Dinamika |
Mugimendua, fluido batean barrena Stokes-en formula
Fluidoen biskositatea nola neurtu (II) Paraxutista baten jaitsiera Esfera bat bertikalki mugitzen fluido batean barrena Tiro parabolikoa marruskaduraz Higidura zuzenaren eredua fluido batean barrena |
Deskribapena | |||||||||||||||||||||||||||||||
Orri honetan laborategiko praktika bat simulatzen da, alegia fluido baten biskositatea nola neurtu. Praktika hori oso erakusgarria da lehen mailako ikasleentzat, laborategiko hainbat tresna ezberdin erabiltzen direlako.
Esperimentu honen simulazioan finkotzat hartu dira perdigoien materialaren dentsitatea (berunarena) eta fluidoaren dentsitatea (autorako olio sintetikoa). Programa interaktiboak perdigoiaren diametroa aleatorioki asmatzen du (tarte baten barruan). Eta ikasleak perdigoia erortzen utzi behar du fluidoaren barnean (Hasi botoia sakatuz) eta, erortzen ari dela, markatxo biren artean desplazatzeko behar duen denbora kronometratu: kronometroa botoi batekin Abiatu eta Gelditu. Markatxoen arteko distantzia alda daiteke, azpiko markatxoa saguaz mugitzen, gainekoa aldiz, finkoa da. Denbora neurtu ondoren, kalkulagailuaz biskositatearen zenbakizko balioa kalkula daiteke abiadura limite konstantearen formularekin.
DeskribapenaPerdigoia, gaineko markatxotik pasatzen denerako, abiadura limite konstantea atzemanda duela suposatuko dugu, horretarako denbora gutxi behar du-eta. Une horretan kronometroa abiatu eta x distantzia burutzen badu t denboran, hona bere abiadura: Aurreko orrian azaldu denez, abiadura limitearen adierazpena lortzen da perdigoiak jasaten duen indar erresultantea anulatzen denean: Kalkulu hori zenbakiz egiteko magnitude guztiak Sistema Internazionaleko unitateetan adierazi behar dira:
SaiakuntzaHasi botoia sakatuz esferatxoa askatu egiten da, eta fluidoan zehar erortzen hasten da. Esferatxoaren diametroa programak berak aleatorioki asmatzen du tarte baten barruan.
Nahi bada, markatxo bien arteko distantzia alda daiteke azpiko markatxoa mugitzen: saguaren kurtsorea gezi gorriaren gainean kokatu eta, ezkerreko botoia sakatuta mantenduz, nahi den tokira desplaza daiteke. Bukatzeko, saguaren ezkerreko botoia askatu. Perdigoia beheraino iristean Erantzuna botoia aktibatzen da. Azkenik, zenbakizko kalkulua burutu ondoren, Erantzuna botoia sakatu eta programa interaktiboak olioaren biskositatea erakutsiko du. Esperimentua errepika daiteke diametro ezberdineko perdigoiekin. Hasi botoia sakatzen den bakoitzean perdigoiaren diametroa aldatzen da.
Adibidea:
Perdigoia beheraino iristean Erantzuna botoia aktibatzen da. Sakatzen denean programa interaktiboak honako balioa ematen du: η=0.72 kg/(m·s) Oharra: Programa interaktiboak ematen duen olioaren biskositatea ez da beti berdina. Aleatorioki asmatzen du balio bat, tarte baten barruan, eta balio horixe konstante mantentzen du orria berriro osorik freskatu arte. |