Elektromagnetismoa |
Faraday-ren legea Espirak, eremu magnetiko aldakor batean (I)
Faraday-ren legearen frogapena (I) Faraday-ren legearen frogapena (II) Betatroia: partikula- azeleragailua Hagatxoa mugitzen eremu magnetiko batean zehar (I) Hagatxoa erortzen eremu magnetiko batean zehar Espira bat mugitzen eremu magnetiko batean zehar Eremu magnetikoa nola neurtu Korronte alternoko sorgailua Galbanometro balistikoa Foucault-en korronteak (I) Foucault-en korronteak (II) Indukzio homopolarra Disko bat, motore eta sorgailua Hagatxoa mugitzen eremu magnetiko batean zehar (II) E eta B-ren momentu angeluarra (I) E eta B-ren momentu angeluarra (II) |
Oinarri fisikoa | |||
Orri honetan Faraday-ren indukzioaren legea egiaztatzen duen esperimentu bat deskribatzen da. Hemen F, espira bakar batean zaharreko fluxua da eta N, espira-kopurua (espira guztiak berdinak direla suposatzen da). Esperimentu honetan seinale elektriko aldakorra ekoizteko generadore bat erabiliko da: generadoreak seinalearen forma alda dezake (karratua, hirukia edo senoidala). Generadore honek ekoizten duen seinalea solenoide edo bobina batean aplikatzen da (solenoide primarioa deituko diogu) eta solenoideak eremu magnetikoa sortuko du, aldakorra bera ere. Solenoide hau beste batekin akoplatuta dago (solenoide sekundarioa). Esperimentuan zenbait baldintza alda ditzakegu: generadorearen frekuentzia, sekundarioaren espira-kopurua... Osziloskopio baten pantailan bi seinaleak erakutsiko dira: generadoreak ekoitzitakoa eta sekundarioan induzitutakoa. Oinarri fisikoaGeneradoreak ekoizten dituen seinale-mota ezberdinak aztertuko ditugu. Forma karratuko seinaleaSeinale karratuaren ezaugarri nagusia da, potentzialak periodo erdian V balio duela eta beste periodo erdian V. Tarte horietan konstantea da, beraz eremu magnetikoa eta fluxua ere konstanteak dira. Karratua deitzen zaion arren, ez da karratua zehatz-mehatz, potentzial negatibotik positibora pasatzeko behar den denbora-tarte txikia, eta alderantzizkoa, ez direlako erabat nuluak, baina txikiak dira seinalearen beraren periodoarekin konparatuta.
Hiruki-formako seinaleaGeneradorearen potentziala linealki hazten ari den bitartean (gorriz), sekundarioan fluxua ere linealki handitzen ari da, beraz sekundarioan induzitutako i.e.e (urdinez) konstantea da eta negatiboa (irudiaren ezkerraldea). Fluxuaren izaera honelakoa bada F =at, (0<t< P/2) , a malda konstantea da, orduan Generadorearen potentziala linealki gutxitzen ari den bitartean (gorriz), sekundarioan induzitutako i.e.e (urdinez) konstantea da baina positiboa (irudiaren erdikoa). Baldin, F =a·(P-t), (P/2<t< P) Forma senoidaleko seinaleaKasu hau, hain zuzen, aurreko orrian aztertzen da, alegia espirak, denborarekiko aldakor den eremu magnetiko batean (I).
Parametro ezberdinen eragina
Seinale senoidaletan, fluxua honelakoa da: F =F0 sin(w t) , eta denborarekiko deribatzean, lortzen den i.e.e-ren anplitudea w-ren proportzionala da. SaiakuntzaIdatzi:
Grafikoa botoia sakatu. Adierazten da:
|
Trumper, Gelbman. Investigating electromagnetic induction through a microcumputer-based laboratory. Phys. Educ. 35(2) March 2000, pp 90-95