Fluidoak |
Fluidoen dinamika Depositu bat hustu (I) Depositu bat hustu (II) Urak bultzatutako kohetea Oszilazioak, U itxurako hodi batean Oszilazioak, ontzi komunikatuetan Fluido errealak. Poiseuille-ren legea Gas baten biskositatea Likido baten biskositatea Fluido bat bi zilindro ardazkideren tartean Ontzi bat kapilar batetik deskargatzen
Desintegrazio-kate baten analogia Erregimen laminarra eta zurrunbilotsua Magnus efektua |
Oinarri fisikoak | |||||||||||||
Aurreko kapituluan ikusi dugu ontzi bat nola deskargatzen den kapilar batean zehar eta ikusi dugu, halaber, horren analogoa dela kondentsadore bat nola deskargatzen den erresistentzia batean zehar. Oraingoan, kondentsadorearen karga-prozesua ere simulatuko dugu, hain zuzen, Mariotte-ren flasko bat erabiliz, alegia kaudal konstantea ematen duen ontzi bat.
Oinarri fisikoakAurreko kapitulu batean ikusi dugunez, Mariotte-ren flaskoak, fluidoaren kaudal konstantea ematen du. Mariotte-ren flaskoa ontzi estali bat da, hodi batek estalkia zeharkatzen du eta likidoan sartuta dago altuera finko bateraino. Ontzitik likidoa irteten den heinean, aireak, ontzian sartzeko, hoditik sartu beharra dauka, beheko irudiak erakusten duen bezala. Hodiaren d altuerarekin emaria erregula daiteke.
Ekuazio hori integratuz, hasierako baldintza ezarrita: t=0 aldiunean, h=0. Hona hemen emaitza: Kapilardun ontziko likidoa hazi egiten da, baina balio maximo bat atzematen duen arte: hmax=Z/l (t® ¥ jotzen duenean). Altuera maximo hori atzeman ondoren (dh/dt=0) ontzian Mariotte-ren flaskoak sartzen duen fluido-kantitatea eta kapilarretik irteten dena berdinak dira. Antzeko fenomeno fisikoak1.-Kondentsadore bat nola kargatzen den 2.-Desintegrazio erradiaktiboa, desintegratzen ari diren partikulak, aldi berean, erritmo konstantean hornitzen ari direnean. Sustantzia erradiaktibo baten nukleoak hornitzeko, sustantzia jakin bat kokatzen da erreaktore nuklear baten barruan. Sustantzia horren nukleoek neutroi bat zurgatzen dutenean, nukleo erradiaktiboak sortzen dituzte. Esate baterako, kobaltoaren isotopo bat (59Co) neutroiekin bonbardatzen bada, beste isotopoa lortzen da (60Co) baina isotopo hori b erradiaktiboa da, eta 5.27 urteko biziraupena dauka. Nukleo erradiaktiboak hornitzeko beste metodo bat da, sustantzia hori partikula kargatuez bonbardatzea, esaterako, protoiak edo deuteroiak, partikula-azeleragailu bat erabiliz. Bi kasuetan, nukleo erradiaktiboak erritmo konstantean hornitzen dira: Z nukleo erradiaktibo segundo bakoitzeko. Magnitude fisiko analogoak:
SaiakuntzaAukeran idatz daiteke:
Berria botoiari sakatu. Mariotte-ren flaskoko hodia desplaza daiteke, gora eta behera, gezitxo gorria saguarekin desplazatuz. Zenbat eta gorago, emari edo kaudal handiagoa hornituko du Mariotte-ren flaskoak. Hasi botoiari sakatu. Mariotte-ren flaskotik fluidoa irteten doan heinean, bere altuera jaisten doa, eta une batean, fluidoaren gainazala hodiaren muturreraino iristen da. Hortik aurrera kaudala ez da konstantea izango, horregatik, programak kapilardun ontziaren hornitzea gelditu egiten du eta mezu batez, leihatilaren goiko aldean ohartarazten digu: "Koka ezazu beherago Mariotte-ren flaskoko hodia". Leihatilaren eskumako aldean, grafikoki adierazten da fluidoak kapilardun ontzian daukan altuera denboraren menpe. Denbora-tarte bat iragan ondoren, likidoaren altuerak balio maximoa atzematen du (teorikoki denbora infinitua), eta hortik aurrera, Mariotte-ren flaskoak hornitzen duen likido-emaria eta ontzitik kapilarrean zehar irteten den emaria berdinak dira, alegia, egoera egonkorra atzematen da. |
Eraman ezazu gezi gorria gora eta behera saguarekin.
Franco A. Analogías Físicas (Mecánica, Electricidad, Fluidos) . Documentación E.I. (Enseñanzas Integradas). Vol 6 (3),1982, págs. 63-69