Dinamika |
Talkak
Erorketa askea eta ondorengo erreboteak Pendulu biren arteko talkak Aurrez-aurreko talkak (dimentsio bakarrean) Aurrez-aurreko talka elastiko bi Etengabeko talka elastikoak karril batean Aurrez-aurreko talka bertikalak Iraupen luzeko talka inelastikoa Pendulu balistikoa Momentu lineala kontserbatzen ez den pendulu balistikoa Talka inelastikoa malguki baten gainean Bala baten abiadura neurtzea Bi dimentsiotako talkak Penduluen segida |
Deskribapena | |
Tanke batek kanoi bat darama eta mugikorra da, izan ere, edozein motako lurretik edo oztopoen gainetik ibil daiteke. Orri honetan tankea bide horizontal batean zehar mugitzen da, abiadura konstanteaz eta marruskadurarik gabe, eta halako batean kanoiarekin tiro egiten du. Ariketa hau interesgarria da momentu linealaren kontserbazioa aztertzeko, eta bestalde tiro parabolikoa ere ageri da. DeskribapenaZenbait kasu ezberdin aztertuko ditugu, gero eta zailagoak, eta azkenean kasu orokorrena aztertuko dugu, alegia, tankea V abiaduraz mugitzen ari denean tiro egiten du θ angeluaz. Tankea geldi dago lurrean sendo finkatuta eta tiroa horizontala daDemagun tankea lurrean sendo finkatuta dagoela eta tiro egiten duela m masadun obus bat. Kanoiaren barnean erretzen den bolbora-kantitatearen eraginez, obusak Q energia zinetikoa du, eta beraz obusak kanoitik irtetean duen abiadurari u0 baderitzogu: Tankeak eta obusak osatutako bikotea ez da isolatua, lurrera sendo finkatuta dagoelako. Tankea geldi dago baina aske, eta tiroa horizontala daTankeren masa M da eta eta aske dago, hau da, horizontalki mugi daiteke marruskadurarik gabe.
Oraingoan, tankeak eta obusak osatutako bikotea isolatua da (jasaten duen indar totala nulua) eta momentu linealaren kontserbazioa aplika daiteke:
Tankea eta obusa norabide berean mugitzen dira (horizontalean) baina aurkako noranzkoez: Kasu honetan, tiroak sortzen duen Q energia, alegia bolbora-kantitate bera erretzean lortzen dena, aurreko kasuaren berbera da, baina bi energia zinetikotan erabiltzen da: obusaren energia zinetikoa eta tankearen energia zinetikoa: Hortik kalkula daitezke obusaren u abiadura eta tankearen v abiadura atzeraka: Tankearen M masa oso handia bada obusaren m masarekin konparatuta orduan obusaren abiadura u→u0 eta tankearen atzerakako abiadura v→0. Tankea V abiadura konstanteaz mugitzen ari da eta tiroa horizontala daTankea V abiadura konstanteaz mugitzen ari da eta halako batean tiro horizontala egiten du. Frogatuko dugunez:
Momentu lineala kontserbatzen da: (M+m)V=Mv'+mu' (M+m)V=M(v+V)+m(u+V) Energia kontserbatzen da: Aipatutako bi kontserbazio printzipioak aplikatuz, bi ekuaziodun sistema lortzen da eta bi ezezagunak dira tiroaren ondorengo bi abiadurak: u' eta v' Hortik lortzen den soluzioa, lehen aipatutakoa: Tankea geldi dago, baina aske, eta tiro egiten du θ angeluaz:Tankea geldi dago baina aske, hau da, horizontalki mugi daiteke marruskadurarik gabe. Tankearen kanoiak θ angeluaz tiro egiten du: Momentu linealak osagai bi ditu: horizontala eta bertikala. Tankeak eta obusak osatutako bikotea ez da isolatua norabide bertikalean, baina norabide horizontalean bai.
Norabide bertikalari dagokionean, tankea sendo finkatuta dago lurrean (kapitulu honetako lehenengo kasua) eta horregatik obusaren abiaduraren osagai bertikala: uy=u0·sinθ. Norabide horizontalari dagokionean, momentu linealaren kontserbazioa aplika daiteke:
Obusaren abiaduraren osagai horizontalari ux deitu diogu. Eta energiaren kontserbazioaren ekuazioa: Eta hortik bakan daitezke obusaren abiaduraren ux osagai horizontala eta tankearen atzerakako v abiadura: Tankea V abiadura konstanteaz mugitzen ari da eta tiro egiten du θ angeluaz:Tiro egin baino lehen tankea mugitzen ari da V abiadura konstanteaz:
Lehen bezala, obusaren abiaduraren osagaiak kanoitik irtetean honakoak dira: Eta tankearen abiadura tiroaren ondoren: Obusaren ibilbidea kalkulatzeko, har dezagun erreferentzia sistema bat kanoiaren muturrean, justu tiroa gertatzen den aldiunean:
Idatz ditzagun obusaren higiduraren ekuazioak: grabitatearen azelerazio konstantepean ibilbide parabolikoa jarraituko du baina hasierako abiaduraren osagaiak honakoak:
Beraz: Obusak lurra joko du y=0 baldintza betetzen denean, hortaz obusaren irismena: Tankeak beti aurrerantz egiten du tiro (ux>0), baina tankea bera, tiro egin baino lehen, aurrerantz zein atzerantz mugitzen egon daiteke. Atzerantz mugitzen ari bada (V<0) badago θ angelu bat ux+V abiadura nulua ematen duena, eta orduan obusaren xm irismena nulua da, alegia Y ardatz bertikalean igo eta jaitsi egiten du. Hau da tiroaren angelu hori: 1 adibidea:
Tankearen abiadura tiroaren ondoren: Obusaren abiaduraren osagaiak: Energia kontserbatzen dela egiazta daiteke: Eta tiroaren irismena hau da: 2 adibidea:
Kalkula dezagun zein izan behar den tiroaren θ angelua ux+V=0 izateko, Kasu horretan obusaren irismen horizontala, xm=0. Eta tankearen atzerakako abiadura: SaiakuntzaAukeran idatz daitezke:
Hasi botoia sakatu. Tiro egin baino lehen, 4 segundoren buruan tankea mugitzen ikusten da. Justu kanoia ardatz cartesiarren jatorrian kokatzen denean tiroa gertatzen da. Ondoren obusa eta tankea mugitzen ikusten dira. Applet-aren eskumako aldean idatziz erakusten dira honako datuak:
|