Elektromagnetismoa |
Eremu elektrikoa Coulomb-en legea Franklin-en motorea Karga puntual baten eremu eta potentziala
Dipolo elektrikoa Zuzenki kargatua. Gauss-en legea. Kelvin-Thomson-en eredu atomikoa Faraday-ren kubeta. Eroaleak Van de Graaff-en generadorea Eroaleak (II) Eroale batean induzitutako karga Esfera eroalea eremu uniforme batean Pendulu batez kondentsadore bat deskargatzen Irudien metodoa |
Karga puntual batek sorturiko eremu eta potentzial elektrikoak | |||
Gai honetan eremu-lerroaren kontzeptua eta gainazal ekipotentzialarena deskribatuko dira. Karga-bikote baten kasurako biak kalkulatu eta adieraziko dira.
Karga puntual batek sorturiko eremu elektrikoa eta potentzialaPartikula kargatu batek sorturiko eremu elektrikoa espazioko P puntu batean bektorea da; partikularen karga Q bada eta r distantzia badago partikularen eta puntuaren artean:
P puntuan Q kargak eragindako potentziala eskalarra da eta hona bere balioa:
Eremu elektriko bat adierazteko indar-lerroak irudika daitezke; lerrook eremu-bektorearen norabidearen tangenteak dira espazioko puntu guztietan. Ondoko irudian partikula kargatu baten eremu-lerroak adierazi dira: partikulatik pasatzen diren lerro zuzenak dira. Bestalde, gainazal ekipotentzialak esfera itxi eta zentrukideak dira.
Karga-bikote batek sorturiko eremu elektrikoaPartikula kargatu bat baino gehiago hurbil daudenean eremu elektriko erresultantea karga bakoitzak sorturiko eremu elektrikoen batura bektoriala da. Har dezagun irudiko karga-bikotea.
Bestalde, P puntuko potentziala, karga bien eraginez, karga bakoitzaren potentzialen batura da. Gainazal ekipotentzialak eremu-lerroen perpendikularrak dira edozein puntutan. Irudian XY planoan gainazal ekipotentzialen ebaketa irudikatuko dugu:
Gainazal ekipotentzialen ekuazioa hortaz:
SaiakuntzakIdatzi beharrekoak:
Berria botoia sakatu. Hautatutako karga-bikotearentzat kolore zuriaz eremu-lerroak adierazten dira, eta kolore urdinaz ekipotentzialak. Egin bitez ondorengo frogak:
|