Elektromagnetismoa |
Eremu elektrikoa Coulomb-en legea Franklin-en motorea Karga puntual baten eremu eta potentziala Karga-bikote baten eremu eta potentziala Dipolo elektrikoa Zuzenki kargatua. Gauss-en legea. Kelvin-Thomson-en eredu atomikoa
Van de Graaff-en generadorea Eroaleak (II) Eroale batean induzitutako karga Esfera eroalea eremu uniforme batean Pendulu batez kondentsadore bat deskargatzen Irudien metodoa |
Eroale baten karga-soberakina non kokatzen da? | |||||
Orri honetan eroaleen ezaugarri elektrostatikoak aztertzeko Gauss-en teorema aplikatuko da. Gauss-en teoremaren arabera, eremu elektrikoaren fluxua edozein gainazal itxitan zehar, gainazal itxiaren barneko karga zati e0 zatiduraren berdina da. Eroale baten karga-soberakina non kokatzen da?
Demagun nolanahiko formako eroale bat. Bere barnean gainazal itxi bat aukera daiteke, S:
Gainazal itxia, S, geuk nahi bezain txikia aukera dezakegunez, lehen ondorio nagusia atera dezakegu: eroale baten barnean oreka elektrostatikoan, ez dago karga netorik, eta hortaz karga-soberakin guztia halabeharrez gainazalean kokatu beharko da. Eroale bat hutsune batekin.
Eroalea hutsune batekin eta karga bat hutsunearen barnean Demagun hutsunearen barnean q karga bat kokatu dugula (gorriak). Hutsunea gainazal itxi batez inguratzen dugu, S-rekin alegia.
Beraz hutsunearen barneko gainazalean ere karga bat sortu beharko da (urdina), hutsunean kokatu dugun q kargaren berdina baina aurkako zeinuaz. Eroalea hasiera baten deskargatuta bazegoen, bere kanpoko gainazalean ere beste karga bat sortuko da, justu hutsunearen barneko gainazalean duenaren aurkakoa, eta beraz hutsunearen barnean kokatu dugun kargaren berdina, q. Bestalde, eroaleak hasiera baten Q karga netoa bazeukan, orduan kanpoko gainazalean sortuko zaion karga Q+q da. Irudian eroaleak +11 -ko karga zeukan (gorria). Eta hutsunearen barruan +4-ko karga kokatu dugunean (gorria ere bai), hutsunearen barneko gainazalean -4-ko karga sortu zaio (urdina) eta beraz kanpokoan +15. Eroalearen karga netoa ez da aldatu 15-4=11, berrantolatu baizik. Karga-garraioaDemagun hutsunearen barnean kokatu den q kargak, hutsunearen hormarekin ukitzen duela (kontaktua). Hutsunearen hormako kargak justu q karga berdintzen du, eta beraz elkarrekin ezabatu egiten dira. Kontaktu honen emaitza netoa da, q karga hutsunearen barnetik eroalearen kanpoko gainazalera garraiatzen dela. Ikus bitez aurreko ataleko bi irudiak. Azter dezagun karga-garraio hau zehatzago:
Esferaren eta kubetaren arteko potentzial-diferentzia, biak zentrukideak direla suposatuz: Esferaren potentziala, VB , kubetaren potentziala, VA , baino handiagoa da. Potentzial-diferentzia qB kargaren menpekoa da soilik, hau da, kubetaren hasierako qA kargaren independentea. Esfera eta kubetaren barne-gainazala kontaktuan ipintzen badira, edo hari eroale batekin konektatzen badira, karga-garraioa gertatuko da esferatik kubetara, potentzial-diferentzia VB-VA anulatzen den arte, beraz, qB zero izan arte. Ondorioz, esferaren karga osoa, qB , kubetara garraiatzen da, bere hasierako karga, qA , edozein izanda ere. Eroale kargatu bi kontaktuan ipintzen direnean, eroale batetik bestera karga pasatzen da potentzialak berdintzen diren arte. Fenomeno honen analogia hidraulikoa ontzi komunikatuak dira. Faraday-ren kubetaFaraday-ek ikertu zuen karga nola transferitzen den eroale batetik bestera barne kontaktu baten bitartez. Horretarako, hutsunea duen eroaletzat, bere laborategiko izotza gordetzeko kubeta metalikoa erabili zuen. Ondorengo applet-ean Faraday-ren kubeta simulatzen da: ontzi huts bat goialdean irekigune bat duena.
Kubetaren kanpoaldean konektatuta elektroskopio bat dago, eta bere lamina metalikoaren desbiazioaren bitartez karga-kopurua adierazten du. Hasieran kubeta deskargatuta dago. Bola kargatua kubetaren goialdeko irekigunetik sartu. Bola kargatua kubetan sartzen dugunean, kubetaren barne-gainazalean induzitutako kargak agertzen dira, aurkako zeinukoak (karga negatiboak urdinez), eta aldi berean kanpoko gainazalean karga positiboak induzitzen dira (karga positiboa gorriz), justu negatiboen kopuru berdinean. Elektroskopioak karga detektatzen du bere lamina desbiatzen delako.
Gero, behin eta berriz, bola kargatu gehiago hartu, kubetaren barnera sartu eta kontaktua burutu. Kubetaren karga osoa handitzen doala egiazta daiteke elektroskopioaren lamina gero eta inklinatuagoa dagoelako. |
Bola kargatua arratoiarekin mugitzen da eta kubetaren goialdeko irekigunetik sartzen da.