Elektromagnetismoa |
Eremu elektrikoa Coulomb-en legea Franklin-en motorea Karga puntual baten eremu eta potentziala Karga-bikote baten eremu eta potentziala Dipolo elektrikoa Zuzenki kargatua Gauss-en legea Kelvin-Thomson-en eredu atomikoa Faraday-ren kubeta. Eroaleak Van de Graaff-en generadorea Eroaleak (II) Eroale batean induzitutako karga Esfera eroalea eremu uniforme batean
Irudien metodoa |
Oinarri fisikoak | |
Orri honetan, Eibarko Industri Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Fisikako laborategian, elektromagnetismoari dagozkion praktiken barnean, ikasgelan egiten diren erakustaldietako bat, simulatzen da. Kondentsadore lau eta paralelo baten xaflen artean, pendulu txiki bat sartzen da; hari batean eskegita metalezko esfera txiki bat, normalean aluminiozko papera zapalduz egindako bolatxo bat. Kondentsadorearen xafletako bat elektroskopio batera konektatzen da eta bestea Lurrera. Van de Graaff-en generadorea martxan jarri eta kargatu egiten da; bertatik karga hartzen dugu, bai bolatxo metaliko batez ukitzen, plastikozko hagatxotik helduta, zein kable batez generadorearen esfera eta kondentsadorearen xafla konektatuz. Modu batean zein bestean, kondentsadorearen xafletako batera, hain zuzen elektroskopiora konektatuta dagoenera, karga garraiatzen dugu. Lehen kasuan, xafla kargatzen goaz, elektroskopioaren orratza gero eta gehiago inklinatzen doa, karga handitzen doala erakusten. Aldi berean penduluaren bolatxo metalikoa gero eta gehiago xafla kargaturantz hurbiltzen doa eta une batean ukitu egiten du. Une horretatik aurrera pendulua bizkorrago mugitzen hasten da bi xaflen artean, xafla batetik bestera, eta elektroskopiora konektatutako xafla apurka-apurka deskargatu egiten du. Oinarri fisikoakAurreko orrian ikusi dugunez, esfera eroalea eremu uniforme batean murgiltzean dipolo gisa jokatzen du. Eta dipolo batek, eremu elektriko uniforme batean jasaten duen indar netoa nulua da.
Eremua oso handia bada bolatxoak kondentsadorearen xafla ukitzen du. Bolatxoaren karga negatiboa ezabatu egiten da xaflako karga positiboarekin. Ondorioz, bolatxoa karga neto positiboz kargatuta geratzen da, Dq, eta xafla positiboak karga kantitate horixe galdu egiten du. Elektroskopioak xaflaren karga gutxitu dela adieraziko du, orain orratzak angelu txikiagoa osatuko duelako bertikalarekin. Bolatxoa positiboki kargatuta geratu denez, eremuaren aldeko indarra jasango du, eta horren eraginez beste xaflarantz mugituko da, alegia Lurrera konektatuta dagoen xaflarantz. Bolatxoak xafla horren kontra jotzen du eta bere karga osoa galdu egiten du. Gero, bolatxoa berriz ere oreka posiziorantz mugituko da, baina bere energia zinetikoaren eraginez oreka posizioa gainditu eta aurrera jarraitzen du, eta berriz ere beste ziklo berri bat hasten da. Ondorioz, xafla positiboa karga galtzen doa, Dq, bolatxoak ukitzen duen bakoitzean. Elektroskopioa erakusten joango da xaflaren karga apurka-apurka galtzen doala. Xaflaren karga gutxituz joan ahala, xaflen arteko eremua ahultzen joango da eta xafla kargatuak bolatxoa gero eta indar gutxiagorekin erakarriko du; helduko da une bat indar hori ez dela nahikoa izango bolatxoak xafla ukitzeko adinakoa. Ordutik aurrera bolatxoak oszilatu egiten du, baina gero eta anplitude txikiagoarekin eta azkenean, airearen marruskadurarengatik gelditu egiten da. Eskumako xaflan karga-hondar bat geratzen da. Saiakuntza.Van de Graaff-en generadore bat daukagu, karga elektrikoa sortu eta kondentsadore baten xafletako bati karga emateko.
Kondentsadorearen xaflara etengabe bola kargatua eraman eta xaflaren karga handitzen doala ikusi ahal izango dugu elektroskopioaren orratza gero eta gehiago inklinatzen delako. Penduluko bolatxoa, bitartean, xafla positiborantz erakarrita, hurbiltzen joango zaio, ukitzen duen arte. Une horretatik aurrera penduluko bolatxoa oszilatzen hasten da eta oszilazio bakoitzean xafla positiboari karga kentzen joango zaio. Saiakuntza osoa berriro hasteko Berria botoia klikatu. |
Saguarekin bola kargatua eraman kondentsadorearen eskumako xafla ukitu arte. Errepikatu zenbait alditan Beste bat botoia sakatuz.