Elektromagnetismoa |
Partikula kargatuen mugimendua Kargak jasandako indarrak Bohr-en atomoa Osziloskopioa
Motore ionikoa Azeleragailu lineala Karga/masa erlazioa neurtzea Oinarrizko karga- unitatea neurtzea Masen espektrometroa Ziklotroia E eta B elkarren perpendikularrak |
Oinarri fisikoak | |
Objektu txikiak banatzeko, adibidez haziak, elektrostatikoki bereiz eta bana daitezke: alde batetik ontzat emandakoak eta bestetik akatsa dutenak. Hodi batetik erortzen ari diren haziak fotozelula pare batekin beha daitezke, eta adibidez haziaren kolorea ezegokia bada punta batez potentzial elektriko bat aplikatzen da eta haziari karga elektrikoa ematen zaio. Haziak gero xafla kargatu biren artetik pasatzen dira denak, eta kargatutakoak desbideratuko dira, baina kargatu gabeak ez, eta horrela depositu edo biltegi ezberdinetara bidera daitezke. Honelako makinak esate baterako ilarrak bereiztu eta banatzeko erabiltzen dira eta 100 ilar/segundoko bereizteko gai dira, alegia tona bi eguneko. Lorrain P., Corson D. Campos y Ondas Electromagnéticas. Selecciones Científicas (1972), 2.42 ariketa, 95 orria. Oso ariketa interesgarria da, indar grabitatorioak eta indar elektrikoak konbinatzen dituelako, haziak bertikalki erortzen eta kargatutakoak horizontalki bultzatzen. Oinarri fisikoakAriketa honetan, erortzen ari diren haziak lurrera iristean izango duten D desbideratzea kalkulatuko dugu, hazi akastunen kasuan (kargatuak izan direnak).
Haziaren mugimenduan hiru atal banatuko ditugu, hasieran y=h0 altueratik eta pausagunetik askatzen denetik, eta lurrera y=0 altueraraino iristen den arte.
SaiakuntzaArratoiaren punteroarekin:
Idatzi:
Hasi botoia klikatu Haziak erortzen hasten dira 80 cm-ko altueratik. Kolore beltzeko haziak, ontzat ematen direnak, ez dira kargatzen eta beraz ez dira desbideratzen, baina kolore urdin argiko haziak akatsa dute eta mekanismo batek elektrikoki kargatu egiten ditu negatiboki (kolore urdin iluna) justu kondentsadorearen xaflen artera sartu aurretik. Hazi horiek horizontalki desbideratzen dira eta lurrera iristean bere desbideratzea lurreko erregelaz neur daiteke (X ardatzean). Datu finkoak:
Adibidea: Hazien hasierako altuera, h0=80 cm, finkoa da programa honetan. Kondentsadorearen posizioa eta luzera alda daitezke: adibidez h1=60 cm eta h2=20 cm hartzen badira kondentsadorearen luzera a=40 cm. Demagun xafla desbideratzaileen potentzial-diferentzia 25000 V dela. Kalkula bedi hazien D desbideratzea lurreraino iristen direnean, higiduraren ekuazio guztiak ebatziz:
|
Gezi gorria eta urdina kurtsorearekin mugi daitezke, kondentsadorearen ertzak aldatzeko