Zinematika |
Higidura kurboa Magnitude zinematikoak Tiro parabolikoa Higidura konposatuak
Hegazkin batetik itu mugikorra bonbardatzea Saskibaloiko jaurtiketak Irismen maximoa plano horizontalean Irismen maximoa plano inklinatuan Bestelako maximo batzuk Jaurtigai batekin itu mugikor bat jotzea Gurpil batetik askatzen den buztin-zatia Tiro parabolikoa eta higidura zirkularra Torpedo bat itsasontzi baten atzetik |
Deskribapena | |
Programa honetan balistikako ohiko ariketa bat ebatziko da: ituaren koordenatuak emanda eta tiroaren abiadura, tiroaren angelua kalkulatzea. Programa interaktibo honetan, Berria botoia sakatzean lur-eremu baten profila irudikatuta agertzen da. Profil hori koefiziente aleatoriodun funtzio bat da eta ituaren posizioa ere aleatorioa da lur-eremu horren gainean. Arazoa numerikoki ebatzi aurretik, egin ezazu jolas programarekin, eta ituari tiroa jotzen saia zaitez ahalik eta saialdi gutxienetan. Jolas horrek egoera fisikoa ezagutzen laguntzen du eta intuizioa garatzen. Horrela irismen ezberdinak ikusten dira tiroaren angeluaren arabera. Gainera, soluzio posibleak bi direla ere egiaztatzen da, zeren irismen bera lortzeko bi angelu posible ateratzen baitira. Batzutan, lur-eremuaren profila dela-ta bi angelu horietatik ibilbide garaienekoa baino ez da posible izango.
Deskribapena
Ezagunak dira: ituaren koordenatuak, x eta y, eta jaurtiketaren abiadura, v0, orduan kalkulatu behar dena tiroaren q angelua da. Hasierako abiaduraren osagaiak honakoak dira: Orduan proiektilaren higiduraren ekuazioak: Eta ituaren posizioa ezaguna bada (x, y), ezezagun biko ekuazio-sistema daukagu: t eta q. Denbora eliminatuz eta honako erlazio trigonometrikoa erabiliz: Bigarren graduko ekuazio bat geratzen da, eta aldagaia tanq . Bigarren graduko ekuazio horrek soluzio bikoitza du, beraz bi angelu daude ituan jotzen dutenak.
Adibidea Applet-ak ituaren posizioa eta tiroaren abiadura finkatzen ditu.
Datu horiek bigarren graduko ekuazioan ordezkatuz: 13.46 tan2q -159.7 tanq +167.16=0 Hona hemen soluzioak: tanq =9.15, q
=83.8º Hasierako angeluari dagokion laukian angelu horietako bat idatziz gero ituari joko dio. SaiakuntzaErabil bedi programa hau jolas egiteko, eta ituari jotzen saiatu ahalik eta saialdi gutxienetan. Behin bada ere, kalkula bedi numerikoki tiroaren angelua, eta gero angelu hori idatz bedi tiroari dagokion angelua laukian. Horrela tiroa lehen saialdian asmatu behar da, eta kalkulua ondo eginda dagoen ala ez egiaztatzeko balio du.
|