Oszilazioak |
Osziladore akoplatuak
|
Bi partikulaz osatutako sistema Hiru partikulaz osatutako sistema |
|||||||||||||
Orri honetan bibrazio-modu normalak kalkulatuko ditugu, m masa bereko partikula-segida batean, malgukien bidez lotuta, eta malgukien konstanteak k, g, k, g, … irudiak erakusten dituenak bezala.
Bi partikulaz osatutako sistemaHigiduraren ekuazioak: Bila ditzagun itxura honetako soluzioak: x1=A1cos(ωt), x2=A2cos(ωt) Matrize gisa, ekuazio-sistema hori honela idazten da: Bibrazio-modu normalen maiztasunak (ω2) matrize karratu horren balio propioak dira eta bektore propioak bibrazio-modu normalen anplitudeak:
Azkenik, A11 eta A12 koefizienteak hasierako baldintzetatik determinatzen dira, alegia, t=0 aldiunean, bi partikulen posizioak x10 eta x20 dira. Hiru partikulaz osatutako sistemaHigiduraren ekuazioak: Bila ditzagun itxura honetako soluzioak: x1=A1cos(ωt), x2=A2cos(ωt), x3=A3cos(ωt) Matrize gisa, ekuazio-sistema hori honela idazten da:
Azkenik, A11, A12 eta A13 koefizienteak hasierako baldintzetatik determinatzen dira, alegia, t=0 aldiunean, hiru partikulen posizioak x10 , x20 eta x30 dira. N partikulaz osatutako sistemaOndoko matrize simetrikoaren balio propioak eta bektore propioak kalkulatu behar dira, esate baterako Jacobi-ren prozedura erabiliz.
SaiakuntzaFinkotzat hartu dira:
Eta aukeran idatz daitezke:
Berria botoia sakatu. Lehenik, partikula-multzoa bibratzen ikusten da, lehen bibrazio-modu normalean. Goiko eta ezkerreko erpinean maiztasun angeluarra idatziz erakusten da: ω1. Hurrengoa>> izeneko botoia sakatuz hurrengo bibrazio-modu normala ikusten da, ω2, eta behin eta berriz sakatuz, ω3 ,ω4 , … etab. Aurrekoa<< izeneko botoia sakatuz aurreko bibrazio-modu normala ikusten da. Modu normalen kopurua eta partikula-kopurua beti dira berdinak. Leihatilaren ezkerraldeko testu-zutabean, programak bibrazio-moduen maiztasunak idazten ditu. Azkenean, Grafikoa botoia sakatuz, bibrazio-moduen maiztasunak adierazten dira ordenaren arabera. |
Lévesque L. Revisiting the coupled-mass system and analogy with a simple band gap structure. Eur. J. Phys. 27 (2006) pp. 133-145