Oszilazioak |
Osziladore akoplatuak
|
![]() |
|||||||||||||
Orri honetan fisikaren atal nagusi biren arteko lotura aztertuko dugu: Oszilazioak eta Uhinak. Horretarako, har dezagun partikula-segida bat eta lot ditzagun malgukiez. Hemen azalduko dira lehen aldiz oinarrizko ezaugarriak eta gero, berriz ere, Uhinak aztertzen ditugunean, sistema jarrai batean ere agertuko dira. Egoera nabarmen horiek soilik behatu eta kualitatiboki deskribatuko ditugu eta, horretarako, 10 partikulatik gorako multzo bat aztertuta nahikoa izango da. Pultsu baten propagazioaLehen lehenik, har dezagun partikula-segida luze bat eta lot ditzagun denak malgukiez. Atera dezagun lehen partikula bere oreka-posiziotik eta aska dezagun. Ikusiko dugunez, lehen partikula horren mugimendua transmititu egingo da bigarrenera, bigarrenetik hirugarrenera, eta abar eta abar. Horren emaitza pultsu baten propagazioa da. Ondorengo applet-ean kalkulatuko dugu zenbat denbora behar duen pultsuak azken partikularaino iristeko. Ikusiko dugunez, pultsuaren propagazio-abiadura malgukien konstante elastikoaren menpe aldatzen da. Zenbat eta konstante elastiko handiagoa (malguki gogorragoak) orduan eta bizkorrago hedatuko da pultsua. Leihatilaren azpiko aldean partikulen desplazamendua grafikoki adierazten da, norabide bertikalean, higiduraren xehetasunak hobeto ikusteko. Ondorengo taulak soinuaren abiadura erakusten du medio ezberdinetan eta, ikusten denez, abiadura handiagoa da material solidoetan, atomoak elkarrekin oso gogor lotuta daudelako.
SaiakuntzaAukeran idatz daitezke:
Hasi botoia sakatu eta animazioa abiatzen da. Leihatilaren goiko aldean, idatziz erakusten dira, batetik, denbora, lehen partikula desplazatu eta askatu den aldiunetik aurrera eta, bestetik, azken partikularen edo atomoaren desplazamendua. Lehen partikula desplazatzen da unitate bakar bat eta askatu, eta beraz, esan dezakegu, pultsua azken partikularaino iritsi dela bere desplazamendua, esaterako, 0.3 denean, balio absolutuan. Malgukiaren konstantea aldatuz, propagazio-abiadura aldatu egiten da. Beha bedi zein norabidetan aldatzen den: handitu, gutxitu..., alegia, zenbat denbora behar duen pultsuak azken partikularaino iristeko. Animazioa geldiaraz daiteke Gelditu botoia sakatuz, eta botoi bera sakatuz, Jarraitu izena daukanean, animazioak jarraitu egiten du. Pausoka botoia behin eta berriz klikatuz, animazioa pausoka ikusten da. |
Uhin harmonikoaren propagazioaPartikulaz eta malgukiez osatutako sistema hau katea monoatomiko lineal bat da. Azter dezagun nolako jokabidea duen sistema horrek lehen partikulari indar behartzaile eta oszilatzaile bat aplikatzen diogunean. Ondoren datorren programa interaktiboak aurreko programaren helburu berdinak ditu, alegia, pultsu baten propagazioa aztertzen duen programaren helburu berdinak: