=4 cm, eta pantailarainoko distantzia ere ezaguna denez, D=12 cm, lehen aipatutako formulan ordezkatu zenbaki guztiak eta q/m erlazioa kalkulatu. Kontutan izan, unitateetarako, sistema internazionalera pasa behar direla zenbaki guztiak. Adibidea: Eremu elektrikoaren balioa aukeratzen bada: E=50000 N/C. Eta demagun pantaila fluoreszentean elektroi-sorta desbideratzen dela: d=2.6 mm. Kalkula ezazu q/m erlazioa behin eta berriz, eremu elektriko ezberdinak erabiliz. Elektroiaren q/m erlazioak zehazki hau balio du:
|