Dinamika |
Masa aldakorreko sistemak (II) Hondar-fluxua Hondar-depositua mugitzen Hondar-erlojua
Tren-bagoi bat euriaz betetzen Soka bat mahaiaren ertzean irristatzen Kate bat nola mugitzen den (I) Kate bat nola mugitzen den (II) Kate baten mutur askea erortzen Eskegita dagoen kate bat erortzen Euri-tanta bat nola erortzen den |
Jaurtigaia nola mugitzen den tutuaren barruan | |
Orri honetan masa aldakorreko sistema bat aztertzen da eta, aldi berean, presio atmosferikoak eragiten duen indarra egiaztatzen da.
Har dezagun PVC-zko tutu bat, L luzeraduna eta A sekzioduna, alde bietatik itxita, eta sar diezaiogun barruan ping-pong pilota bat. Pilotaren diametroa tutuarena baino pixka bat txikiagoa da eta, horrela, tutuan zehar desplaza daiteke.
Jaurtigaia nola mugitzen den tutuaren barruanDemagun jaurtigaiak A sekzioa duela eta m masa. Presio atmosferikoak (p0) eragiten duen indarra hau da: p0·A. Baina indar horrek pilota azeleratzeaz gain, tutuaren barruko aire-zutabea ere azeleratu behar du, alegia, pilotaren ezkerraldean dagoen aire guztia. Aire zutabearen masa ρAx da (irudian horiz adierazten da).
Hona hemen higiduraren ekuazioa:
Ezkerreko terminoa konstantea denez, denborarekiko berehala integra daiteke. Hasierako baldintzak: t=0 aldiunean pilota pausagunetik abiatzen da, v=0 eta x=0 posiziotik. Orduan honela adieraz daiteke:
Eta jaurtigaiaren x posizioa lortzeko denboraren menpe, denborarekiko integratu behar da honako ekuazioa:
Hasierako baldintza da, t=0 aldiunean jaurtigaiaren posizioa x=0.
Jaurtigaiaren posizioa deribatuz, v abiadura kalkula daiteke denboraren menpe:
Kasu berezi gisa, kanoia infinituki luzea bada, orduan t→∞ jotzen duenean abiadurak balio konstante baterantz jotzen du:
Abiadura hori eta soinuaren abiadura airean antzekoak dira:
Hemen γ=1.4 airearen indize adiabatikoa da. Adibidea: Ping-pong pilota baten masa m=2.5 g da eta diametroa 3.8 cm, edota sekzioa A=1.13·10-3 m2. Airearen dentsitatea ρ=1.29 kg/m3 eta presio atmosferikoa p0=1.013·105 Pa. Tutuaren luzera L=1.5 m bada, kalkula dezagun jaurtigaiaren abiadura finala:
Jaurtigaia nola mugitzen den tututik kanpoPilotaren mugimendua simulatzeko tututik kanpo, demagun aireak egiten dion marruskadura-indarra pilotaren abiaduraren karratuaren proportzionala dela.
Ekuazio hori integra daiteke hasierako baldintzak ezarriz: t=t0 aldiunean pilotak v0 abiadura du, hain zuzen tututik irtetean daraman abiadura.
Berriz ere integratzen da denborarekiko pilotaren x posizioa kalkulatzeko denboraren menpe, eta hasierako baldintzak: t0 aldiunean pilotaren posizioa x0=L.
SaiakuntzaAukeran idatz daiteke:
Hasi botoia sakatu. Lehenik, tutuaren ezkerreko ertzean, huts-ponpa konektatzen da eta manometro batek tutuaren barruko presioa erakusten du. Ponpak zurgatu ahala, presioa gutxituz doa. Ondoren, ezkerreko horma irekitzen da eta airea sartzen da. Jaurtigaia tutuan zehar mugitzen hasten da (gorria) eta aire-zutabea atzetik (horia). Leihatilaren goiko aldean grafiko batek erakusten du pilotaren v abiadura bere x posizioaren menpe (posizioa ezkerreko ertzetik neurtzen da). Gainera, leihatilaren eskuineko erpinean idatziz erakusten dira: t denbora, v abiadura eta x posizioa. Pilotak abiadura maximoa atzematen du tutuaren eskumako ertzera iristen denean, eta gero gutxituz doa airearen marruskadura-indarraren eraginez. Esperimentu honetan, interesgarriena da, v0 abiadura maximoa ikertzea pilotaren m masaren menpe eta tutuaren L luzeraren menpe. |
Ayars E., Buchholtz L. Analysis of the vacuum cannon. Am. J. Phys. 72 (7) July 2004, pp. 961-963.